Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for the ‘Kultura’ Category

Argi dago artea eta kulturaren mundua zeharo aldatu dela azken hamarkada hontan, gauza argia da. Neure generaziokoak garenok, urte batzuk gutxi gora behera, mundu berri bat ezagutu dugu, gure aurrekoek ezagutu zutenarekin ia zerikusirik ere ez duena eta internet izan duena aldaketa horren motore eta ardatz nagusi. Hortaz ohartzeko ez da genio bat izateko beharrik, bestela pentsatu zer ari zaren irakurtzen: 20 urteko tipo batek musika debalde eskegitzeko erabiltzen duen bere blog batean idatzi duen testu kutre bat, pentsaezina orain dela ez horrenbeste. Noski, horrela artearen eta kulturaren munduan egoera berriak sortu dira, mundu berri bat zabaldu da, aukera berriak sortu eta, betikoekin nahikoa ez, eta galdera berriak ere sortu dizkigu, nahiz eta askotan erantzun zaharrak ematen saiatzen garen.

Horrek atzera begiratu eta egoerak aztertzeko abagunea ematen digu, arteari buruzko gogoeta bideratzeko. Artearen hedapena, benetakotasuna, balioa eta antzeko dudei berriak batzen zaizkie ordea. Zeintzuk dira jabego intelektualaren mugak? Zein da diska bat ordaintzeko eska daitekeen preziorik bidezkoena? Erabil al dezaket beste baten lana nire berri bat sortzeko? Eta zergatik ez joan haratago eta oraindik galdera sakonagoak plazaratu: nork esaten du zer den artea eta zer ez? Askotan ez al gara merkatuaren txontxongilo? Andy Warhol-en koadro baten balio artistikoa bere prezioak adierazten duenaren erdira irixten al da?

Galderak eta galdera gehiago. Nire objektiboa gaurkoan ez da galdera horiek argitzea, oraindik duda gehiago sorraraztea baino. Horregatik bi dokumental uzten dizkizuet hemen, batak jabego intelektualaren inguruko erreflexio bat egiten du eta orohar artearen sorkuntzari buruz. Bigarrenak, ordea, artearen komerzializazioa, bere zentzua eta antzeko gaiei buruzko kritika zorrotz eta ironiko bat eskeintzen digu Banksy graffitero ezagunaren eskutik. Noski, bi dokumental hauek hariaren mutur asko aztertu gabe uzten dituzte baina hasiera modura ez daude batere gaizki. Erantzunak bilatzea bakoitzaren esku dago, baina inoiz ez dago gaizki duda gehiago sortuko dizkizun bideoak ikustea. Eta gai hauen inguruko beste dokumenturik ezagutzen baduzue, idatzi bildurrik gabe, horria ixten ez didaten bitartean ideia desberdinak partekatzeko prest izango bainaiz 😉

Domunental hau, noski, copyleft lizentziapean dago eta interneten debalde ikus daiteke.

IKUSI HEMEN

Hau ordea, ez, ez dago copyleft lizentziapean. Halere, interneten aurki daiteke eta diskoak jartzen baditut, pelikulak zergatik ez?

JAITSI

AZPITITULUAK JAITSI

(Ez badute koinziditzen… bilatu beste batzuk)

Read Full Post »

Charlotte Gainsbourg

Apa gaztek, gaurkoan blogaren tematika pixka bat zabaltzeko asmotan musika ez ezik, zinea ere biltzen duen sarrera batekin natorkizue,  Charlotte Gainsbourg frantziar aktoresa ardatz harturik.

Charlotte Serge Gainsbourg mitikoaren alaba da (Je t’aime… moi non plus abestiaren sortzailea, bai erdi-pornoa den abesti hori) eta bere aktoresa lanagatik ezagunagoa den arren, diskoak ere kaleratzen ditu, aurtengo IRM izenekoa adibidez. Bertan abesti ederrak aurki daitezke, eta lasai, ez da nere frikada bat, irratietan egunero agertzeko moduko abestiak dira (oker ez banago diskako abesti bat telebistako iragarki batean agertzen da). Benetan diska gomendagarria iruditzen zait, anitza eta entzungarria. Kuriositatearekin geratu bazarete, jaitsi diska beheko estekatik eta oraindik ez bazaituztet konbentzitu ea, feelthenoisemag horrirako egindako kritikak gehiago motibatzen zaituzten.

DESKARGA

MYSPACE

Dama honen lan zinematografikoari dagokionez, bi pelikula gomendatuko ditut, guztiz tematika desberdinekoak hori bai. La Ciencia del Sueño eta Anticristo. Egia esan bi pelikula hauek dira aktoresa hau azken aldian gorenera eraman dutenak (21 gramos-en adibidez papel bat ere bazuen arren) eta guztiz estilo desberdina duten bi zuzendariren eskutik datoz: Michel Gondry imaginazioz betea eta Lars Von Trieeeeer klasifikaezina.

Lehena, Gondry faktoriako komedia erromantiko haundia da, gizon doilor eta ankerrena unkitzeko modukoa. Baina lasai, ez gara 13 urteko neskatoak maite dituzten pelikula kursi batez hari, Charlotte Gainsbourg-etaz hari gara, ez Sandra Bullock-etaz. Guztiz gomendagarria, jaitsi ezazue, nahiz eta gero nahi baduzue lagunei ukatu komedia erromantiko bat gustatu zaizuela.

Bigarrena guztiz desberdina da, zuzendari daniarra minimoki ezagutzen duenak suposatuko duen bezala. Eromenaren islapen garbi bat azaltzen du pelikulak, eszena gogor eta agian krudelak izan daitezkeenekin. Polemika sortu zuen estreinaldian, nola ez, eta askorentzat kaka borobila den moduan, askorentzan maisulana da. Bakoitzak esango du zer iruditzen zaion, nik bizitzan ikusi dudan pelikularik impaktanteenetakoa dela esan dezaket dudarik gabe. Gomendatuta geratzen da.

Pelikulak jaisten denok dakigu, beraz ez naiz interneten bilatzen hasiko hemen estekak jartzeko, sentitzen dut ;). Ah eta hori bai, hurrengo transmisioan zarata pixkatekin etortzea espero dut, azken aldian akzesibleegi nabil eta hori onartezina da.

Hurrengo transmisiorarte

Read Full Post »

Behingoagatik musika alde batera utziko det, “korto” bat eskeintzeko. La ilha das flores izeneko minipelikula honetan tomate baten bizitza kontatzen da, jornalariak jasotako momentuan hasi eta zabortagi batean amaitzen duen arte egindako bidea kontatzen zaigularik. Gaur enago isnpiratuta beraz, hor doa. Goza dezazuela:

Loreen Irlan ilerako azkenak,
zortzigarren menua bost minutuz dastatzen
kamaren begipean. Aberatsen zaborra,
behartsuen pribilegioa,
lehengaiak lapurtu zabortegiak elikatzeko.
kontsumoaren kate eroa, nigan hasten dena,
bere ondororioak azalerazten keinu gordin batez.
Aberatsen zaborra, behartsuen pribilegioa,
lehengaiak lapurtu zabortegiak elikatzeko,
mundu arraio hontan badirudi garrantzitsuagoa
dela marten bizitza aurkitzea
lurgainean duina egitea baino.

Read Full Post »