
Do Make Say Think kanadatik datorkigun talde post-rockero bat dugu, A silver mt. zion disketxkideen soinuaren ildotik jotzen dutenak. Badakizue, instrumentu sorta handi bat erabiliz minutuetan zehar hazten eta osatzen joan ohi dira, batzuetan intimistagoak, besteetan zaratastuagoak… baina diska osoan kalitate maila mantenduz beti ere.
Horrela ba, lau abesti besterik ez dituen diska hau benetan gomendagarria iruditzen zait, abesti oso onez osatzen baita eta beraien influentzia nagusietako bat izan daitekeen Godpseed you! black emperor taldekoek ez bezala, hauek badakite abestiak noiz moztu eta ondorioz diska hau jartzea ez da pazientzia eta gogo handiak exigitzen duen horietakoa (40 minutu irauten ditu, ez 75…)
Irailean ateratzen ari diren diska guztien artean oraindik norbaitek perla hau dastatzeko denborarik badu, bere belarriek eskertuko diete, aurten argitaratu den diskarik onenetakoa izan baitaiteke nire uste apalean.



