Feeds:
Posts
Iruzkinak

Posts Tagged ‘rock’

Weezer – Blue album (1994)

“Rivers…hator!“  dio Gorka Urbizuk, Payola abesti bikainean, musikaren munduak barnean duen kanzerra eta azalkeria sendatzeko asmotan edo. Nik ez dakit Rivers bezalako friki bat eta Weezer-eko taldekideen diska bikainak nahikoa izango diren horretarako baina argi dago talde hau bezalako gehiago behar ditugula, dudarik ez.
Weezer taldearen soinua nahiko karakteristikoa da: melodia popero ezin gozoagoak riff sendoekin [...]

Read Full Post »

COME JOIN US!

Bad Religion hitz askoren sinonimoa da: melodia, letra politiko eta sozial landuak, rock-a, punk-a, eta batez ere, kalitatea. Izan ere, bai, onartu beharra daukat, Greg Graffin baliteke gizena eta burusoila egotea, eta baliteke baita ere  iada gaztetako zuzeneko probokatzaile eta punkiak alde batera utzi izana Warped bezalako festival “punk” batetako talde garrantzitsuena izateko, baina gauza [...]

Read Full Post »

Geroz eta musika libre gehiago dugula geure artean gauza argia da. Copyleft, Creative Commons eta horrelako lizentziak zorionez geroz eta gehiagotan ikusten ditugu eta horretaz jabetzeko aurtengo Durangoko azokan buelta bat ematea besterik ez zegoen. Hainbat disketxeren artean autoekoiztutako hainbat diska biltzen zituen Stand bat aurki genezakeen, inguruko interesgarrienetakoa gainera,  Naizroxa, Küm, Layo Raser edota [...]

Read Full Post »

2001. urtean Dut, Anestesia eta El Corazon del Sapo-ko hainbat kide batu zirenean “supertalde” bat egiteko, aurreikuspen ezkorrenek ere zerbait handiaren aurrean geundela zioten. Eta nola ez, ez zeuden batere oker, nahasketa horretatik azken aldian lur hauetan eratutako talde handienetako bat sortu baitzen, beraien zuzeneko bortitzak eta diska biribilak zirela eta, hasiera batean diska batetarako besterik [...]

Read Full Post »

Iparraldearen orena

Euskal Herrian beti egon da maila ona musikari dagokionez, ez dut uste kexatzeko arrazoi gehiegirik daukagunik alor horretan beintzat. Hala ere, gutxi izan dira (oraintxe bertan ez zait bat ere okurritzen) Iparraldeak eskaini dizkigun talde rockero euskaldunak (Nahiz eta ez dugun ahaztu behar Gojira handiak Baionakoak direnik).
Egoera horri buelta emateko, azken aldian izen ona irabazten [...]

Read Full Post »