
June of 44 90. hamarkadako talde handi ezkutu horietako bat da. Bizitza labur bezain oparoa izan zuten, 5 urtetan 5 diska, bakoitzean genero desberdinen nahasketa bikain batean sakonduz. Izan ere, berez agian inkonpatible diruditen etiketak esleitzen zaizkie tipo hauei, arrazoi guztiz gainera: post-rock dira zinez, gaur egun etiketa horren pean dauden hainbat talde baina gehiagok merezi baitute horrela sailkatzea, eskema aurrezeaztuak jarraitu ordez, rock-ari beste buelta bat ematen baitzioten. Math-rock ere ba omen dira, nolabait deskribatzekotan, etiketa hori erabiltzen baita beraien erritmo konplexu eta aldakorrak definitzeko. Azkenik, post-hardcore ere badira, noski, eta baita indie ere, nola ez, azken finean, ez dago bi etiketa horiek baina “kajon de-sastre” handiagorik.
Horrela ba, diska honetan denetik aurki dezakegu, bibolinak, gitarra zorrotzak, erritmo aldaketak, jazz-a, abesti guztiz anbientalak eta baita hardcore-aren amorrua baitan dutenak ere. Hori guztia dakar diska honek maisuki exekutatua monstruo hauen eskutik, izan ere, hortik zehar irakurri dudan moduan: kurba ederreko eskulturak ingeniari baten teknikaz eraikiko balituzte bezala jokatzen baitzuten hauek beraien instrumentuekin.
Inoiz entzun dudan talderik eleganteenetako bat, inongo dudarik gabe.





