
Hor daude Yuck, hiri handi bateko kafe alternatibo batean zuzenean jotzen. Lurrera begira, oinei begira, balantzaka beraien instrumentuak astintzen dituzten bitartean. Publikoan My Bloody Vallentine eta Pixies-en kamixetak ikusten dira, besteen artean. Porro bat pizten du ikusle horietako batek, ketan galtzeko asmotan edo, begiak itxita ditu besteak eta badago lehen lerroan dantzan dabilen neska bat ere. Taldekoak tipo introspektiboak dira, ahotsa xuabe batez kantatzen dizutenak, melodia goxoak maite dituztenak beste ezerren gainetik eta aldi berean, distortsioarekin, zaratarekin jokatuz zuzenekoetan abestiak luzatzen dituztenak, gitarrek entzulegoa irensten duten arte. Hit-ak bata bestearen atzetik datoz: Suicide Policeman, Suck, Georgia, bakoitza aurrekoa baina hobea, Rubber amaigabearekin bukatzen duten arte. Nire ondokoak dio ea noizbait aurkituko duen betiko galderaren erantzuna: “deprimituta nagoelako entzuten dut pop musika ala pop musikak deprimitzen nau?”. Batzuetan depresio faltsu hauek baina gauza hoberik ez dagoela erantzuten diot nik.
Hau guztia ez da gertatu, ezta gertatuko ere, edo bai, baina diska hau entzuten dudan bakoitzean nere gela deskribatutako aretoan bilakatzen da. Beraz, existitzen ez den eta inon aurki ez daitekeen areto horretan elkar gaitezke nahi izanez gero, lehen pausoa diskoa deskargatzea izan daiteke. Edo ez.






p_oeta!!
jajaja jarri izena bestela ez dakit ze motherfucker-ekin nabilen hizketan!
Ikusten diat forman jarraitzen dekela! Blog bikaina! Mila esker eta horrela jarraitu!