Oporrak iada iritsi dira baina horrek ez du esan nahi blog honek erritmoa geldotuko duenik printzipioz. Halere, gaurkoan ez daukat sekulako txapadarik idazteko gogorik, baliteke agian gaurkoan aukeratutako taldea saltzeko ez dagoelako asko saiatu beharrik.
Oceansize etiketatzerakoan ikusi dudan adjektibo bat “New Prog” da eta baliteke definitzeko modu on bat izatea. Rock progresiboaren barruan sar genitzake baina, aldi berean, Everyone into Position honetan influentzia desberdin asko nabari genitzake, joera matematiko zaratatsua Homage to Shame izugarrian edota post-rock-tzat kalifika genitzakeen pasarte lasai eta liluragarri batzuk Music for a Nurse abesti ezin hobean, esaterako. Aipatze berezia Ornament/The Last Wrongs abestitzarrari, diskoa isteko modu ezin hobea delarik.
Horrela ba, talde handi honek duen disko biribilena izan daitekeen hau goza dezazuen espero dut eta norbaitek disko oraindik lasaiago bat nahi badu, proba dezala Frames beraien azken disko bikainarekin. Eta bueno, taldea pixka bat gehiago saltzeko, hurrengo taldeen zaleentzat gomendagarria izan daitekeela esatea besterik ez zait gelditzen: Porcupine Tree, Dredg edota, zergatik ez, Muse.
Bad Religion hitz askoren sinonimoa da: melodia, letra politiko eta sozial landuak, rock-a, punk-a, eta batez ere, kalitatea. Izan ere, bai, onartu beharra daukat, Greg Graffin baliteke gizena eta burusoila egotea, eta baliteke baita ere iada gaztetako zuzeneko probokatzaile eta punkiak alde batera utzi izana Warped bezalako festival “punk” batetako talde garrantzitsuena izateko, baina gauza bat argia da: Bad Religion-ek iada Rock taldeen zeruan aspaldidanik baduela tokitxo bat gordea meritu osoz.
1980-an sortu zirenetik talde honek 29 urteren buruan argitaratutako (azkar esaten da) 16 disketan beraien soinu karakteristikoa mundu osoan zehar zabaldu dute, hardcore melodikoa-ren sortzailetzat hartu ohi direlarik, beraien gazte garaietako hardcore-punk doinuetatik edan eta beste influentzioa klasikoago batzuei helduta garai hartarako alternatiba melodiko, bizi eta inteligente bat eskeintzen zigutelarik. Horrela ba, nire diskografia pertsonalean funtsezkoa den eta hainbaten ustetan “punka heldutasunera eraman zuen” diska aurkeztuko dizuet oraingoan: Stranger than Fiction.
Askotan esaten da talde kaliforniar honen diska berri bat ateratzen den bakoitzean badakizula zer argitaratuko duten: Bad Religion-en beste diska bat, besterik gabe. Baina hori ez da txarra, ona baizik, kabroi hauek 16 disko izan arren ez baitute inoiz defraudatzen. Soinua ez dute ia ezer ere aldatzen, egia da, riff bizkor batzuk, beraien koro karakteristiko tipiko batzuk hortik zehar, melodia dosi neurtu bat eta punteo batzuk noizean behin. Kitto. Baina hori egiten jenio puta batzuk izan dira betidanik Graffin-enak, eta zaleak konformatzeko nahikoa eta soberan.
Horrela ba, Stranger than Fiction honek formula hori jarraitzen du, beste edozein diskatan baina hobeto gainera nere uste apalean. Kompaktoan aurki daitezkeen himnoak ezin dira eskuko hatzekin kontatu (tiny voices, the handshake, infected, better off dead, slumber, inner logic, 21st century digital boy, news from the front…), 17 abesti izan arren ti-ta batean pasatzen den diska delarik honakoa. Hau gutxi balitz, ez dugu ahaztu behar Greg jaun txit gorenak bere iritzi eta ikuspegiak botatzen dizkigula abesti bakoitzean (antzeko taldeetako letra banal eta sinpleekin konparaziorik ez), diska hau, talde honen itzalean sortutako beste bost mila taldek bibilatzat izan beharko luketelarik.
