Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘euskal musika’

Dick Fosbury atletak Mexikoko olimpiadak irauli zituen 1968-an bere jauzi berri eta efektiboarekin. Estatubatuar honen salto egiteko era berri hau da geuk betidanik ezagutu duguna, kurba hartu eta atzerantz salto egitekoa hain zuzen.

Inoren Ero Ni taldekoek 2009-an aipatutako Fosbury gogoraraztea erabaki zuten, beraien post-hardcore benetan elegante eta klasedunarekin. Andoaindar palindromozale hauek geure atletaren figura zuri beltzean hartu zuten iruditzat beraien azalean, ez dakit bere eragin iraultzaileagatik ala benetan Dick jaunaren silueta bertikalean irudi bitxi eta intrigantea bilakatzen delako. Dena dela, bidehuts-tarren musikak ere konbinazio desberdinekin proba egiteko gogoa erakusten du EP honetako bost abesti hauetan: abeslari benetan pertsonala eta batez ere beraien gitarra benetan landu eta karakteristikoek gidatutako bost pieza ezin interesgarri dira hauek.

Egia esan, gustoa ematen dio bati horrelako perlekin topo egiteak, benetan merezi duen lan bat da hau inongo dudarik gabe.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Euskal eszenako musikari bati zuzenean ea berarentzat euskal diskarik honena zein den galdetzen zaionean erantzuna ia beti berbera da. Eta ea zein den lur hauetan jaiotako bere talderik kuttunena galdetuz gero ere erantzuna askotan errepikatzen da, noski gauza bera musikazale bati galdetuz gero. Erantzunetan, iada deduzituko zenuten moduan errepikatzen det hitz bat dago: Dut

Munduan zehar sortzen zihoazen tendentzia berrietan begi bat jarrita, Hondarribitar hauek euskal musikan influentzia handia izango zuen musika sortzea lortu zuten. 1995-ean sortu zirenetik hardcore eta post-hardcore soinuetan sakondu zuten, diska bakoitzean aurrerapausoak eginez, soniu berriak sartuz, esperimentatuz. Joera astun eta geldoekiko zaletasuna ere argia zuten, geroz eta gehiago beraien azkenera iristen hari ziren einean eta bakarrak izan dira musikaren argi-ilunak islatzen, kolpe lehorra laztanarekin uztartzen.

Sortu eta hazi egin ziren eta fruituak ere jaso zituzten eta jasoko dituzte, baina 2008-an beraien bandera haizerik gabe trapu bilakatu aurretik uztea erabaki zuten, nahiz eta aspaldian beraien berririk ez genuen. Esanak esan esanak esanak daude, eta guri beraien diskografia bikainaz gozatzea besterik ez zaigu geratzen, nork bere korapiloa askatzeko asmotan. Horrexegatik, mundua 236 sasikumeren eskuetan dagoela eta sendabelarra zuek zeuek zaretela irakatsiko dizuen ikusezinaren bila egindako bidaia hontan ondo pasa dezazuen opatzea besterik ez zait gelditzen. Egia esan, ez dakit zer gehiago esan diezazuekedan abesti hauek ezer esaten ez badizue.  Bitartean, ni hor nonbait egongo naiz, zinemagile etsitu on bezala, ametsetan.

DUT

Dut-en ibilbideko lehenengo pausoena eta primitiboena. Nahiz eta beste bi disken maila ez duen benetan disko aprobetxagarria eta beste edozein taldeko bere kurrikulumean nahiko lukeena. Hasiera hasieratik argi utzi zuten ez zirela beste talde soil bat.

DESKARGA

AT

Euskal musikan aurki daitekeen azal onenetako baten atzean diska bikain bat dago, abesti bakoitza aurrekoa baino hobea duena. Abesti bakoitza himno bat da eta 16 abestiko bilduma baten aurrean gaude, egin kontu.

