
Kaixo gazteok. Gaurkoan ez nator talderen bat gomendatzeko intentzioarekin, hori beste baterako utziko dut. Izan ere, iada urte bete pasa da gazte aspertu batek egun batzuk lehenako ireki zuen bloga berritzeko erabakia hartu zuenetik, musikaz arituko zen web-horri xixtrin bat sortzeko asmotan. Eta, gazte horren arridurarako, blog horrek zutik darrai eta, sinestezina badirudi ere, badago batzuetan bertan idatzitako kontuak irakurtzera datorrenik. Horregatik, lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiot hemen esanak irakurtzeko ganora izaten duen orori, noizbait, iraintzeko bada ere, komentarioren bat idatzi duten guztiei eta neurea bezalako blog xume bat daraman bakoitzari, musika, soinu eta talde berriak ezagutarazteagatik. Eskerrikasko
Hala ere, testu kutre batekin konformatuko ez zaretenez, bi bilduma osatzeko erabakia hartu dut opari gisa. Lehenengoan, blog honetan aipatuak izan diren talde batzuen abestiak (guztiak ezin sartu zoritxarrez) aurkituko dituzue, abesti bakoitzari dagokion diska hementxe bertan aurkitzen delarik eskegita. Bigarrenean, aldiz, burutik pasa zaizkidan eta gustoko ditudan taldeen abestiak aurkituko dituzue, agian noizbait hemen azalduko direnak eta baita iada azaldutako pare bat ere (GY!BE, TAAS)
Beraz, ez zait agurtzea besterik geratzen, norbaitek bildumei probetxuren bat aterako dielakoan. Hurrengo transmisiorarte
Testicular Sound Experience I
- ISIS – The Beginning and the end
- Cave In – Retina sees rewind
- Willis Drummond – Uztaia
- Adikune – Itsasoa
- Kerobia – Le monde est cruel et j´ai été un connard
- Standstill – La risa funesta
- Oceansize – A homage to shame
- Küm – (Ukaezinak)
- Giant Squid – Throwing a donner party at sea (Physeter Catodon)
- Yakuzi – Sun&Shadow
- Burst – (We Watched) the silver rain
- Converge – You fail me
- Callisto – Folkslave
- Lisabö – Goiz euria
- Bad Religion – Markovian Process
Testicular Sound Experience II
- Radiohead – The national anthem
- Sonic Youth – Anti-orgasm
- These Arms Are Snakes – Woolen hearts
- Pelican – Embedding the moss
- Bizardunak – Nazi de fresa
- Raein – Tigersuit
- Electric Wizzard – The chosen few
- Muletrain – God is…
- Arcade Fire – Neighbourhood #2 (Laika)
- Weezer – Photograph
- Between the Buried and Me – Sun of nothing
- Kyuss – 100 degrees
- Nosfell – …Jusila (coupages)
- Anestesia – Ez gara ezer
- Zura – No mundo dos fugitivos
- Godspeed You! Black Emperor – Moya




Zorionak! Euskaraz musika bakarrik jorratzen duten blog oso gutxi ezagutzen ditut, eta zuk aztertzen dituzun musika estilokoak ba bakarra, hau. Benetan, segi gogor, oso gustura irakurtzen zaitugu ta.
PS: Deskargatzen ari naizen arren, linkak gaizki jarri dituzu, ez daude artxibora estekatuta.
Zorionak hi, eta segi horrela, earki ari aiz !!!
zorionak ta segi horrela mutill!!
benetan interesgarria zure bloga.. ez dira egunero halako gauzak aurkitzen!!