Horrela ba, mundu guztiak eduki beharko lukeen diska honetaz goza dezazuen espero dut, udarako gainera errtimo hauek ondo etortzen baitira (azalean klikatu deskargatzeko). Besterik gabe, hurrengo emisiorarte, eta azken momentuko brikonsejo bat: Diska onenak supermerkatuetako prezio rebajatuetako apaletan egoten dira, ez ahaztu
Orain gutxi 30 post-rock diska honenen zerrenda honekin topatu naizela aprobetxatuz, nik ere neure blog hontan estiloko bi diska interesgarri komentatzea pentsatu dut. Egia esan ez naiz generoan inolako aditua baina zerrenda ikusi eta gero ateratzen den konklusioarekin bat nator: Godspeed You! Black Emperor benetan handiak dira/ziren, magikoak eta iraultzaileak zentzu guztietan (interesa duenak begira dezala taldekideen ideia politikoei buruz zerbait). Baina talde handi honen diska batez gain, Yakuzi talde elorriotarraren lan bikain bat ere eskegiko dut, benetan talde gomendagarria iruditzen baitzait. Baina guazen pausoz pauso.
Godspeed you! Black emperor izaera benetan markatua duen talde bat da. Estilo hontako errege eta maisutzat hartzen diren arren, egia esan, Mogwai, Mono edo Red Sparowes bezalako taldeekin zerikusi gutxi dute, erlatiboki noski. Berezi egiten dituen ezaugarrietako bat, dudaezinezko kalitateaz gain, bibolina eta celloaren egiten duten erabilera izan daiteke. Instrumentu horien eta betiko gitarra, baxu eta perkusioaren laguntzaz, talde honek atmosfera ezin hobeak lantzen ditu beraien abesti ia amaigabeetan, minutuz minutu hazten doazen melodiak sortuz. Egia esan, ezin esan genezake musika erraza denik Kanadiar hauena, izan ere, beraien abestiak 20 minutuetara hel daitzeke eta ordu laurden inguruko piezak dira gehienak. Horri, esan bezala, duten izaera berezi eta benetan definitua gehitzen badiogu pazientziarik ez duenarentzat agian aspergarri suerta daitekeen talde bat izatea esan dezake baina hasierako traba hori gailen dezaketenek, musika ezinhobe modura saria jasoko dute.
Horrexegatik, lehen pauso bezala, bi abestiz osatutako EP bat oparituko dizuet, Slow Riot For New Zero Kanada izenekoa eta seguraski taldeak sortu duen gauzarik entzungarriena. Eta norbaitek giza ahotsaren presentzia falta botatzen badu, proba dezala A silver mt. Zion-ekin, GY!BE-ko kide batzuen talde paralelo eta nahiko antzekoa. Benetan gomendagarriak baita ere.
Baina Kanadiar lurralde urrunetatik gurera iztuliz sarreran aipatutako bigarren taldeaz pixka bat hitz egin dezagun. Yakuzi-k nahiz eta zarata geihegi ez duen egin gure eszenan (azken finean post-rock-a ez da lagunekin trago bat hartzen zauden bitartean tabernan entzun ohi den genero bat), Villa de Bilbao musika leihaketaren garaile izanak dira eta maila nahikoa eta soberan daukate. Yakuzi-koek ez dute bibolin ez antzekorik eta, nahiz eta doinu eta melodia landuak aurki ditzakegun beraiena soinu metalizatuagoa da askotan, diskoan bertan paper garrantzitsua betetzen duen Txap handiaren Lisabö intrumental batzuk entzuten ari zarela dirudielarik. Horrela ba, gitarraren arpegio leunak taldekideei hainbeste gustatzen zaien shoegaze estiloko distortsioarekin nahasten dituzte Hot balneario izeneko diska biribil hau sortzeko.
Seguraski ez dira inoiz euskal eszenako gorenera helduko ospeari dagokionez, baina nahiko argi dago kalitateari erreparatuz gero bertako talde interesgarrienetako baten aurrean gaudela.
Besterik gabe, datozkigun azterketa garai krudel hauetarako erabilgarri izan ohi diren disko hauekin uzten zaituztet, sakatu portadetan deskargatzeko. Hurrengo transmimiorarte.
