Egia esan azken egun hauek musikalki dotoreak izan dira. Astelehenean Protest the hero, The Chariot eta The Human Abstract-ek osatutako europar tour-ak geldialdi bat egin zuen Bilbo hiri maitean eta hori gutxi balitz, asteartean Cult of Luna izugarriak Neila taldeaz lagundurik izan genituen ikusgai kafe antzokian. Gainera, ginda jartzeko, aurrekoan Mastodon-en disko berria azkenean kondiziotan filtratu zen eta sorpresa ederra eraman nuen Isis-en lan berria iada interneten dagoela ikustean. Beraz, ezin naiteke kexatu musika aldetik beintzat.
Baina beno, imajinatuko duzuen moduan, bloga aipatutako kontzertuen kronikatxo bat egiteko berritu dut, diskoena beste baterako utziko baitut (norbait interesaturik badago batenbatekin aipatu besterik ez daukazue). Beraz goazen harira:
PROTEST THE HERO + THE CHARIOT + THE HUMAN ABSTRACT
Astelehen honetan metal teknikoa jorratzen zuten 3 talde hauek ikusteko aukera ez galtzea erabaki nuen, nahiz eta egia esan, enaizen talde hauetatik inoren zalea. Aitortu beharra daukat kartelburu ziren Protest-en ahotsak betidanik kakapirria eman didala. Ahots agudo jebiei betidanik izan diet nazka apur bat eta baliteke hori izatea talde hau ez gustatzearen arrazoi nagusia, baina hala ere aukera bat ematea erabaki nuen eta bide batez, ea teloneroetakoren batek harritzen ninuden ikusi.
Emanaldia The Human Abstarct-ek hasi zuen, gaueko genero nagusiari jarraiki teknika asko zutelarik
nahiz eta nire uste apalean, egun hauetan ikusi dudan talde kaxkarrena izan. Kalitatea bai baina nabarmenduko zuyen ezer. Baina beno, berotzeko ez zeuden gaizki.
Ondoren eromena etorri zen. Miqui Puig nazkagarriaren antza daukan abeslari ero bat (Norma Jean taldeko sortzaileetako bat) bere taldeak sortutako mathcore doinuez lagundurik saltoka, zaunkaka eta oihuka ikusteak ez dauka preziorik. Gainera, eskenatokiko zoko ezkutuenak ere aztertu nahi zituen gitarra bat, buruz behera jartzeko eta bere baxuarekin mila mugimendu bortitz egiteko gai zen baxulari bat, bateria eskizofreniko bat eta gorputzean odola baino LSD gehiago zuen bigarren gitarra batek laguntzen zutenez , nahiko argi geratzen da The Chariot izan zela publikoa poltsikoratu zuen taldea gau hartan. The Dillinger Escape Plan harro egongo lirateke mutil hauetaz.
Azkenean, publikoaren gehiengo handi bat zain eduki zuen taldea azaldu zen eskenatokira: Protest the hero. Talde txar bat dela esatea gezurra esatea da, besterik gabe. Baina, halere, ni enaute konbenzitzen eta nahiz eta kontzertu ona eskaini ziguten, oraindik bigarren kontzertua asimilatu gabe nenbilen. Hala eta guztiz ere, onartu beharra daukat maila ona erakutsi zutela eta taldekoak katxondo mental batzuk zirela, talde handi bat izan arren publikokoon zakilei buruzko inkesta bat egiteko denbora ere badutela erakutsiz.
CULT OF LUNA + NEILA
Egia esan, bigarren kontzertu honek “tilin” gehiago egiten zidan astelehenekoak baino. Suediarrak talde handi bat dira, zuzeneko itzela eskaintzeko fama dutena eta Neila talde santurtziarrak teloneaturik egoteak ez zuen kontzertua erakargarriagoa besterik egiten. Nahiz eta beldur nintzen kafe antzokia handi geratuko ote zitzaien, egia esan jende dexente gerturatu zen kafe antzokiko zita honetara.
Neila oso onak dira. Eskenatokira igo zirenetik jaitsi arte ez ziguten arnasa hartzeko segundurik ere eman eta beraien orru eta soinu horma ikaragarriarekin publikoa guztiz konbentzitu zuten. Neuri oilo ipurdia jarri zitzaidan abestiren batean eta hori ez da gutxi. Benetan talde gomendagarria eta arretaz jarraitu beharrekoa, nahiz eta agian dibertsitate gutxiegi izan beraien musikan, izan ere, post-metalaren alde ilunenean barneratzean, zaila da hain soinu astunetara ohitzea lehenagotik ezagutzen ez badituzu, eta talde honek kontzesio oso gutxi ematen dizkigu alde horretatik. Bikainak.
Azkenean iritsi zen aste honetan gehien espero nuen taldea iksuteko parada. Cult of Luna zuzenean ikustea ez da broma. 7 tipo eskenatoki gainean ikustea (eta hori ez zutela bigarren bateria ekarri) sekulako esperientzia da, eta horrez gain, iluminazio paregabea eta musikarien entrega absolutua batzen baditugu, kontzertu paregabea da emaitza. Baina abestiak honak ez balira, horrek guztiak ez luke ezertarako balioko. Zorionez ez da kasua, eta And with her came the birds-ekin hasi eta Ghost Trail ezin potenteagoarekin bukatu harte Adrift, Echoes edo Finland bezalako ABESTITZAR sorta eskaini ziguten begiak itxi eta egan egiteko. Halere, Dim izan zen gaueko abestia, benetan magikoa.
Sekulako kontzertua, besterik gabe.
Nahi duenak hemen dauka Salvation album-a, 2004an argitaratua. Jaisteko klikatu irudian. (pasahitza: robixxx)
Entzun:
Ikusi:
Cult of Luna – Adrift
The Cha! Cha! Charioooooooooooooot!!



ostia ze ona!!! cult of luna ikusteko kriston gogok nezkan, baina lana dela eta, ezin izan nituen ikusi. Beste baterako utzi beharko da. Kronika irakurri ostean gogo gehiago jarri zaizkit