Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘bideoak’

Behingoagatik musika alde batera utziko det, “korto” bat eskeintzeko. La ilha das flores izeneko minipelikula honetan tomate baten bizitza kontatzen da, jornalariak jasotako momentuan hasi eta zabortagi batean amaitzen duen arte egindako bidea kontatzen zaigularik. Gaur enago isnpiratuta beraz, hor doa. Goza dezazuela:

Loreen Irlan ilerako azkenak,
zortzigarren menua bost minutuz dastatzen
kamaren begipean. Aberatsen zaborra,
behartsuen pribilegioa,
lehengaiak lapurtu zabortegiak elikatzeko.
kontsumoaren kate eroa, nigan hasten dena,
bere ondororioak azalerazten keinu gordin batez.
Aberatsen zaborra, behartsuen pribilegioa,
lehengaiak lapurtu zabortegiak elikatzeko,
mundu arraio hontan badirudi garrantzitsuagoa
dela marten bizitza aurkitzea
lurgainean duina egitea baino.

Read Full Post »

10 Bideo musikalik onenak

Denborapasa modura okurritu zaizkidan 10 bideoklip onenak aukeratzea otu zait. Bideo interesgarri asko kanpoan geratu dira eta zihur aski beste hainbat egongo dira aukeratutakoak baina hobeak baina beno, hor doa nire zerrenda, espero dut gustokorik ahaztu ez izatea:

10] Sna Fu – Dorian

Frantziar gazte hauen lehengo urtean ateratako “Dorian” abestiaren bideoklipa. Benetan landua.

9] Melvins – The talking horse

Nonbait irakurri nuen mundua ez dagoela prest Melvins bezalako talde batentzat. Hori izan beharko da, taldea sortu zenetik hainbeste denbora pasa eta gero oraindik ez baitago beraien soinu eta bideoetara ohituko denik. Benetan bizarroa.

8] Type 0 negative – I don´t wanna be me

Type 0 Negative bezalako talde ilun eta ustez serio batek horrelako bideoklip bat egiteak deskolokatu egiten du. Benetan merezia du bideoak zerrenda honetan bere tokia, arraroa baita horrelako bideoklip dibertigarri bat jasotzea horrelako talde batangandik. Temazoa, bestalde.

7] Prodigy – Smack my bitch up

Abesti ezagun honen bideoklipak sorpresa bat baina gehiago ezkutatzen ditu. Klasiko bat.

6] Bad Religion – American Jesus

Bideo on bat nola egin eredu garbia, ezer berezirik ez baina kalitate handikoa.

5] Joy Division – Atmosphere

Abestiaren izenak dioen bezala, atmosfera depresiboa sortzen du abesti honek, bideoklip eder honek lagunduta.

4] Converge – Eagles become vultures


Kaña irudietan ondo islatuta hementxe, temazo honi ezin hobeto doakion bideoa.

3] Rammstein – Sonne

Rammsteinekoek ezin hobeto dakite zein garrantzitusa izan daitekeen irudia zaintzea, horregatik egiten dituzte hain bideoklip probokatzaile eta aldi berean, bikainak. Mitikoa.

2] Sigur Rós – Glósóli

Benetan bideo liluragarria, lehenengo postuan dagoenagatik ez balitz, ikusi dudan onena dudarik gabe. Islandiar hauen mundu berezia ezin hobeto ikusten da bideoan.

1] Radiohead – No Surprises

Talde honen ia edozein bideo jar nezake egia esan, denak baitira oso onak. Medio handirik gabe asko espresatzen duten bideoak egin ohi ditzute eta hemen eredu bat, benetan bideoklip ona, abestia bezalaxe.

Read Full Post »

Manifesto

The new noise theology is a resistant force of violence and seduction. Since the spectacle of the modern ways of production are killing the true creativity we would like to bring about a new beat that we can scream along to, disguised in the guise of popular culture. Within the sphere of capitalist alienation every aspect of our lives is controlled and manipulated and we need to use the powers invested in us to bring about the total destruction of the industry that supports us with uncreative and lame sounds. Scraped from the walls of Rude de Asas, the unknown poet could have designed the impeccable essay of linguistic anarchy and we need within the musical medium to redesign the thoughts and ways supplied to us by the perverted music industry. Turning the focus from the producer/consumer relationship into communication and dialectics, we need to challenge and to become more than nostalgia items. We need to obey our own laws and desires, those of revolution and those of change and unpredictability. We need to apply the new noise into our everyday lives to make it a truly inspiring force.

Refused

Read Full Post »