Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘doom metal’

20 uñas


Agur esatean bere horretan uzten bazaituzte, azkenean gorputza kontsumitu eta hilotza zegoen tokian hezur pila bat eta hogei atzazal geratzen dira. Besterik gabe, hogei atzazal dira zure biziak ondorengoei uzten dien ondasun handiena.

Nik ere, azken aldian, blog hau erdi-hilik izan dut, koman edo agian deskantsatzen besterik ez. Kuestioa da, iada gogo gutxi izaten dudala musikari buruz idazten hasteko, ez galdetu zergatik, nik ere ez baitiot neure buruari galdegiten. Horregatik, nik ere hogei atzazal bederen utzi beharko ditut, bakoitzak nahi bezala interpretatu ditzan: poeta frustratu optimistak esango du blog hontakoak lur oparoetarako ongarri izan ahal daitezkeela eta nihilistaren batek edo beste, dena bezala, ezereza utziz joango dela.

Ez dakit noizbait berriz Testicular honetan berriz idatziko dudan ala ez, ez dakit hau agur bat den ala ez. Dakidana da, zera hau hiltzera badoa, behintzat azken hitzak izan daitezkeenak esanda hil dadila nahi dudala. Horrexegatik uzten dizuet Moho-ren diska hau badaezpada, 20 atzazal besterik ez, norbaitek esango du ez dela agur oso poetiko edo erromantikoa. Nik, nahiago dut blog hau talde madrildarraren moduan hil dadin, kontzertuak “Somos Moho y vamos a hacer un poco de ruido, cabrones” batekin hasten zituzten horien antzera. Emanaldiaren amaieran izerdi aztarnek bertan zerbait bizi izan zela gogorarazten zuten beraien kontzertu horien moduan.

Eskerrak hemen idatzitakoak interesgarri iruditu zaizkion orori. Besterik gabe, kontzertuetan ikusiko dugu elkar.

IKUSI ARTE

Read Full Post »