Feeds:
Postak
Erantzunak

‘alternatiboa’ laburpen hitzak dituzten postak

Mike Patton, el puto amo. Bai, besterik gabe, el puto amo. Ni Montserrat Caballe ni Pavarotti ni ostias, azken garai hauteko ahotsik handiena da tipo hau. Bai, gaur punki jaiki naiz, zer egingo diogu, baina beste munduko tontakeriarik ere ez dut esan. Beti potroetatik atera zaiona egin du gizon honek: Faith No More, Mr. Bungle, [...]

Post osoa irakurri »

Arcade Fire – The Suburbs (2010)

Gaurkoan aurten argitaratu den diskarik interesgarrienetako batekin natorkizue, Kanada aldetik datorren talde pertsonal honek lan bikaina eskaini baitigu orain gutxi atera den The Suburbs honetan. Ezin esan dezakegu talde ezezagun bat direnik, iada guztiz merezia duten ospea dute hiru disko biribilen ondorioz eta horrez gain gaur egun dagoen talde originalenetako bat da mainstream-ean inongo dudarik [...]

Post osoa irakurri »

Islandia

Kuriosoa izan daiteke munduko beste lurralde guztientzat estatu bateko artista famatuenak zein izan daitezkeen. Espainian pentsatuz gero, bailaorak, Almodovar,  Alejandro Sanz?, Bisbal?, Bertin Osborne? izan daitezke artista? horiek, Frantziak zinean historia zabala du eta elektronikan adibidez badauzka artista esanguratsuak, Alemanian pentsatzeak gaur egun musikalki Rammstein ekartzen du gogora (historia osoan diska gehien saldu duen talde [...]

Post osoa irakurri »

Charlotte Gainsbourg

Apa gaztek, gaurkoan blogaren tematika pixka bat zabaltzeko asmotan musika ez ezik, zinea ere biltzen duen sarrera batekin natorkizue,  Charlotte Gainsbourg frantziar aktoresa ardatz harturik. Charlotte Serge Gainsbourg mitikoaren alaba da (Je t’aime… moi non plus abestiaren sortzailea, bai erdi-pornoa den abesti hori) eta bere aktoresa lanagatik ezagunagoa den arren, diskoak ere kaleratzen ditu, aurtengo [...]

Post osoa irakurri »

Weezer – Blue album (1994)

“Rivers…hator!“  dio Gorka Urbizuk, Payola abesti bikainean, musikaren munduak barnean duen kanzerra eta azalkeria sendatzeko asmotan edo. Nik ez dakit Rivers bezalako friki bat eta Weezer-eko taldekideen diska bikainak nahikoa izango diren horretarako baina argi dago talde hau bezalako gehiago behar ditugula, dudarik ez. Weezer taldearen soinua nahiko karakteristikoa da: melodia popero ezin gozoagoak riff [...]

Post osoa irakurri »

¿Y ahora qué? ¿Qué de qué? Pues nada

Musika zale orori gertatzen zaio diska, melodia edo talde jakin bat momentu konkretu batekin erlazionatzea arrazoi desberdin askorengatik. Ba, gaurkoan aukeratu dudan Vivalaguerra izeneko diska, horietako bat izango litzateke, Standstill talde bartzelonarrarena. Aipatutako fenomenoa gertatzeko arrazoiak asko izan daitezke esan bezala, baina bat beste guztien gainetik altxatzen da, eta hori kalitatea da. Diska batek kalitatea [...]

Post osoa irakurri »

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.