Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘euskal musika’

Irla Izan

Blogean izan dudan ausentzia luzea justifikatzeko oraintxe bertan Isis, Muse edo Azaroa ero honetan egon diren kontzertu haundietakoren bati buruzko kronika bat egiten egon beharko nuke agian, baina egia esan, ez daukat horretarako batere gogorik eta oraindik soldata bat ez dudanez jasotzen hau egiteagatik besterik gabe paso egingo dut eta beste zerbaiti ekin. Nota bezala esan aipatutako bi taldeak benetan handiak direla bai estudioan eta bai zuzenean. Baina ez dut uste inorri ezer berririk aurkituarazi diodanik afirmazio horrekin.

Azaroan, ordea, beste kontzertu “xumeago”ren bat ere izan dugu inguruan, Anari azkoitiarrarena adibidez. Aurtengo bertako diska honenetako bat aurkezteko aukeratu zuen bilboko kafe antzokia bete beterik zegoen hilaren hasieran eskeini zuen kontzertan. Bertan, Euskal Herriko kantaririk pertsonal eta zergatik ez, onenetakoa denak, zur eta lur utzi zuen entzuledia bere abesti ederrekin. Bere lana benetan ongi betetzen duen talde batez lagundurik eta Txap handiaren kolaborazio berezia ahaztu gabe, “Irla Izan” bere diska berriko abesti bikainek guztiz konbentzitu zuten baita entzule zorrotzena ere.

Amaitzeko, aipatu Mursego eibartarraren aktuazioa, bitxi eta kuriosotzat kalifika genezakeena. Besterik gabe, hemen uzten dizuet Anariren diska (bene, benetan merezi duena) eta bere ezaugarri interesgarrienetakoak diren bere letra karakteristiko horietako bat.

Myspace

Deskarga

HARRIAK

Nik besoa eskaini

zuk eskua hartu.

Hala ere, beldurrik ez didazula diozu.

Zeru beltzetik elur zuria ari du,

bakoitzak murrua bere erara egiten du.

Harri pila bat dut zain ohean

utzidazu gaur gordetzen zurean.

Badira gau ilunean baino

ikusten ez diren hainbat gauza.

Beldurrak eta arrainak

hil arte hazi eta hazi eta hazi.

Behin zubi oso bat jan nuen

lehenengo harritik azkenera

hainbeste nahi nuenera

ez joateko. ? ?

arrain bat oparituko dizut nola hazten den ulertzeko zenbat ur behar duen arnasteko, zenbat ur bitzitzeko, harri pila bat dugu metatua begien atzeko aldean: zubiak, murruak, bideak, etxeak, harriak finean, gorputzak, galderak, begiak, hitzak, giltzak eta oheak, Diogenesen sindrome emozional batek jota bezala, amets zaharrak ereiten ditugu gorputz berri eta emankorretan, nor garen ahaztu arte opaltzen besteen hankarteetan, besarka nazazu gogor iztarrekin hegan ez ateratzeko, zure barruraino sartu nahi dut benetan nor zaren ikusteko, beldur bat oparituko dizut nola hazten den ulertzeko, zenbat zu behar duen arnasteko, zenbat ni bizitzeko

Read Full Post »

Ziklo baten itxiera

Gaur, 2009-ko Urriaren 10ean, Errenterian ekitaldi interesgarri bat izango da, euskal eszenako talde interesgarri batek ziklo bat amaiera emango baitio eta (espero dezagun) beste berri bati hasiea eman. Trigger Travis Oreretarrek, EP bat besterik ez izan arren, iada izen bat lortua zuten euskal underground-ean, beraien zuzeneko energikoei esker batipat. Gaur ordea, taldekide garrantzitxu bat galduto dute, Marga frontman (frontwoman hobe esanda) handia hain zuzen ere. Hori dela eta, blog xume hontatik beraien lan bakarra gogoratu nahi izan dut, oraindik norbait entzun izan gabe geratzen bada, musika on pixkatez goza dezan.