DESKARGA

(kalitate penosoan dago, norbaitek nahi badu igoko diot)

IREKI ATEAK (+FERMIN MUGURUZA)

Fermin Muguruzarekin argitaratutako diska, nabari da beraien eragina baina aurretik eta gero ateratako disken mailara ez da iristen. Diska benetan aprobetxagarria halere.

DESKARGA

ASKATU KORAPILOA

Euskal Herriko diskarik onena ez bada, dudarik ez podiumean egon beharreko bat dela. Beraien musika beste maila batera eraman zuten, inork berdindu ez duen osotasun ilun eta ederra eratuz. Kultuzko diska, mundu guztiak entzun beharrekoa.

DESKARGA

Read Full Post »

Harrigarria da hardcore adjetiboaren azpian kokatu izan diren taldeen ezaugarriak nola aldatzen joan diren urteen poderioz. Hasiera batean mugimendu guztia 70 hamarkadako talde progresiboen teknika eta esperimentaziorako joeraren aurka egiteko saiakera izan zen, 15 minutuko abestien ordez, minutu pare batean mala ostia guztia kondentsatu eta 4 riff errezekin musika sortzea zelarik gazte haien asmoa. Noski, orduan ere bazeuden talde teknikoak musika hau jorratzen eta gaur egun ere nonnahi aurki dezakegu filosofia horrekin musika sortzen dabilen talderen bat, baina azpimarragarria iruditzen zait azken x urteetan estilo jonen baitan emandako hardcore teknikoaren gorakada, punki gazte kuadrila batek baino, kontserbatorian zazpi urtez ikasten egondako profesional talde batek sortua dirudiena.

Hardcore eskizoidea, teknikoa edo matematikoa, denetariko adjektiboak jaso ditu musika honek eta mathcore etiketa ere esleitu ohi zaio. Math rock edo math metal generoetan bezala (hortik zehar math pop ere irakurtzera iritsi izan naiz) erritmo aldaketak eta ezohiko estrukturak dira musikaren ezaugarri nagusi baina geure kasuan, hardcore-aren indar eta abiadurarekin. Jazz-etik eta grindcoretik besteak beste edaten duen generoa da hau eta gaurkoan talde interesgarri batzuk komentatuko ditut, doinu hauetan murgilarazteko asmotan.

THE DILLINGER ESCAPE PLAN – MISS MACHINE

Estilo honetako talderik ezagunena dudarik gabe eta sortzailetzat hartu ohi dena. Beraien lehen diskoarekin mundu guztia harritu eta generoaren zutabeak ezarri ondoren, beraien abeslari zen Dimitri Minakakis-ek agur esatea erabaki zuen, taldea abeslaririk gabe geratu zelarik. Halere, Mike Patton genio/rockstar/frikazo/superheroia-rekin elkartu eta Irony is a dead scene EP- akaleratu zuten, trallazo bat bestearen atzetik duen diska laburra, zihur aski inoiz kaleratu duten lanik inspiratuena. Horren ondoren, aurreko txapa guztia idatzi izanari zentzua ematen dion gertaera bat eman zen taldearen barruan, Greg Pucciato frontman handia iritsi baitzen John Dillinger-en omenezko talde honetara eta berarekin batera ordundik gaurdaino darabilten formula ere garatu zuten.

Beraien hasierako baino doinu “entzungarriagoak”, MTV-n jartzeko moduko abestiren bat… baina halere  bortitzkeriaren dosi handi bat mantentzea izan zen beraien apostu berria. Hori da, azken finean,Miss machine diskan aurkitzen duguna, talde hau musika gogorraren mundua konkistatzera eta beste hainbat taldek imitatzera eraman zuen izaera hain zuzen.

