Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Diska honekin zerbait kuriosoa gertatzen zait: blogean jartzeko gogo handiak neuzkan aspaldian baina ez nekien zer idatzi berari buruz. Diska bikaina dela deritzot, oso gustura entzuten den horietakoa baina egia esan 6 disko dituzten arren, hau da entzun diedan bakarra. Eta taldearen benetako zaleek beraien disko txarrenetakoa dela diote (nahiz eta oso ona dela onartu). Baina bueno, iada berari buruz idazten hasia naizenez diska pixka bat saldu beharko dut.

The Decemberists folk eta indie poperoaren artean mugitzen den taldea da, klase handiarekin generko batetik bestera salto egiten duena. Halere, The King is Dead honetan beraien alde folkeroa da gailentzen dena, gitarra akustikoak gidatutako abestiekin. Rox in the Box, January Hymn edo Dear Avery bezelako abestiak nire urte hasierako soinu banda izatea lortu dute eta ez da gutxi, benetan diska biribil eta gozagarria baita hau, belarrira guztiz atsegina egiten dena.

Diskaren barnean ezkutatzen dena azalean erakusten dutena bezain ederra dela esatearekin nahikoa beharko zenukete.

 

MYSPACE

DESKARGA

 

13 abesti terapeutiko

 

Give me the shot
Give me the pill
Give me the cure
Now what you’ve done to my world?

 

 

MYSPACE

DESKARGA


Unsane – Visqueen

Unsane 1988an sortu ziren, New Yorken. Agian bertako kale hotzak eta bere azaletan islatzen duten biolentzia are hotzagoa dira beraien influentzia nagusiak baina ,nola edo ahala, norbaiti noizbait entzun nion bezala, lortzen dute “beraien musika entzutea aizto erdoildu batekin nola lepoa mozten dizuten sentitzea bezalakoa” izatea. Gitarra astun, zorrotzek eta taldearen distortsio berezi horrek beintzat laguntzen dute horretan.

Nik ez dakit tipoak eroak diren ala mundu ero batean bizi diren, dakidan gauza bakarra zera da: beraien musika hardcore eta noise inguruan aurki daitekeen gauzarik interesgarrienetakoa dela, zerbaitegatik dira mila talderen erreferente.

Hemen uzten dizuet Visqueen izeneko beraien azken diska, goza ezazue.

MYSPACE

DESKARGA

2010

Abenduaren 31 dela dio egutegiak beraz badakizue zer tokatazn den: ordu gutxi geratzen zaizkion urte honi errepasoa egitea. Aurten ez dut lehengo urteko lanik hartu ezta hartuko ere, besterik gabe urteko diska onenen zerrendarekin utziko zaituztet eta diska bakoitzaren generoaren aipamen batekin (batzuetan zaila da baina egokienak aukeratzen saiatu naiz). Egia esan interesgarriagoa litzateke aurten ateratako diskak baino, aurten entzun ditudan disken top bat egitea baina noski, horrek denbora exijitzen du eta nik oraintxe bertan ez daukat gehiegi. Beraz, besterik gabe, hona hemen nere zerrenda, zuk eta nik bagenekien zeintzuk azalduko ziren:

1- Arcade Fire – The Suburbs (rock/alternatiboa/indie)
2- Daughters – Daughters (hardcore/mathcore/experimental)
3- Standstill – Adelante Bonaparte (indie-loquesea)
4- A silver mount Zion – Kollaps Tradixionales (post-rock/experimental)
5- U.S Christmas – Run Thick in the Night (psikodelia/rock progresiboa/folk)
6- Massive Attack – Heligoland (trip-hop/elektronika)
7- Intronaut – Valley of Smoke (metal progresiboa/sludge/jazz)
8- Meido – Munduko kamioirik handiena (noise-rock/math-rock/kaña teknikoa)
9- Anathema – We´re here because we´re here (rock progresiboa)
10- Efterklang – Magic Chairs (post-rock/elektronika/folk)
11- Horseback – The Invisible Mountain (experimental/drone/black)
12- Alcest – Ecailles de la Lune (metal progresiboa/black atomosferikoa)
13- Charlotte Gainsbourg – IRM (bakarlaria/indie)
14- Crippled Black Phoenix – I, Vigilante (rock progresiboa)
15- Oceansize – Self Preserved While The Bodies Float Up (rock progresiboa)
16- The Third Twin – izenbururik gabe (elktronika)
17- Black Breath – Heavy Breathing (hardcore/blackened crust)
18- The Ocean – Heliocentric (post-metal/metal progresiboa)
19- Dark Tranquillity – We Are the Void (death metal melodikoa)
20- Crystal Castles – II (elektrozerbait)

 

Agurtzeko, 2011-ko topean seguru azalduko den talde baten abesti berria, garai hauetarako bikaina.

