Gaur egun internetekin iada edozein tokitako musika segundu batean izan dezakezu zeure diska gogorrean eta baliabide hori gabe sekula ezagutuko ez zenituzkeen estilo eta taldeetara hel zaitezke. Horrela ba, talde txikiek aukera gehiago dituzte beraien musika lau haizeetara hedatzeko eta handiek konpetentzia zailagoa dute, edonon atera baitaiteke beraiei itzal egingo dien talde berriren bat. Egoera honetan gaudelarik, hemen bi talde aurkezteko intentzioarekin natorkizue, nahiz eta oihartzun handirik ez izan, izugarrizko kalitatea dutenak: Impure Wilhelmina eta Callisto.

Bi talde hauek erro komunen bat izan dezakete Sludge generoan, gitarra astunak bien ezaugarri amankomun direlarik, baina ezin esan genezake bi taldeak “antzekoak” direnik, bide desberdinetik eramaten baitute biek beraien soinu pertsonala. Besterik gabe, hementxe talde bakoitzaren aurkezpentxo bat eta diska gomendatu bat deskargatu nahi baduzue:
IMPURE WILHELMINA
Talde honek Suizan du bere sorburu eta Frantziako estatuan zehar egindako hainbat biren ondoren izen bat izatea lortu du estatu hartan. Halere, l´amour, la mort, l´enfance perdue diskarekin undergroundean sona lortu zuen, eta ez da gutxiagorako, diska horren baitan dagoen kalitatea izugarria baita.
Sludge kitarra “hardcorizatuak” aurki ditzakegu diska honetan, post-hardcore generoa esleitu ohi zaiolarik diskaren soinua azaltzerakoan. Halere, zati anbiental anitz ere uztartzen dira diskan zehar eta abeslariaren ahotsak screamo generoko garraxiekin antzekotasun handia du. Argi dago beraz, genero nahasketa horrek zerbait berezia duela emaitzatzat, benetan biribila den diska hau entzun besterik ez dago. Diaspora, Before a Dream edo Sunburst bezalako abesti desberdinak entzutea besterik ez dago horretaz jabetzeko.
Diska bene benetan gomendagarria.
CALLISTO
Jupiterren satelite baten izen bereko talde hau Finlandiatik datorkigun post-metal influentzia nabarmenak dituen talde ezin interesgarriagoa dugu. Aurten, abeslaria aldatu eta gero, azken diskoa atera duten arren (nik oraindik pendiente dudana), zuei eskeiniko dizuedan diska azken aurrekoa izango da, Noir izena duena.
Tipo hauek sekulako maila erakusten dute beraien estiloan, generoaren gorenean daudelarik gaur egun. Halere, beraiek beste talde batzuk izan dezaketen gogortasuna saihesten dute eta izaera ambientalago bati heltzen diote beraien soinua definitzerakoan. Eta, lagunok, horretan eskandinabiar hauek genio batzuk dira. Benetan pieza ederrak eskaintzen dizkigute diskan zehar, desarrollo benetan landu eta politak eskeintzen dizkigutelarik eta kaña pixka bat ere sartzeari muzin egin gabe beti ere. Horrez gain, eta diskoari ginda jartzeko saxoa bezalako instrumentuak ere agertzen zaizkigu, geure belarrien gozagarri.
Bikaina.