MYSPACE

DESKARGA

BOTCH – WE ARE THE ROMANS

Beste pionero batzuk. Aurrekoek bezala sekulako teknika erakutsi arren, abestiak nahasketa eskizoide huts bat izatetik hurrun daude, desarroilo landu eta konplexuak eratzen baitituzte eta baita bortizkeria hutsetik aldentzen diren beste doinu batzuk ere. Egia esan, talde honen errautsetik These Arms Are Snakes, Minus the Bear edo Narrows bezalako taldeak sortu direla esate hutsa nahikoa izan beharko litzateke beraien kalitatea bermatzeko, baina egia esan ez dago diska hau jartzea besterik musika gogorra orokorrean hartuta azken hamarkadako diskarik onenetakoa dela konturatzeko.

Sekulako pepinotzarra, kultuzko diska.

MYSPACE

DESKARGA

NAIZROXA – IQHARATURIC

Euskal matematikoak. Lehenago aipatutakoez gain, Converge edo Fantômas bezalako taldeak influentziatzat hartuta Matxet, Jousilouli ohiak, lideratutako taldea. Beraien herriko kolorea ezin hobeki lau haizetara zabalduz, disko bikain bat kaleratu zuten 2008-n (oker ez banago), doinu hauei dagokionez euskal eszenako erregeak direlarik durarik gabe. Mikel Laboa ezin handiagoaren kolaborazio eta guzti, diska zuzen, labur eta bikaina da tipo hauek aurkeztu zigutena, hainbat talde internazionalek gustora firmatuko luketeena.

EP laburrean beraien aurkezpen maketa ere ez dugu ahaztu behar, nahiz eta zikin eta punkiagoa den seguraski, nahi duenak eska dezala eta igoko diot. Ah, eta hauena da euskal zuzenekorik bortitzenetako bat inongo dudarik gabe.

MYSPACE

DESKARGA

DAUGHTERS – DAUGHTERS

Aurtengo uztakoa. Oraindik nola sortzen dituzten ere ez dakidan soinu batzuk, garraxi ero-tiko batzuk, erritmo dantzagarriak? eta orohar musika bizi eta eskizoidea (zenbat aldiz erabili dut hitz hau aktualizazioan zehar?) da diska hontan aurkitzen duguna. Aurten entzun dudan diskarik onenetakoa, benetan engantxatzen du musika arraro honek, droga adiktiboa dudarik gabe. These Arms Are Snakes speed gaindosi batekin abesti dantzagarriak egiten jarriko balira aterako litzatekeena da gutxi gorabehera hemen aurki dezakeguna.

Hemen diskoari buruzko rollo luzeago bat sartzen dut, norbaiti interesatzen bazaio

MYSPACE

DESKARGA

Besterik gabe, hau da “genero” honi buruz esateko dudana, nahiz eta egia esan azken aldian toke “matematikoak” aurkitzea inguruko generoetan geroz eta ohikoagoa den gehiegi esateko ez duten talde asko “modara” batu direla iruditzen baitzait. Halere, talde dexente utzi ditut tinteroan, ezagutza faltagatik batipat, Deadguy aitzindariak edota The Chariot eta Norma Jean bezalakoak.

Amaitzeko, talde hauen guztien zuzeneko bortitz bat ikusteko aukera baduzue, gonbita luzatzea besterik etzait gelditzen, ez zaituztete indiferente utziko.

Read Full Post »

Gaurkoan ez daukat idazteko gogo haundiegirik, beraz Zaratazarautz aldeko talde mitiko honen musikak nire hitzek utzitako hutsunea bete dezaten utziko dut. Beraien musika minimoki ezagutzen duenak jakingo duen moduan, anestesiakoek ez dituzte melodia gehiegi jorratzen eta ez dute maitasunaz hitzegiteko joera gehiegirik, nahiago dute minaz mintzo, hemen beheko letra eredu.

Mina. Beharrezkoa bezain desatsegina. Mina
Suntsitzailea ala askatzailea?

Oreka mantentzeko kontrapisu salbatzailea.

Gauaren atzetik dator eguna
hotzaren ostean berotasuna

Erraietatik dariona
sustraietara garamana.

