Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘alternatiboa’

Mike Patton, el puto amo. Bai, besterik gabe, el puto amo. Ni Montserrat Caballe ni Pavarotti ni ostias, azken garai hauteko ahotsik handiena da tipo hau. Bai, gaur punki jaiki naiz, zer egingo diogu, baina beste munduko tontakeriarik ere ez dut esan. Beti potroetatik atera zaiona egin du gizon honek: Faith No More, Mr. Bungle, Tomahawk, Lovage, Fantômas edo Peeping Tom bezalako taldeen ahots nagusi izateaz gain pelikuletarako garraxiak sortu eta mila talderentzat kolaborazioak eskaini dizkigu (Björk-tik John Zorn-ra). Zarata egiten daki ahotsarekin, animali espezie arraro batenak diruditen hotsak sortzen espezialista da eta badaki trip-hop pasarte lasaietara ere egokitzen, baladak kantatzen eta rapeatzen. Ah, eta pelikularen batean ere azaldu da aktore gisa eta disketxe bikain bat ere badauka (Ipecac recordings).

Baina noski, ahots on batek bakarrik ez du askorako balio atzetik zentzua emango dion ezer ez badauka. Horretan ordea tipoa ere habila izan da eta meritua daukala onartu behar da: bereak dira azken urteetako talde influenteetako asko eta berak hanka sartzen duen proiektu bakoitzak interesgarri egiten duen zerbait dauka. Hemen errepaso bat:

DESKARGA

Faith No More ez da edozein talde. 90 hamarkadako talderik handienetako bat, talde askok asko zor die tipo hauei. Askok Angel Dust beraien diska ezagunena gomendatuko lukete, baina lehenago esan bezala, gaur punki jaiki naiz eta king for a day… fool for a lifetime maisulan hau gomendatuko dizuet nik. Rock abesti zuzenak, gitarra funkiak, talde jarkoreto askok nahiko luketen mala ostia eta klasea gainezka, hori da diska honen errezeta. Diska handietan handia.

DESKARGA

Fantômas ia beste zaku batean sartu beharreko taldea da. Slayer, Melvins eta Helmet-ko kideak ditugu hemen (ez da broma, ez) beraien alde experimentalena adierazteko prest. Pattonen gustuko pelikula friki (eta ez hain friki) batzuetako soinu banden bertsioak hardcore/grind/noise filtro batetik pasata eta beti experimentazioarekin jokatuz. Diskazo latza, edonork asimilatu ezin duena halere.

DESKARGA

Mr. Bungle da Pattonen lehenengo taldea, Faith No More-n ezagutarazi zen arren. Funk-a, rock-a, zirkoko musika,  metala, punk,  ska,  swinga,  Europa ekialdeko musika, okurritzen zaizun edozer gauza (bai, hori ere bai). Talde original eta bikaina inundik inora, esandako guztia ezin hobeto nahasteaz gain erraz entzuteko modukoa egiten zuten eta abesti geldo eta politak ere egitera ausartzen ziren, baita emaitza bikainak lortu ere. Latza.

DESKARGA

The Dillinger Escape Plan-i buruz iada hitzegin dut lehenago eta iada Patton ezagutzen hasiak zaretela esango nuke. Ba orain imajinatu biak batera. Bai? ba hori, la ostia. Seguraski gure matematiko maitatuen argitarapenik onenetakoa eta Pattonen erregistro biolentoen erakusgarri den lan bikaina.

DESKARGA

Zu italiarrak lista hontan sartzea ez zait guztiz justua iruditzen baina aipatzeko gogoa neukan, benetan merezi baitute. Avant-garde jazz edo horrelako zerbait jorratzen omen dute hauek, noise pixkat ere bai, hori diote. Ez dakit, fio naiz horrelako etiketez, sonoritate polit bezain frikia dute gainera. Dena dela, diska ezin hobea da Pattonen lana testimoniala den arren.

DESKARGA

Lehen aldiz blog honen historia luze bezain ederrean entzun ez dudan diska bat gomendatuko dizuet. Bueno, behin spotifyn jarri nuen, balio badizue. Mike Patton “bakarlanean” 50-60 hmarkadako italiar klasikoak kantatzen, hori da Mondo Cane. Hau ere ondo egiten omen du tipo honek, ez dakit zuek baina ni fidatzen naiz eta jaitsi egingo dut.

Besterik gabe, ez daukat tipoaz gehiago kontatzeko. Badauzka diska gehiago, rap eta elektronika diskak esaterako, baina zer egingo diogu, gaztea naiz oraindik eta ez ditut denak ezagutzen. Agian Patton #2 post-a izango dugu laister hemen, nork daki.

