Bad Religion hitz askoren sinonimoa da: melodia, letra politiko eta sozial landuak, rock-a, punk-a, eta batez ere, kalitatea. Izan ere, bai, onartu beharra daukat, Greg Graffin baliteke gizena eta burusoila egotea, eta baliteke baita ere iada gaztetako zuzeneko probokatzaile eta punkiak alde batera utzi izana Warped bezalako festival “punk” batetako talde garrantzitsuena izateko, baina gauza bat argia da: Bad Religion-ek iada Rock taldeen zeruan aspaldidanik baduela tokitxo bat gordea meritu osoz.
1980-an sortu zirenetik talde honek 29 urteren buruan argitaratutako (azkar esaten da) 16 disketan beraien soinu karakteristikoa mundu osoan zehar zabaldu dute, hardcore melodikoa-ren sortzailetzat hartu ohi direlarik, beraien gazte garaietako hardcore-punk doinuetatik edan eta beste influentzioa klasikoago batzuei helduta garai hartarako alternatiba melodiko, bizi eta inteligente bat eskeintzen zigutelarik. Horrela ba, nire diskografia pertsonalean funtsezkoa den eta hainbaten ustetan “punka heldutasunera eraman zuen” diska aurkeztuko dizuet oraingoan: Stranger than Fiction.
Askotan esaten da talde kaliforniar honen diska berri bat ateratzen den bakoitzean badakizula zer argitaratuko duten: Bad Religion-en beste diska bat, besterik gabe. Baina hori ez da txarra, ona baizik, kabroi hauek 16 disko izan arren ez baitute inoiz defraudatzen. Soinua ez dute ia ezer ere aldatzen, egia da, riff bizkor batzuk, beraien koro karakteristiko tipiko batzuk hortik zehar, melodia dosi neurtu bat eta punteo batzuk noizean behin. Kitto. Baina hori egiten jenio puta batzuk izan dira betidanik Graffin-enak, eta zaleak konformatzeko nahikoa eta soberan.
Horrela ba, Stranger than Fiction honek formula hori jarraitzen du, beste edozein diskatan baina hobeto gainera nere uste apalean. Kompaktoan aurki daitezkeen himnoak ezin dira eskuko hatzekin kontatu (tiny voices, the handshake, infected, better off dead, slumber, inner logic, 21st century digital boy, news from the front…), 17 abesti izan arren ti-ta batean pasatzen den diska delarik honakoa. Hau gutxi balitz, ez dugu ahaztu behar Greg jaun txit gorenak bere iritzi eta ikuspegiak botatzen dizkigula abesti bakoitzean (antzeko taldeetako letra banal eta sinpleekin konparaziorik ez), diska hau, talde honen itzalean sortutako beste bost mila taldek bibilatzat izan beharko luketelarik.
Horrela ba, mundu guztiak eduki beharko lukeen diska honetaz goza dezazuen espero dut, udarako gainera errtimo hauek ondo etortzen baitira (azalean klikatu deskargatzeko). Besterik gabe, hurrengo emisiorarte, eta azken momentuko brikonsejo bat: Diska onenak supermerkatuetako prezio rebajatuetako apaletan egoten dira, ez ahaztu