Mina. Haurraren negarra erditzean. Mina
Amaren bularrean lasaituko dena.

Plazerraren bila bizi gara,
ez dezagun ahaztu irakaspnea
eta bilaketa horretan beti izango dugu
mina lagun

mina lagun

Besterik gabe hardcore metaliko, thrashcore edo dena-delakoa jorratzen duen talde zaratatsu honekin utziko zaituztet, norbaitek gozatuko duelakoan. Egia esan, diskak benetan merezi du

DESKARGA

(nahiko kalitate txarrean aurkitu dut diska, norbait ez bada konformatzen igoko diot kalitate hobearekin)

MYSPACE

Read Full Post »

Krilin aspaldidanik entzuna nuen talde bat zen, izenez beintzat. Banekien Donostialdekoak zirela eta horregatik inkoszienteki hardcore melodikoa jorratzen zutela uste nuen eta egia esan badirudi ez negoela oker, azken diskararte doinu horien inguruan mugitu maitira batez ere. Hala ere, lehengo urtean argitaratu zuten izen luzeko diska honekin leku guztietan beraien izena irakurtzen hasi nintzen, loreak besterik botatzen ez zizkietela gainera. Thrice, Muse, Radiohead, Deftones eta antzekoekin konparatzen dituzte askotan eta ez daude oker, talde horien soinua (eta gehiagorena) presente baitago bereganatu duten estilo berri honetan. Azkenean ordea, askok bezala, aukera bat ematea erabaki nuen eta iada deduzituko zenuten moduan, taldearen zale bilakatu naiz definitiboki.

Lehen aipatu bezala, infleuntzien nahasketa interesgarria dute tipo hauek, Matt Bellamy eta konpaiñia harro egoteko moduko abestiak (Body Exchange batez ere), beste zuzen eta indartsuago batzuk, konplexu eta landuagoren bat hortik zehar (The Myth of The Sun-eko baxu Isis/Tooleroa aipagarria benetan) eta baita horrelako diska orok behar duen melankoliko eta lasaiagoren bat ere aurki ditzakegu diska biribil honetan. Hori bai, abesti guztiek amankomunean dutena kalitatea da, tipo hauek diska grabatzean zuten inspirazioa benetan aztergarria iruditzen zaidalarik, diskak ez baitu inoiz erritmorik jaisten.

Aipamen berezia merezi dute Honest eta (ab) abestiek, batak bestearen jarraian osotasun eder bat osatzeaz gain, Radiohead-en Creep diskari homenaldi bikaina egiten baitiote. Kuriositate interesgarria eta diska bikain bati ginda jartzeko modu aparta.

Oraindik ez baduzu jaitsi badakizu zer egin, interneten aurki daitezkeen kritika on guztiek behingoagatik arrazoia baitute. Debut diska bikaina Krilinekoek argitaratu dutena, Donostiarrak etorkizunerako adi jarraitu beharreko euskal taldeen multzoan merezimendu osoz sartzeko balio izan duena.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Bueno, urte amaierarekin batera etorri ohi den zerrenden sukar honi hasiera emateko bertako diska onenak (edo ene ustez oneak direnak) aipatzeari ekingo diot. Baina aurten justu hamarkada amaitzen denez, urtekoekin ez dugu nahikoa eta azken hamar urteotan ateratakoak ere aipatu behar. Horrela ba, zerrenda horrekin emango diot hasiera ondoren etorriko den zerrenda sortari eta oraindik urtekoa ikusteko pixkatxo bat itxaron beharko duzue oraindik.

Zerrendari buruzko iritziak, egileari zuzendutako irainak etabar komentarioetan 😉

10 – Küm – Zure soslaia osatzen duten usain guztiek desorekatzen nautenean

Blog hontan bertan gomendatu izan dudan debut honek benetan inpresio bikaina sortu zuen nigan lehengo urtean. Bidasoar talde gazteak, sekulako kalitatea azaldu zuen eta etorkizunean zeresana emango duela garbi utzi. Adi egon tipo hauei.

