Kaixo eta ongi etorriak “zer da hau?” honen 2.0 bertsiora. Hasiera batean blog hau gai desberdinei buruz hitz egiteko erabiliko nuela idatzi nuen arren, martxa pixkat hartzen joan den heinean nahiko argi geratu da musika duela ardatz nagusi. Ez dakit musikaz bakarrik ote dudan esatekorik baina konturatu gabe edo aktualizazio guztiak gai horri buruzkoak izan dira, beraz blog musikal moduan aurkeztu beharko dut horri hau.
Halere, ez diet bestelako gaiei aterik ixten eta baliteke halako batean nik zer dakit zertaz hitz egiten hastea. Bitartean, gozatu hemen jartzen joango naizen musikaz eta komentario batenbat idazten badidazue ba hobeto, nik ere nire egoa elikatu beharra daukat, you know.
Besterik gabe, jaso ezazue agur bero bat.





Kaixo,
Nontzeberri, euskaraz publikatzen den atari kulturala, ezaguna izango duzu honezkero. Gaur egun gure webgunea etengabeko aldatze prozesuan dago murgildurik eta laster batean bere formatu berriaz gozatzeko aukera izango duzue.
Nontzeberri.com-ek Euskal Herrian gertatzen diren ekimen eta egitasmo kultural guztien gaineko informazioa barreiatzen ditu interneteko lau haizetara. Hau guztia zabaltzeko plataforma bereziak jartzen ditut ekoizle eta agente kulturalen eskura (Kalesound, Argazklik, Nontze TV eta Infokultura), arrakasta handiko nazioarteko lehiaketak antolatzen ditu (Nontzefilmak, Argazklik…) eta euskarazko garapen kultural garaikidea bultzatzen du.
Hau informazio eta berrikuntzak zabaltzeko harpidetza baino ez da -doan-. Hemendik aurrera gure irudi berriaren eta bestelako berrikuntzen gaineko informazioa bidaliko dugu, eta “asteko plana” izeneko buletinean nabarmenduriko ekimen kultural interesgarri guztien aipamena etorriko da. Mail zehatzak ere egongo dira, ekimen nabarmendu baten informazioarekin, InfoKultura edota zabalik ditugun lehiaketak aipatuz.
Zure buzoian mezu hauek jaso nahi badituzu, klikatu esteka honetan eta alta eman.
http://www.nontzeberri.com/mailing/mailing.aspx