The Zoo diska hontan “Skizo rockin´ hardcore” kalifikatzen duten musika zuzenez bustitako abesti sorta laburra eskeintzen digute Gipuzkoarrek, hasi eta bukatu konturatu ere egin gabe egiten den horietakoa. Diska horri esker, Euskal Herriko eta estatuko eskenatokiak zapaldu ondoren, orain zain egon beharko dugu abeslari berri batekin ea kalitate maila berbera mantentzen duten eta laister ateratzekoa zuten lan berriak aurrera egiten duen. Zorterik onena Oreretarrentzat.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Kerobia taldeak iada aurretik maketa batez gain bi diska kaleratuak izan arren, egia esan, ez zuen nire arreta irabazi trilogia berri bat argitaratuko zutela iragarri zuten arte. Nahiz eta abestiren bat edo ezagutu eta gustuko izan, ez zen inoiz gehiegi erakarri ninduen talde bat izan, baina, zorionez, debalde beraien horrian eskegitzen hasi diren trilogia honek guztiz aldatu du taldearekiko nuen ikuspegia.

Autoekoiztutako lanak dohan web-horrian jartzearen ideia arriskatuak erakarri egin ninduen beraien trilogiako lehen EP-a deskargatzera eta egia esan, klase izugarria dute Iruñeatar hauek. Materia organikoa eta gainerakoak lan horretan maila handia erakusteaz gain, buruan grabatuak geratzen diren melodia horietako asko zituzten, benetan lan azpimarragarria iruditzen zaidalarik. Nola ez, doinu intimoagoak ere aurki ditzakegu lehen ale horretan, konjunto benetan interesgarri bat eskaini zigutelarik.

Aurten, bigarren kapitulu gisa, Papera eta kartoia lan konpletoa argitaratu dute, errezklipenaren inguruko trilogia honi jarraipena emanez. Horrela ba, nire ustez  aurreko atala bezain zuzena ez den arren, dudaezineko kalitatea duten pieza batzuk aurkituko ditugu, talde honen ezaugarri diren letra landu batzuez orniturik. Ez hain dantzagarria agian baina album paregabea edonola ere.

Besterik gabe, oraingoan ez daukat inolako estekarik jarri beharrik, beraiek iada beraien web-horrian jartzen baitizkigute eskura. Beraz, ez zaigu trilogia honi amaiera ematen dioten arte, euskal pop-rock talde interesgarrienaren musikaz gozatzea besterik geratzen.

KEROBIA WEB

BLOG

MYSPACE

Read Full Post »

Eguraldiagatik edo pereza izugarri bat daukat azken aldian blog-a berritzeko baina hala ere aspaldian komentatu nahian nebilen EP bat eta benetan harritu nauen beste bat komentatzeko astia hartzea erabaki dut.

Ximel + Weeping minds of silence (Split)

Berez bi taldeen artean konpartitutako split honetan neuri Ximel taldeari dagokiona bakarrik interesatzen zait, baina norbaitek beste taldea ezagutzeko intentziorik badu edo, hemen split osoa eskegiko dut nahiz eta egia esan nik weeping minds of silence taldea oraindik ez dudan inoiz entzun (eskerrikasko elementaryrevolt blogari berriz igo beharra aurrezteagatik).

Ximel talde benetan interesgarria zen, zoritxarrez iada ez baitaukagu gure artean. Musika sendo eta indartsu bat jorratzen zuten, batzuetan geldo eta astuna eta besteetan zuzenagoa. Horrela, lau abestietan zehar, benetan inpresio bikaina sortze duen osotasun bat eraikitzea lortu zuten, jarraitu izan balute zer eskaini izan liguketen pentsatzera garamatzana. Pena handia tipo hauek agur esan izana, bai jauna.

