Eguraldiagatik edo pereza izugarri bat daukat azken aldian blog-a berritzeko baina hala ere aspaldian komentatu nahian nebilen EP bat eta benetan harritu nauen beste bat komentatzeko astia hartzea erabaki dut.
Ximel + Weeping minds of silence (Split)
Berez bi taldeen artean konpartitutako split honetan neuri Ximel taldeari dagokiona bakarrik interesatzen zait, baina norbaitek beste taldea ezagutzeko intentziorik badu edo, hemen split osoa eskegiko dut nahiz eta egia esan nik weeping minds of silence taldea oraindik ez dudan inoiz entzun (eskerrikasko elementaryrevolt blogari berriz igo beharra aurrezteagatik).
Ximel talde benetan interesgarria zen, zoritxarrez iada ez baitaukagu gure artean. Musika sendo eta indartsu bat jorratzen zuten, batzuetan geldo eta astuna eta besteetan zuzenagoa. Horrela, lau abestietan zehar, benetan inpresio bikaina sortze duen osotasun bat eraikitzea lortu zuten, jarraitu izan balute zer eskaini izan liguketen pentsatzera garamatzana. Pena handia tipo hauek agur esan izana, bai jauna.

Cave In – Planets of old
Bueno, tipo hauek disko sorta interesgarri bat daukate iada argitaratua baina aspaldian ezer argitaratu gabe zeudenez atera berri duten EP hau fan-ak pixka bat erlaxatzeko baliogarri izan da neurri batean. Eta ulertzekoa da, izan ere maila izugarria erakusten dute lau abestitan zehar eta nahiz eta gehiagorako gogoarekin geratzen den zalea, beraiei eska diezaiokegun maila ematen dute eta beraien aurpegi guztiak ondo uztartzen dira lan guztian zehar: gordinenetik entzungarrienera.