.

9 – Gu ta gutarrak – bertso berriak eta lagun zaharrak

Igor Elorza eta Unai Iturriagak bertsotarako baino zerbait gehiagotarako balio dutela argi utzi zuten lagunekin sortutako diska honetan. Xanpe eta Hertzainak-eko Josu-ren laguntzaz, besteak beste, musika dotorea eskaini ziguten hitzekin maisuki jolasten dute lan honetan, letra paregabeak sortuz. Kuriositatea baina gehiago.

8 – Willis Drummond – Anthology

Hau ere blogean iada komentatua. Zuzenekorik onenetako baten jabe, lapurtarrak ez dira brometako kontua, inguruko musika zuzen eta zergatik ez, onenetakoa baita tipo hauek sortzen dutena. Aurten disko berria kaleratu badute ere, biak irduitzen zaizkit aipagarriak maila berean beraz hau gomendatuko dut bestea rtekoan azalduko baita. Min ematen dit “hain atzean” jartzeak. Handiak.

7 – Anari – Irla Izan

Euskal kantaririk pertsonalentakoa dena aipatu beharra neukan, agian hypeatuta nabil baina merezitako postua hala ere. Gehiago nahi baduzu irakurri aurreko sarrera, orain dela gutxi idatzia.

.

.

6 – Naizroxa – Iqharaturic

Pasaia aldetik euskal eszenako “rara avis”etako bat. Beraien musika eskizoide matematikoari esker mila oholtza zapaldu dituzte eta mila musikazale txunditu beraien zuzeneko bortitzekin. Euskal eszenak horrelako talde bat behar zuen eta zorionez hortxe agertu ziren Matxet eta konpainia, geure belarrietatik argizaria kentzeko.

5 – Kuraia – Kuraia

Euskal supertaldea agertu beharrekoa zen zerrendan. Zuzeneko izugarria, kalitatea oparitzeko moduan, eta batez ere musika paregabea sortzeko abilezia paregabea zuten tipo hauek. Disko batekin geratzekotan lehenengoa aipatu behar nahiz eta denak diren gomendagarriak. Maite zaituztegu!

.

4 – Jousilouli – Terrorista

Disko mitikoa, nere diskografian behintzat. Lehenengo minututik azkeneraino hit baten ondotik beste bat gelditu gabe. Darth Vader, Kateak, Tayikistan night fever… diska hontako temazoak ezin dira bi eskuko hatzekin kontatu. Daukadan pena bakarra tipo hauen showa zuzenean ikusi ezin izana da…

.

3- Berri Txarrak – Eskuak/Ukabilak

Euskal talderik entzutetsuena eta famatuena. Askotan fama eta kalitatea ez dira guztiz proportzionalak izaten baina geurean kasu arraro hau ematen da. Beraien diskorik onena al da? Nire ustez, aurten kaleratutako Payolarekin batera beraien diskografiako lanik onena, denak duinak diren arren. Ez dut uste ezer berririk esaten dizuedanik.

2 – Lisabö – Ezlekuak

Lisabören diskarik onena dela esateak nahikoa behar luke eman diodan postua justifikatzeko. Euskal talde pertsonal eta bakarrenetako honek, zuzeneko benetan izugarriak eskeitzeaz gain, estudioan sekulako maisulanak grabatzeko abilezia du eta benetan argi geratzen da azal sinpledun lan honetan. Bidaia paregabea.

.

1 – Dut – Askatu korapiloa

Gutxi dago komentatzeko diska honi buruz. Abesti zuzenak, esperimentalagoak, ilunagoak… eta baita himno bilakatuko ziren pare bat ere. Hasieratik diska hartu eta azken akorderaino gozatzeko disko horietako bat, kaskoak jarri, ohean etzan eta hegan egiteari ekiteko paregabea.

Read Full Post »

Older Posts »