Koka gaitezen. Boston EEBB, 1991. Kurt Ballou, Jeff Feinburg y Damon Bellorado eta gaurko aktualizazio honen oinarri izango den Jacob Bannon-ek Converge izeneko taldea osatzen dute. Hasiera batean, Black Flag eta antzekoen hardcore-punk-an oinarritutako doinuak jorratzen dituzten arren gerora beraien soinuan influentzia desberdinak hartzen joaten dira, doinu gogorrago eta experimentalagoetara zaletuz.
Etor gaitezen gaur egunera. Converge gaur egungo talde influente eta errespetatuenetako bat da, musika extremoaren garapenean funtsezko garrantzia izan duena. Bai, musika extremoa esan dut, izan ere, talde honek ez du arnasteko denborarik ere uzten, lehenago aipatutako Jakob Bannon-en eztarritik samina lau haizetara zabaltzen duten oihu urratuak ateratzen dira, bateria frenetiko eta kontundente baten golpeak belarria zulatzen dizute eta gitarrek distortsio eta potentzia hitzei limite berriak aurkitzeko asmoa dutela dirudi. Horrela ba, ez badaukazu doinu gogorretarako zaletasunik edota ez badaukazu doinu berriei aukera emateko intentziorik,muga zaitez gero jarriko ditudan marrazki/argazkiei begiratzera.
Baina zentra gaitezen, aktualizazio honen intentzioetariko bat besterik ez da Converge taldeaz hitz egitea. Izan ere, baxulari eta hardcore taldeen produktore errespetatu den Kurt Ballou-z lagundurik Deathwish disketxeko buru den Jakob Bannon-en espresio artistikoa ez da musikara mugatzen. Tipo ultratatuatu honek, bere barrena pinturaren bidez ere askatzen du, benetako artelanak sortuz, horrez gain, musika gogorrean aurki daitezkeen letrarik poetikoenak ere sortzen dituelarik. Azter ditzagun fazeta hauek guztiak banan banan.
Musika
Converge-ren musika gordina da, ez zaituztet engainatuko. Baina hasiera batean zarata hutsa iruditu dezakeen soinu horren atzean kaos zentzugabe bat baina gehiago ezkutatzen da. Taldeak nahiz eta grind eta beste hardcorearen joera extremoetatik edaten duen, esperimentaziorako zaletasun nabaria du eta horrela, kitarra akustikoak, abesti luze eta progresiboagoak eta baita ahots melodikoak ere aurki ditzakegu beraien errepertorioan.
Nire aldetik aukera bat emateko gomendioa luzatzen dizuet eta benetan merezi duen talde honekin saiatzeko eskatu, izan ere, duten izen ona ez dute debalde lortu. Ez dago gaizki eskaintzen diguten bizitzaren, amodioaren eta gizartearen beste ikuspuntu gordin, apaingarririk gabe eta batek baino esango lukeen bezala, natural eta errealistagoari arreta pixka bat jartzea, kuriositatez bada ere. Trataturik gabeko sentimenduak aurpegian ostia bat bailiran, hori da eskaintzen digutena.
Esperientzia hori izateko, aurten aterako duten lan berria kontatu gabe, beraien azken aurreko lana dena utziko dizuet hementxe, You Fail Me handia hain zuzen ere. Ez zaitezte engainatu, lan honen atzean azal eder bat eta garrasiak baina gehiago dago, beraien lan esperimental eta entzungarriena dela esan genezake gainera.
Azkenik, aipatu hainbat taldekidek Doomriders, Old Man Gloom, Cave in edo United Nations taldeetan ere jotzen dutela.
Pintura
Tipo polifazetiko honek, bere talde propioaren azal, poster eta merchandising guztiak eta bere disketxeko hainbat eta hainbat diseñatzeaz gain, margolanak ere egiten ditu, eta ez edonolakoak gainera. Bere musikari ezin hobeto doakio gañera bere artea, izan ere, muskarekin bezala, Jacob jaunak espresatu nahi duena ez da poztasuna, flower power eta horrelakoak, argi gera daitekeen bezala. Besterik gabe, hemen utziko dizkizuet bere pieza batzuk eta norbaitek Converge-ko libretoak eskaneatuta nahi baditu, eskatu besterik ez dauka, hortik zehar dauzkadala uste baitut.