Read Full Post »

Gaurkoan aurten argitaratu den diskarik interesgarrienetako batekin natorkizue, Kanada aldetik datorren talde pertsonal honek lan bikaina eskaini baitigu orain gutxi atera den The Suburbs honetan. Ezin esan dezakegu talde ezezagun bat direnik, iada guztiz merezia duten ospea dute hiru disko biribilen ondorioz eta horrez gain gaur egun dagoen talde originalenetako bat da mainstream-ean inongo dudarik gabe. Bibolina, biola, mandolina, akordeoia, xilofonoa, pianoa edota beste hainbat instrumentu agertzen dira beraien musikan, baina kitarrek ere presentzia nabarmena dute, batez ere azken diska honetan, inoiz argitaratu duten lanik zuzenena baita. Baliteke lehen bezain epikoak ez izatea beraien abestiak baina hainbeste temoi album berean oso gutxitan aurki ditzakegu eta ezin kexa gaitezke. 2010ko lanik esanguratsuenetakoa oraingoz inongo dudarik gabe.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Kuriosoa izan daiteke munduko beste lurralde guztientzat estatu bateko artista famatuenak zein izan daitezkeen. Espainian pentsatuz gero, bailaorak, Almodovar,  Alejandro Sanz?, Bisbal?, Bertin Osborne? izan daitezke artista? horiek, Frantziak zinean historia zabala du eta elektronikan adibidez badauzka artista esanguratsuak, Alemanian pentsatzeak gaur egun musikalki Rammstein ekartzen du gogora (historia osoan diska gehien saldu duen talde alemaniarra da) eta Suedian adibidez metal, rock eta hardcore eszena bikaina dago.

Halere, eta datu horiek guztiak aztertuta atera genitzazkeen ondorioak alde batera utzita gaurkoan Islandiari buruz hitzegiteko asmoa daukat,nahiko lurralde bitxi eta exotikoa berez, oraindik ere erakargarriagoa bilakatzen da bere baitan gordetzen dituen artista bikain eta bereziei arreta jarriz gero. Askori  islandian pentsatzeak bi izen ekartzen dizkigu burura (sumendi famatu eta ahoskatuezin hori alde batera utzita): Bjork eta Sigur Ros. Bi izen handi musika alternatiboaren munduan, bakoitzak bide berriak ireki eta musika benetan original eta imitaezina sortzea lortu baitu, errekonozimendu internazionala lortuz.

BJORK

Islandiar artista famatuena dudarik gabe. Eszentrikoa, bitxia, arraroa… izan ohi dira jendeak Björk Guðmundsdóttir andereari esleitu ohi dizkion adjektiboak eta agian arrazoia izan dezakete baina bakarra, bikaina, berritzailea eta ederra ere badira bere musika deskribatzeko askok ahazten dituzten adjektiboak. Boards of Cannada eta antzekoen elektronika lasai eta experimentala, rock-a, pop-a, jazz-a eta beste hainbat estilo uztartzen ditu emakume honek maisuki, nahiz eta bere ahots berezia izan bere musikaren ezaugarririk karakteristikoena argian. Abesti desberdin eta bakarrak sortzeko abilezia sinestezina du, gaur gomendatuko dizuedan Post diskan argi ikus daitekeen bezala.

Post honetan It´s oh, so quiet, hyper-ballad, I miss you, the modern things, headphones… abesti haundiak aurki daitezke, egia esan abesti guztiak dira bikainak diska bezalaxe. Gainera, letrak sinple eta ederrak dira, musikarekin oso ondo datozenak. Diskazo biribila, prejuizioak alde batera utziz gero flipatzeraino gozagarria.

MYSPACE

DESKARGA

SIGUR ROS

Baliteke askorentzat izen hau aurrekoa baina ezezagunagoa sortatzea baina egiten duten musika estiloko talde ospetsu, errespetatu eta onenetakoa da inongo dudarik gabe. Post-rock generoaren baitan kokatu ohi ditu askok, gauza logikoa beraien musika minimalista eta atmosferikoa kontuan izanda, baina batzuetan gertatzen den bezala, etiketa txikia geratzen zaie eta talde definiezin horien zakuan sartu beharreko kasu bat dugu Sigur Ros-ena.

Musika lasaia eta ederra da talde honek sortzen duena, bibolin eta kitarra ambientalek islandiar hutsean kantatzen duen Jonsi abeslariaren (bakarkako diska berria aurkeztu berri duena) ahotsa laguntzen dutelarik. Atmosfera sinestezinak sortzeko gai dira, argazki eta bideoetan transmititu nahi duten inozentzia eta naturaltasuna ezin hobeki islatzen dutelarik beraien abestietan.

Takk (eskerrik asko islandiarrez) diska gomendatuko dizuet gaur, Glosoli, Hoppipolla edo Milano bezalako abesti ezin ederragoak dituena bere barnean. Benetan diska berezi eta gomendagarria, kaskoak jarrita entzuteko aproposa.