Urte berri on

Artea eta kultura XXI. mendean

Argi dago artea eta kulturaren mundua zeharo aldatu dela azken hamarkada hontan, gauza argia da. Neure generaziokoak garenok, urte batzuk gutxi gora behera, mundu berri bat ezagutu dugu, gure aurrekoek ezagutu zutenarekin ia zerikusirik ere ez duena eta internet izan duena aldaketa horren motore eta ardatz nagusi. Hortaz ohartzeko ez da genio bat izateko beharrik, bestela pentsatu zer ari zaren irakurtzen: 20 urteko tipo batek musika debalde eskegitzeko erabiltzen duen bere blog batean idatzi duen testu kutre bat, pentsaezina orain dela ez horrenbeste. Noski, horrela artearen eta kulturaren munduan egoera berriak sortu dira, mundu berri bat zabaldu da, aukera berriak sortu eta, betikoekin nahikoa ez, eta galdera berriak ere sortu dizkigu, nahiz eta askotan erantzun zaharrak ematen saiatzen garen.

Horrek atzera begiratu eta egoerak aztertzeko abagunea ematen digu, arteari buruzko gogoeta bideratzeko. Artearen hedapena, benetakotasuna, balioa eta antzeko dudei berriak batzen zaizkie ordea. Zeintzuk dira jabego intelektualaren mugak? Zein da diska bat ordaintzeko eska daitekeen preziorik bidezkoena? Erabil al dezaket beste baten lana nire berri bat sortzeko? Eta zergatik ez joan haratago eta oraindik galdera sakonagoak plazaratu: nork esaten du zer den artea eta zer ez? Askotan ez al gara merkatuaren txontxongilo? Andy Warhol-en koadro baten balio artistikoa bere prezioak adierazten duenaren erdira irixten al da?

Galderak eta galdera gehiago. Nire objektiboa gaurkoan ez da galdera horiek argitzea, oraindik duda gehiago sorraraztea baino. Horregatik bi dokumental uzten dizkizuet hemen, batak jabego intelektualaren inguruko erreflexio bat egiten du eta orohar artearen sorkuntzari buruz. Bigarrenak, ordea, artearen komerzializazioa, bere zentzua eta antzeko gaiei buruzko kritika zorrotz eta ironiko bat eskeintzen digu Banksy graffitero ezagunaren eskutik. Noski, bi dokumental hauek hariaren mutur asko aztertu gabe uzten dituzte baina hasiera modura ez daude batere gaizki. Erantzunak bilatzea bakoitzaren esku dago, baina inoiz ez dago gaizki duda gehiago sortuko dizkizun bideoak ikustea. Eta gai hauen inguruko beste dokumenturik ezagutzen baduzue, idatzi bildurrik gabe, horria ixten ez didaten bitartean ideia desberdinak partekatzeko prest izango bainaiz 😉

Domunental hau, noski, copyleft lizentziapean dago eta interneten debalde ikus daiteke.

IKUSI HEMEN

Hau ordea, ez, ez dago copyleft lizentziapean. Halere, interneten aurki daiteke eta diskoak jartzen baditut, pelikulak zergatik ez?

JAITSI

AZPITITULUAK JAITSI

(Ez badute koinziditzen… bilatu beste batzuk)

low

Gaurko sarrera luze, landu eta interesgarri horietako bat idaztea pentsatuta neukan, blogari fundamentu pixka bat emateko. Baina igandea da, ilun dago eta kanpoan euria ari da, zerbait xumeagoarekin konofrmatzeko aitzakia nahikoa. Beraz, betikoarekin nator: musika. Zer egingo diogu ba.

Low da gaurkoan aukeratutako taldea. Zergatik? Ba kanpoan hotz dagoelako, igandea delako eta euria ari duelako, esan dizuet lehen. Zeintzuk diren, nondik datozen eta zenbat urte doazen musikaren munduan? Egia esan ez dakit eta ez zaituztet aspertu nahi horrelako datuekin. Musika ona da, lasaia, geldoa. Aspergarria agian? seguraski askorentzat bai.  Abesti guztiak antzekoak omen dira, ideia berdinaren inguruan bueltaka beti. Baina ze inporta du horrek abesti hori ederra bada?

Azken finean igande ilun eta euritsuak antzekoak izaten dira beti

MYSPACE

DESKARGA

 

Smashing Pumpkins-ek iada bi album kaleratuak zituen Mellon Collie and The Infinite Sadness iritsi aurretik eta iada ez zeukaten ezer frogatu beharrik 90 hamarkadako rock talde handienetako bat zirela frogatzeko. Halere, “X belaunaldiaren The Wall” (Billy Corgan abeslariak berak esana) izango omen zen diska bikoitz bat sortzeko prozesu ambiziosoari ekin zioten. Emaitza? Lan landua, anitza, ederra, bikaina. 28 abesti sortzerakoan “relleno” asko egotea espero zitekeen kontua litzateke, baina egia bi diskoek osatzen duten bi orduetan zehar asko jota abesti bat edo bi pasatzen ditu batek. Eta hori benetan entzule zorrotza bazara bakarrik.

Laburbilduz, rock-a gustatzen bazaizu eta lan biribil baten zain bazaude badakizu zer egin. Klasea, kaña, melodia eta beste gauza on asko dituen lan bat da hau eta gustu honeko entzule baten erreproduktorean denbora luzez egoteko papeleta guztiak dituena . Talde bat hain inspiratuta gutxitan egoten da eta entzuleok ezin beharko genieke horrelako aukerei gure ondotik pasatzen utzi. Nik abixatu zaituztet.

 

DAWN TO DUSK

TWILIGHT TO STARLIGHT