Amaitzeko, abesti baten letrekin utziko zaituztet, espero det Jacob Bannon eta Converge-ren mundua pixka bat zuenganatzeko asmoa antzua ez izatea. Besterik gabe, beheraxeago daukazue informazio gehiago eta beti bezala, goiko azalean klikatu diskoa deskargatu nahi ezkero.
Musika zale orori gertatzen zaio diska, melodia edo talde jakin bat momentu konkretu batekin erlazionatzea arrazoi desberdin askorengatik. Ba, gaurkoan aukeratu dudan Vivalaguerra izeneko diska, horietako bat izango litzateke, Standstill talde bartzelonarrarena. Aipatutako fenomenoa gertatzeko arrazoiak asko izan daitezke esan bezala, baina bat beste guztien gainetik altxatzen da, eta hori kalitatea da. Diska batek kalitatea badauka, nahiz eta zure estiloa ez izan edota norberaren talde fetitxea ez izan, zure oroimenean grabatuta geratzeko aukerak nabarmen hazten dira.
Baina, paranoiak alde batera utzita zentra gaitezen musikan, zihurrenik horretarako ari baitzara irakurtzen testua hau. Standstill talde nahiko “berezia” edo pertsonala dela esan genezake. Hasiera batean doinu hardcoretoak lantzen hasi ziren Snapcase mitikoekin Split bat ateratzera heltzeraino. Orain, ordea, doinu alternatibo edo “indie” edo dena-delakoetatik gertuago daude, izaera nahiko markatua duen taldea dela esan dezakegularik. Joera hau, zuzenekoetan ere islatzen da, izan ere, segun eta zein konztertuetan, antzerki talde baten laguntza izaten dute, abestiak antzezteko edo. Musikalki, Vivalaguerra, beraien azken disko hau, ezin esan dezakegu hardcore-kutxukoa denik, nahiz eta noizean behin gitarretan doinu horiekiko zaletasuna igertzen den.
Horrez gain, diska hau erakargarri egiten duen ezaugarri garrantzitsu bat letrak dira. Diskaren izenburu beretik ohar gaitezke tipo hauenak ez direla ohiko letrak, bene benetan ezaugarri funtsezko bat baitira album osoan zehar. Ezin esan dezakegu entzun eta zuzenean asimilatzeko letrak direnik, baina beraien joera poetiko berezi hori benetan interesgarria iruditzen zait, gutxienez arretaz entzutera bultzatzen baitzaituzte, pelikula bateko eszenak deszifratuz ari bazina bezala, esaldi bakoitzaren atzean zer ezkutatzen den jakiteko gogoa sortzen baitzaio entzuleari.
Besterik gabe, taldearen informazio pixkat, bideoklip bat, atera berri duten “Diez años y una zanahoria” izeneko DVD-aren trailerra eta beraien letra batekin uzten zaituztet,eta ohi bezala testuaren hasierako portadan sakatu deskargatzeko.
Es la ocasión ideal
para hablar de verdad
es la ocasión semanal
para hablar de verdad
es la ocasión natural
de evitar que nadie acabe muy mal
y así saldré más ligero
ya sin miedo
y cogeré aire
un poco de aire
estaría muy bien
“hola ¿qué tal? cuanto tiempo”
un abrazo raro y un beso
celos
juegos
Estrategos
ego trip
bailas al espejo
come come carretera
¿dónde vas?
“hola ¿qué tal? ¿cuánto tiempo?”
“muy bien con el grupo y eso”
y un aplauso
¿salimos o no?
¿seguimos o no?
vamos a medir cual es,
si es distancia
entre la amistad
y la infinita complicidad
“desconcierto existencial”
Va, no me jodas Fernando
necesito aire
firmaremos un 7% para discos tristes
todos dicen que es lo justo
y nadie sabe a costa de quien,
qué, cómo y cuánto todavía ensayamos
estaría muy bien
y si vuelves a poner
en un mensaje aquello
¿cómo era?… sí, cielo
yo no soy tu cielo
es más me das miedo
miedo a pensar la boca
de quién me representa
y qué les cuenta
por la noche en los lavabos
Egia esan azken egun hauek musikalki dotoreak izan dira. Astelehenean Protest the hero, The Chariot eta TheHuman Abstract-ek osatutako europar tour-ak geldialdi bat egin zuen Bilbo hiri maitean eta hori gutxi balitz, asteartean Cult of Luna izugarriak Neila taldeaz lagundurik izan genituen ikusgai kafe antzokian. Gainera, ginda jartzeko, aurrekoan Mastodon-en disko berria azkenean kondiziotan filtratu zen eta sorpresa ederra eraman nuen Isis-en lan berria iada interneten dagoela ikustean. Beraz, ezin naiteke kexatu musika aldetik beintzat.