DESKARGA

MYSPACE

Azkenik, nere supertxapa honi amaiera emateko, bi bideo jarriko dizkizuet, izan ere aipatutako bi taldeek bideoak asko lantzen dituzte: Bjork-ek Michel Gondry bezalako zuzendariekin lan egiten du eta Sigur Ros-ek sekulako bideotzarrak egiten ditu. Hona hemen bi adibide: It´s oh, so quiet zinematografikoa  (ikusi bjorken bideoak youtuben, denak dira bikainak) eta Glosoli-ren bideo handia.


PD ortografianazientzat: Bjork-ek o-an dieresis bat du eta Sigur Ros-ek tilde bat o-an ere baina virus puta bat daukat eta ezin ditut jarri

Hurrengo transmisiorarte!

Read Full Post »

Charlotte Gainsbourg

Apa gaztek, gaurkoan blogaren tematika pixka bat zabaltzeko asmotan musika ez ezik, zinea ere biltzen duen sarrera batekin natorkizue,  Charlotte Gainsbourg frantziar aktoresa ardatz harturik.

Charlotte Serge Gainsbourg mitikoaren alaba da (Je t’aime… moi non plus abestiaren sortzailea, bai erdi-pornoa den abesti hori) eta bere aktoresa lanagatik ezagunagoa den arren, diskoak ere kaleratzen ditu, aurtengo IRM izenekoa adibidez. Bertan abesti ederrak aurki daitezke, eta lasai, ez da nere frikada bat, irratietan egunero agertzeko moduko abestiak dira (oker ez banago diskako abesti bat telebistako iragarki batean agertzen da). Benetan diska gomendagarria iruditzen zait, anitza eta entzungarria. Kuriositatearekin geratu bazarete, jaitsi diska beheko estekatik eta oraindik ez bazaituztet konbentzitu ea, feelthenoisemag horrirako egindako kritikak gehiago motibatzen zaituzten.

DESKARGA

MYSPACE

Dama honen lan zinematografikoari dagokionez, bi pelikula gomendatuko ditut, guztiz tematika desberdinekoak hori bai. La Ciencia del Sueño eta Anticristo. Egia esan bi pelikula hauek dira aktoresa hau azken aldian gorenera eraman dutenak (21 gramos-en adibidez papel bat ere bazuen arren) eta guztiz estilo desberdina duten bi zuzendariren eskutik datoz: Michel Gondry imaginazioz betea eta Lars Von Trieeeeer klasifikaezina.

Lehena, Gondry faktoriako komedia erromantiko haundia da, gizon doilor eta ankerrena unkitzeko modukoa. Baina lasai, ez gara 13 urteko neskatoak maite dituzten pelikula kursi batez hari, Charlotte Gainsbourg-etaz hari gara, ez Sandra Bullock-etaz. Guztiz gomendagarria, jaitsi ezazue, nahiz eta gero nahi baduzue lagunei ukatu komedia erromantiko bat gustatu zaizuela.

Bigarrena guztiz desberdina da, zuzendari daniarra minimoki ezagutzen duenak suposatuko duen bezala. Eromenaren islapen garbi bat azaltzen du pelikulak, eszena gogor eta agian krudelak izan daitezkeenekin. Polemika sortu zuen estreinaldian, nola ez, eta askorentzat kaka borobila den moduan, askorentzan maisulana da. Bakoitzak esango du zer iruditzen zaion, nik bizitzan ikusi dudan pelikularik impaktanteenetakoa dela esan dezaket dudarik gabe. Gomendatuta geratzen da.

Pelikulak jaisten denok dakigu, beraz ez naiz interneten bilatzen hasiko hemen estekak jartzeko, sentitzen dut ;). Ah eta hori bai, hurrengo transmisioan zarata pixkatekin etortzea espero dut, azken aldian akzesibleegi nabil eta hori onartezina da.

Hurrengo transmisiorarte

Read Full Post »

“Rivers…hator!”  dio Gorka Urbizuk, Payola abesti bikainean, musikaren munduak barnean duen kanzerra eta azalkeria sendatzeko asmotan edo. Nik ez dakit Rivers bezalako friki bat eta Weezer-eko taldekideen diska bikainak nahikoa izango diren horretarako baina argi dago talde hau bezalako gehiago behar ditugula, dudarik ez.

Weezer taldearen soinua nahiko karakteristikoa da: melodia popero ezin gozoagoak riff sendoekin uztarturik. Baliteke formula benetan sinplea izatea  baina egia esan oso talde gutxi okurritzen zaizkit tipo hauek dauzkaten himno sorta izugarria sortzeko gai direnak. Eta himno horietatik ez gutxi gaurkoan gomendatuko dudan Blue Album honetan aurki daitezke, 90 hamarkadako diska klabeetako bat seguraski eta talde honen kurrikulumeko lehenengo pausoa.

