Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘doom’

Badaude ezereza islatzen saiatzen diren pelikulak. Gertakizun handien ordez, protagonista bazkaltzen, periodikoa erosten eta emaztearekin hitz egiten erakusten dizutenak. Bilera garrantzitsu batera joateko nola prestatzen den detaile guztiekin ikus dezakezu: nola bizarra mozten duen, alkandora gorria jarri eta ondoko auzora nola doan autobusa hartzera. Baina gero ez dizute bilera erakusten, ez da garrantzitsua. Nahita, horrelako ezohiko gertaerak alboratzen dituzte horrelako pelikulek, bidea baita gakoa eta ez helmuga.

Earth-ekin antzeko zerbait gertatzen da. Ez da in-crescendoa inoiz iristen, eta noski, ez da inoiz abeslaririk agertuko ezer transzendentalik esatera. 8 minutu inguruko abestiak dira, inondik eta inora ez doazen soinu pasarteak agian, country-folk musikan oin bat izanda experimentazioan oinarritzen direnak. Lehoi harrapakariaren bizitzan beharrean, bere hezurretan erleek eratutako milaka detaile, soinu eta sentsazio eskaintzen dizkigu lan honek. Joan etorri errepikakorrak, aldaketa txikiko estruktura minimalistak behin eta berriz, gauza asko ezerezerako. Bai, onartzen dut horixe besterik ez dela honakoa, baina ez esan niri ez dela gustura egoten aire bero eta heze honen azpian.

Oharra: akzioa nahi dutenek jo dezatela beste nonbait.

MYSPACE

MEDIAFIRE

Read Full Post »