Baina beno, imajinatuko duzuen moduan, bloga aipatutako kontzertuen kronikatxo bat egiteko berritu dut, diskoena beste baterako utziko baitut (norbait interesaturik badago batenbatekin aipatu besterik ez daukazue). Beraz goazen harira:
PROTEST THE HERO + THE CHARIOT + THE HUMAN ABSTRACT
Astelehen honetan metal teknikoa jorratzen zuten 3 talde hauek ikusteko aukera ez galtzea erabaki nuen, nahiz eta egia esan, enaizen talde hauetatik inoren zalea. Aitortu beharra daukat kartelburu ziren Protest-en ahotsak betidanik kakapirria eman didala. Ahots agudo jebiei betidanik izan diet nazka apur bat eta baliteke hori izatea talde hau ez gustatzearen arrazoi nagusia, baina hala ere aukera bat ematea erabaki nuen eta bide batez, ea teloneroetakoren batek harritzen ninuden ikusi.
Emanaldia The Human Abstarct-ek hasi zuen, gaueko genero nagusiari jarraiki teknika asko zutelarik nahiz eta nire uste apalean, egun hauetan ikusi dudan talde kaxkarrena izan. Kalitatea bai baina nabarmenduko zuyen ezer. Baina beno, berotzeko ez zeuden gaizki.
Ondoren eromena etorri zen. Miqui Puig nazkagarriaren antza daukan abeslari ero bat (Norma Jean taldeko sortzaileetako bat) bere taldeak sortutako mathcore doinuez lagundurik saltoka, zaunkaka eta oihuka ikusteak ez dauka preziorik. Gainera, eskenatokiko zoko ezkutuenak ere aztertu nahi zituen gitarra bat, buruz behera jartzeko eta bere baxuarekin mila mugimendu bortitz egiteko gai zen baxulari bat, bateria eskizofreniko bat eta gorputzean odola baino LSD gehiago zuen bigarren gitarra batek laguntzen zutenez , nahiko argi geratzen da The Chariot izan zela publikoa poltsikoratu zuen taldea gau hartan. The Dillinger Escape Plan harro egongo lirateke mutil hauetaz.
Azkenean, publikoaren gehiengo handi bat zain eduki zuen taldea azaldu zen eskenatokira: Protest the hero. Talde txar bat dela esatea gezurra esatea da, besterik gabe. Baina, halere, ni enaute konbenzitzen eta nahiz eta kontzertu ona eskaini ziguten, oraindik bigarren kontzertua asimilatu gabe nenbilen. Hala eta guztiz ere, onartu beharra daukat maila ona erakutsi zutela eta taldekoak katxondo mental batzuk zirela, talde handi bat izan arren publikokoon zakilei buruzko inkesta bat egiteko denbora ere badutela erakutsiz.
CULT OF LUNA + NEILA
Egia esan, bigarren kontzertu honek “tilin” gehiago egiten zidan astelehenekoak baino. Suediarrak talde handi bat dira, zuzeneko itzela eskaintzeko fama dutena eta Neila talde santurtziarrak teloneaturik egoteak ez zuen kontzertua erakargarriagoa besterik egiten. Nahiz eta beldur nintzen kafe antzokia handi geratuko ote zitzaien, egia esan jende dexente gerturatu zen kafe antzokiko zita honetara.
Neila oso onak dira. Eskenatokira igo zirenetik jaitsi arte ez ziguten arnasa hartzeko segundurik ere eman eta beraien orru eta soinu horma ikaragarriarekin publikoa guztiz konbentzitu zuten. Neuri oilo ipurdia jarri zitzaidan abestiren batean eta hori ez da gutxi. Benetan talde gomendagarria eta arretaz jarraitu beharrekoa, nahiz eta agian dibertsitate gutxiegi izan beraien musikan, izan ere, post-metalaren alde ilunenean barneratzean, zaila da hain soinu astunetara ohitzea lehenagotik ezagutzen ez badituzu, eta talde honek kontzesio oso gutxi ematen dizkigu alde horretatik. Bikainak.