Nahiz eta Weezerkoak eguna alai diezazuketen abestiak sortzeagatik famatuak izan, egia esan My name is Jonas-tik hasi eta Only in dreams bikaineraino doan tartean denetarako denbora dago, izan ere abesti melankoliko edo tristeak ere aurki ditzakegu, iada mitiko bilakatu diren Say it ain´t so edo Buddy Holly abestitzarrekin batera (beste hainbaten artean). Egia esan ia ezinezkoa da abesti bakarrarekin gelditzea iada bukatzear dagoen uda garairako egina dagoela dirudien bilduma honetan.

Besterik gabe, gozatu DISKAZO honetaz.

DESKARGA

Read Full Post »

Musika zale orori gertatzen zaio diska, melodia edo talde jakin bat momentu konkretu batekin erlazionatzea arrazoi desberdin askorengatik. Ba, gaurkoan aukeratu dudan Vivalaguerra izeneko diska, horietako bat izango litzateke, Standstill talde bartzelonarrarena. Aipatutako fenomenoa gertatzeko arrazoiak asko izan daitezke esan bezala, baina bat beste guztien gainetik altxatzen da, eta hori kalitatea da. Diska batek kalitatea badauka, nahiz eta zure estiloa ez izan edota norberaren talde fetitxea ez izan, zure oroimenean grabatuta geratzeko aukerak nabarmen hazten dira.

Baina, paranoiak alde batera utzita zentra gaitezen musikan, zihurrenik horretarako ari baitzara irakurtzen testua hau.  Standstill talde nahiko “berezia” edo pertsonala dela esan genezake. Hasiera batean doinu hardcoretoak lantzen hasi ziren Snapcase mitikoekin Split bat ateratzera heltzeraino. Orain, ordea, doinu alternatibo edo “indie” edo dena-delakoetatik gertuago daude, izaera nahiko markatua duen taldea dela esan dezakegularik. Joera hau, zuzenekoetan ere islatzen da, izan ere, segun eta zein konztertuetan, antzerki talde baten laguntza izaten dute, abestiak antzezteko edo. Musikalki, Vivalaguerra, beraien azken disko hau, ezin esan dezakegu hardcore-kutxukoa denik, nahiz eta noizean behin gitarretan doinu horiekiko zaletasuna igertzen den.

Horrez gain, diska hau erakargarri egiten duen ezaugarri garrantzitsu bat letrak dira. Diskaren izenburu beretik ohar gaitezke tipo hauenak ez direla ohiko letrak, bene benetan ezaugarri funtsezko bat baitira album osoan zehar. Ezin esan dezakegu entzun eta zuzenean asimilatzeko letrak direnik,  baina beraien joera poetiko berezi hori benetan interesgarria iruditzen zait, gutxienez arretaz entzutera bultzatzen baitzaituzte, pelikula bateko eszenak deszifratuz ari bazina bezala, esaldi bakoitzaren atzean zer ezkutatzen den jakiteko gogoa sortzen baitzaio entzuleari.

Besterik gabe, taldearen informazio pixkat, bideoklip bat, atera berri duten “Diez años y una zanahoria” izeneko DVD-aren trailerra eta beraien letra batekin uzten zaituztet,eta ohi bezala testuaren hasierako portadan sakatu deskargatzeko.

Web orria

Myspace

1,2,3 Sol

Diez años y una zanahoria trailer

La mirada de los mil metros

Es la ocasión ideal
para hablar de verdad
es la ocasión semanal
para hablar de verdad
es la ocasión natural
de evitar que nadie acabe muy mal

y así saldré más ligero
ya sin miedo
y cogeré aire
un poco de aire

estaría muy bien
“hola ¿qué tal? cuanto tiempo”
un abrazo raro y un beso
celos
juegos
Estrategos
ego trip
bailas al espejo
come come carretera
¿dónde vas?
“hola ¿qué tal? ¿cuánto tiempo?”
“muy bien con el grupo y eso”
y un aplauso
¿salimos o no?
¿seguimos o no?

vamos a medir cual es,
si es distancia
entre la amistad
y la infinita complicidad
“desconcierto existencial”
Va, no me jodas Fernando
necesito aire

firmaremos un 7% para discos tristes
todos dicen que es lo justo
y nadie sabe a costa de quien,
qué, cómo y cuánto todavía ensayamos

estaría muy bien
y si vuelves a poner
en un mensaje aquello
¿cómo era?… sí, cielo
yo no soy tu cielo
es más me das miedo
miedo a pensar la boca
de quién me representa
y qué les cuenta
por la noche en los lavabos

estaría muy bien.

Read Full Post »