
Orain gutxi 30 post-rock diska honenen zerrenda honekin topatu naizela aprobetxatuz, nik ere neure blog hontan estiloko bi diska interesgarri komentatzea pentsatu dut. Egia esan ez naiz generoan inolako aditua baina zerrenda ikusi eta gero ateratzen den konklusioarekin bat nator: Godspeed You! Black Emperor benetan handiak dira/ziren, magikoak eta iraultzaileak zentzu guztietan (interesa duenak begira dezala taldekideen ideia politikoei buruz zerbait). Baina talde handi honen diska batez gain, Yakuzi talde elorriotarraren lan bikain bat ere eskegiko dut, benetan talde gomendagarria iruditzen baitzait. Baina guazen pausoz pauso.
Godspeed you! Black emperor izaera benetan markatua duen talde bat da. Estilo hontako errege eta maisutzat hartzen diren arren, egia esan, Mogwai, Mono edo Red Sparowes bezalako taldeekin zerikusi gutxi dute, erlatiboki noski. Berezi egiten dituen ezaugarrietako bat, dudaezinezko kalitateaz gain, bibolina eta celloaren egiten duten erabilera izan daiteke. Instrumentu horien eta betiko gitarra, baxu eta perkusioaren laguntzaz, talde honek atmosfera ezin hobeak lantzen ditu beraien abesti ia amaigabeetan, minutuz minutu hazten doazen melodiak sortuz. Egia esan, ezin esan genezake musika erraza denik Kanadiar hauena, izan ere, beraien abestiak 20 minutuetara hel daitzeke eta ordu laurden inguruko piezak dira gehienak. Horri, esan bezala, duten izaera berezi eta benetan definitua gehitzen badiogu pazientziarik ez duenarentzat agian aspergarri suerta daitekeen talde bat izatea esan dezake baina hasierako traba hori gailen dezaketenek, musika ezinhobe modura saria jasoko dute.
Horrexegatik, lehen pauso bezala, bi abestiz osatutako EP bat oparituko dizuet, Slow Riot For New Zero Kanada izenekoa eta seguraski taldeak sortu duen gauzarik entzungarriena. Eta norbaitek giza ahotsaren presentzia falta botatzen badu, proba dezala A silver mt. Zion-ekin, GY!BE-ko kide batzuen talde paralelo eta nahiko antzekoa. Benetan gomendagarriak baita ere.
Baina Kanadiar lurralde urrunetatik gurera iztuliz sarreran aipatutako bigarren taldeaz pixka bat hitz egin dezagun. Yakuzi-k nahiz eta zarata geihegi ez duen egin gure eszenan (azken finean post-rock-a ez da lagunekin trago bat hartzen zauden bitartean tabernan entzun ohi den genero bat), Villa de Bilbao musika leihaketaren garaile izanak dira eta maila nahikoa eta soberan daukate. Yakuzi-koek ez dute bibolin ez antzekorik eta, nahiz eta doinu eta melodia landuak aurki ditzakegun beraiena soinu metalizatuagoa da askotan, diskoan bertan paper garrantzitsua betetzen duen Txap handiaren Lisabö intrumental batzuk entzuten ari zarela dirudielarik. Horrela ba, gitarraren arpegio leunak taldekideei hainbeste gustatzen zaien shoegaze estiloko distortsioarekin nahasten dituzte Hot balneario izeneko diska biribil hau sortzeko.
Seguraski ez dira inoiz euskal eszenako gorenera helduko ospeari dagokionez, baina nahiko argi dago kalitateari erreparatuz gero bertako talde interesgarrienetako baten aurrean gaudela.
Besterik gabe, datozkigun azterketa garai krudel hauetarako erabilgarri izan ohi diren disko hauekin uzten zaituztet, sakatu portadetan deskargatzeko. Hurrengo transmimiorarte.



aupa hi!!! Post rock pixkat ondo etortzea. Gogoratu kriston grupok daudela estilo hau jotzen: God is an astronaut, explosions in the sky, this will destroy you, caspian, irepress, 65daysofstatic, and so i watch you from afar, maybeshewill, russian circles, mogwai, sigur ros,……………..denak oso gomendagarriak!!!!