Azkenean iritsi zen aste honetan gehien espero nuen taldea iksuteko parada. Cult of Luna zuzenean ikustea ez da broma. 7 tipo eskenatoki gainean ikustea (eta hori ez zutela bigarren bateria ekarri) sekulako esperientzia da, eta horrez gain, iluminazio paregabea eta musikarien entrega absolutua batzen baditugu, kontzertu paregabea da emaitza. Baina abestiak honak ez balira, horrek guztiak ez luke ezertarako balioko. Zorionez ez da kasua, eta And with her came the birds-ekin hasi eta Ghost Trail ezin potenteagoarekin bukatu harte Adrift, Echoes edo Finland bezalako ABESTITZAR sorta eskaini ziguten begiak itxi eta egan egiteko. Halere, Dim izan zen gaueko abestia, benetan magikoa.
Sekulako kontzertua, besterik gabe.
Nahi duenak hemen dauka Salvation album-a, 2004an argitaratua. Jaisteko klikatu irudian. (pasahitza: robixxx)
Lehenik eta behin, eskerrak eman behar dizkiet Infestzeta Lacatervablogen atzean daudenei, hemen jarriko ditudan abesti guztiak biltzen egin duten lanarengatik eta baita niri hemen jartzen uzteagatik ere. Eskerrikasko.
Aipamen hau egin ondoren goazen harira. Kuestioa ez da ea nungo emakumeak diren ederragoak (hori beste batean jorratuko dugun gaia izango da agian), baizik eta, nahiko errez suposa daitekeen bezala, estatu bakoitzeko musika eszena konparatzea. Mundu guztiak daki (edo jakin beharko luke) Suediarrena ez dela normala, ez dakit ze ostia jaten duten bikingo horiek, baina argi dagoena beraien musika eszena munduko punteroena dela biztanle kopurua kontuan hartuta. Hori frogatzeko orain gutxi ideia bat izan nuen eta web-horri batetako erabiltzaileen laguntzaz bilduma bat prestatzea otu zitzaidan, bakoitzak abesti bat jarri behar zuelarik toki bakoitzeko eszena errepresentatzea helburu izanik. Baina ideiak nahiko arrera ona izan zuela ikusita Canadako bilduma bat ere egin genuen, uste baina arrakasta handiagoarekin. Horrela ba, hemen azpian daukazue lan horren fruitua, hiru cd estatu bakoitzeko, bakoitza 12 abestirekin por la pati deskargatzeko.
Esan beharra daukat, nahiz eta Kanadan talde on asko zegoela banekien arrituta geratu naizela bildutako taldeen kalitatearekin. Argi geratu da, nahiz eta askok Avril Lavigne dela hango abeslari bakarra uste duen, oso eszena oparoa dagoela lurralde hotz horietan. Bueno ba, besterik gabe, gozatu bilduma hauetaz
1. Burst – Nineteenhundred 2. Millencolin – Bullion
3. Satanic Surfers – Don’t fade away
4. Europe – Rock the night
5. Backyard Babies – Highlights
6. In Flames – Food for the Gods
7.-Uncurbed – Utsugarnas afton 8. Lykke Li – Breaking it Up
9. Soilwork – Follow the hollow
10. Path of no Return – Death is promised
11. Nasum – Strife
12. Cult of Luna- Finland 13. Refused – The Deadly Rythm
14. The Hives – Hate to say I told you so 15. The Crown – Executioner(Slayer of the Light)
16. Spiritual Beggars – Magic spell
17. Pain of Salvation – Disco Queen
18. Dark Tranquillity – The Emptiness From Which I Fed
19. Sexy Death – Lick out the pain
20. At The Gates – Slaughter Of The Soul
21. The Hellacopters – Soulseller
22. Blindside – About a Burning fire
23. Meshuggah – Future breed machine
24. Hardcore Superstar – Have You Been Around
25. Opeth – Face of Melinda 25. Opeth – Face of Melinda 26. Entombed – Wolverine Blues
27. Martyrdöd – Storfodd
28. The (International) Noise Conspiracy – Reproduction Of Death
29. Yngwie J.Malmsteen – Rising Force
30. Paatos – Happiness
31. Deathstars – Cyanide
32. Shining – Besvikelsens Dystra Monotoni
33. The Haunted – Trespass
34. Dismember – Under a Blood Red Sky
35. Katatonia – July
36. Clawfinger – Don’t get me wrong
Oraintxe konturatu naiz 3. cd-a igo gabe dagoela. Bueno, norbaitek nahi badu berak abestiak bildu besterik ez dauka, Opeth, T(I)NC, Entombed, The Haunted, Clawfinger… talde interesgarriak falta direlako beintzat ez da izango.
Kanada-ri dagokionez, hona 3 cd-ak:
1. Arcade Fire – Neighborhood #3 (Power Out) 2. Godspeed You! Black Emperor – Moya 3. Priestess – Lay Down 4. Dead And Divine – San Dimas 5. Our Lady Peace – Superman’s Dead 6. Front Line Assembly – Circuitry 7. The Birthday Massacre – Looking Glass 8. Billy Talent – Surrender 9. Rockin’ in the free world – Neil Young 10. Nickelback – Too late 11. Protest the Hero – Bloodmeat 12. Strapping Young Lad – Wrong Side 3. 3 Inches Of Blood – Deadly Sinners
14. Danko Jones – Sticky situation
15. Kataklysm – Beyond Salvation
16. Alexisonfire – Water wings 17. Devin Townsend – Canada
18. High five drive – This is my rifle
19. A Death for Every Sin – Born to lose
20. Every New Day – Rise Up
21. Comeback Kid – False Idols Fall
22- Kittie – Brackish
23. Sloan – Burn for it 24. Unexpect – Desert Urbania 25. Sum 41 – Still Waiting
26. Barenaked Ladies – If I Had $1000000 27. Annihilator – Refresh the Demon
28. Mexican power authority – Swasticas of the rich and famous 29. A Silver Mount Zion – Sit in the Middle of Three Galloping Dogs 30. Neuraxis – Clarity 31. Inepsy – rock’n'Roll Babylon
32. Ion dissonance – Play dead and ill play along
33. Finger eleven – Drag you down
34. The Devin Townsend Band – Storm 35. Neuraxis – Caricature
36. Rush – Tom Sawier Bonus Tracks:
37. City And Colour – Sleeping Sickness
38. SNFU – Don’t have the cow
Ez da gaizki hasi ez urtea. Lehengo urtea nahiko txarra izan zen askorentzat, baina aurtengo hau hasi bezala amaitzen bada ez da txantxetarako kontua izango ez. Orain dela egun batzuk ia konturatu ere egin gabe tipo hauen myspace-an sartu nintzen eta momentuan benetan harritu ninduten arren, enekien hainbesterainoko izango zirenik. Oso disko onak atera beharko dira aurten honako hau gainditzeko.
Giant Squid, ez da ohiko talde bat. Egia esan, ez zait antzeko talderik okurritzen (agian norbaitek lagun nazake horretan), baina halere, maisuak dira tronpeta, txeloa, pianoa eta afinazio grabedun gitarrak nahasten genero batetik bestera salto eginez ia entzulea konturatu ere egin gabe. Egia esan ez daukat ideia zipitzik ere zein etiketa jarri diskoari, jazzaren paisaiak sludgearen potentzia eta geldotasunarekin nahasten baitituzte genio hauek. Hori gutxi balitz, abeslariak aldi berean Tom Waits eta Serj Tankian gogorarazten dizkigu (bai, posible da), beste neska ahots klasikoago batek ere laguntzen diolarik.
Diskoa benetan paregabea da, ez egin kasu gehiegi etiketei eta ez beldurtu deskribapena arraroegia bada, tipo hauena benetan flipantea da eta arreta merezi dute. Ez dakit non ezkutatu diren orain arte, egia esan.
Ez banauzue sinisten hona foro batean diskoari buruz bildutako iritziak:
Munduan zehar tokian-tokiko musika eszenak aurki ditzakegu: Suedian Umeako hardcorea edo “Gotheborg-ko soinua”, Estatu Batuetan Tanpako death metala eta abar. Baina ez daukagu hain urrun joan beharrik horrelako eszena berezi bat aurkitzeko, ez baitugu ahaztu behar, bertan, bidasoa bailaran, geure eszena propio eta berezia ere aurki dezakegula.Izan ere, BAP!, Beti mugan, Dut, Lisabö edo Lif bezalako taldeek hasitako bideari azken aldian beste hainbat taldek eman diote erantzuna, beti ere, “Bidasoacore” ere izendatu izan den estiloan sakonduz. Gaurkoan aipatuko ditugun Küm eta Izaera taldeek, aurrekoek bezala hardcore soinuan oinarriturik, soinu korapilotsu eta dentsoak jorratzen dituzte, bakoitzaren nortasun propioa galdu gabe, hori bai.
Küm – Zure soslaia osatzen duten usain guztiek desorekatzen nautenean
Izen luze eta berezi honen atzean, gaurkoan hautatutako lehen taldearen lehenbiziko lana aurkitzen da. Bertan 8 abestiko bilduma aurki daiteke, pasa den urtean gehien harritu nauten euskal taldeetako bat delarik honakoa. Benetan lan borobil honen baitan, aipamen berezia merezi du Iñaki abeslariaren lanak, oihu agonikotik ahots melodikora esfortzu agerikorik gabe pasatzen baita eta benetan erregistro desberdin ugari erakusten baititu diskoan zehar. Horrez gain aipagarria da Karlos Txap-en eskutik diskoak jasotako produkzioa, gitarren soinu karakteristikoak nortasun berezia ematen baitio diskoari. Azkenik, diskaren diseñu paregabea aipatu beharrekoa iruditzen zait, lanari ginda jartzen diona. Hau guztia jaisteko klikatu ezkerreko irudian edota 5 euroren truk eska diezaiokezue beraien myspace-ean.
Izaera taldea agian, aurrekoa baino astun eta geldoagoa da, Neurosis bezalako taldeek transmititzen dituzten sentsazio ilunak gogorarazten dituena, zuzenean ikusi dituenak ondo daki hau. Onartu beharra dago onak direla egiten dutena egiten eta gaur egun horrelako soinua egiten duen talde euskaldun asko ere ez dagoela. Halere, nire ustez, eta hau nire iritzi pertsonala da, zuzenean erakusten duten maila diskan islatzea faltza zaie, oraindik duten dena eman ez duen promesa bat dira. Halere ez pentsa denbora_kaos hau diska txarra denik, ez horixe. Soinu ilunen bila dabilen entzulea asetzeko gai bada eta, besterik gabe, belarrietara musika on pixka bat eramateko gogoz dabilenak ere ez dut uste kexatzeko arrazoirik izango duenik. Azala klikatzea besterik ez duzue deskargatzeko.
Gaurkoan nire ordenagailuak hartutako nire artxibo guztiak ezabatzearen erabakia “ospatzeko”, mp3-ko memoriagatik ez balitz iada ezabatuta izango nituzkeen bi EP igotzea erabaki dut, zeuon gozagarri.
Lisabö – Egun bat nonahi (2002)
Ez da lehen aldia talde hau hemen aipatzen dudana eta zihur aski ezta azkenekoa ere. Zaletasun honen zergatia taldea maite duen ororentzat ezaguna da, eta beste axolagabeentzat, hemen utzitako opari hau dastatzea besterik ez zaizue geratzen. Zeuon esku dago talde bortitz hau osotasunean gozatzea beraien musika paregabearekin. 17 minutu eta 3 abesti Ep liluragarri honetan.
Hautatutako bigarren EP-aren jatorria aurkitzeko Estatu Batuetaraino joan behar gara. Nahiz eta taldearen izenak ezer askorik esango ez dion askori, bertan Isis, Battle of Mice eta Candiria taldeetako hainbat partaideren instrumentazioaz lagundurik, The Dillinger Escape Plan taldeko Greg Pucciato-ren ahotsa aurkitzen dela esan ostean gauzak aldatu egiten dira. Eta nahasketa horretatik zer irtetzen den? Ba definitzen zaila den musika paregabea, abesti bakoitza bestearen erabat desberdina delarik. Elektronika, oihuak, pianoa, ahots lasaiak eta baita Pink Floyd-ena izan zitekeen azken abesti bat ere. Benetan interesgarria.
Besterik gabe, hurren arte, baliteke laister beste EP-ren bat igotzea norki daki. 2008ko errekopilatorioa egiteko asmoa nuen baina dena borratu zaidanez beste batean izan beharko da.