MYSPACE

DESKARGA (1/2)

DESKARGA (2/2)

Cave In – Planets of old

Bueno, tipo hauek disko sorta interesgarri bat daukate iada argitaratua baina aspaldian ezer argitaratu gabe zeudenez atera berri duten EP hau fan-ak pixka bat erlaxatzeko baliogarri izan da neurri batean. Eta ulertzekoa da, izan ere maila izugarria erakusten dute lau abestitan zehar eta nahiz eta gehiagorako gogoarekin geratzen den zalea, beraiei eska diezaiokegun maila ematen dute eta beraien aurpegi guztiak ondo uztartzen dira lan guztian zehar: gordinenetik entzungarrienera.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Post-rock pixka bat

Orain gutxi 30 post-rock diska honenen zerrenda honekin topatu naizela aprobetxatuz, nik ere neure blog hontan estiloko bi diska interesgarri komentatzea pentsatu dut. Egia esan ez naiz generoan inolako aditua baina zerrenda ikusi eta gero ateratzen den konklusioarekin bat nator: Godspeed You! Black Emperor benetan handiak dira/ziren, magikoak eta iraultzaileak zentzu guztietan (interesa duenak begira dezala taldekideen ideia politikoei buruz zerbait). Baina talde handi honen diska batez gain, Yakuzi talde elorriotarraren lan bikain bat ere eskegiko dut, benetan talde gomendagarria iruditzen baitzait. Baina guazen pausoz pauso.

Godspeed you! Black emperor izaera benetan markatua duen talde bat da. Estilo hontako errege eta maisutzat hartzen diren arren, egia esan, Mogwai, Mono edo Red Sparowes bezalako taldeekin zerikusi gutxi dute, erlatiboki noski. Berezi egiten dituen ezaugarrietako bat, dudaezinezko kalitateaz gain, bibolina eta celloaren egiten duten erabilera izan daiteke. Instrumentu horien eta betiko gitarra, baxu eta perkusioaren laguntzaz, talde honek atmosfera ezin hobeak lantzen ditu beraien abesti ia amaigabeetan, minutuz minutu hazten doazen melodiak sortuz. Egia esan, ezin esan genezake musika erraza denik Kanadiar hauena, izan ere, beraien abestiak 20 minutuetara hel daitzeke eta ordu laurden inguruko piezak dira gehienak. Horri, esan bezala, duten izaera berezi eta benetan definitua gehitzen badiogu pazientziarik ez duenarentzat agian aspergarri suerta daitekeen talde bat izatea esan dezake baina hasierako traba hori gailen dezaketenek, musika ezinhobe modura saria jasoko dute.

Horrexegatik, lehen pauso bezala, bi abestiz osatutako EP bat oparituko dizuet, Slow Riot For New Zero Kanada izenekoa eta seguraski taldeak sortu duen gauzarik entzungarriena. Eta norbaitek giza ahotsaren presentzia falta botatzen badu, proba dezala A silver mt. Zion-ekin, GY!BE-ko kide batzuen talde paralelo eta nahiko antzekoa. Benetan gomendagarriak baita ere.

MYSPACE

Baina Kanadiar lurralde urrunetatik gurera iztuliz sarreran aipatutako bigarren taldeaz pixka bat hitz egin dezagun. Yakuzi-k nahiz eta zarata geihegi ez duen egin gure eszenan (azken finean post-rock-a ez da lagunekin trago bat hartzen zauden bitartean tabernan entzun ohi den genero bat), Villa de Bilbao musika leihaketaren garaile izanak dira eta maila nahikoa eta soberan daukate. Yakuzi-koek ez dute bibolin ez antzekorik eta, nahiz eta doinu eta melodia landuak aurki ditzakegun beraiena soinu metalizatuagoa da askotan, diskoan bertan paper garrantzitsua betetzen duen Txap handiaren Lisabö intrumental batzuk entzuten ari zarela dirudielarik. Horrela ba, gitarraren arpegio leunak taldekideei hainbeste gustatzen zaien shoegaze estiloko distortsioarekin nahasten dituzte Hot balneario izeneko diska biribil hau sortzeko.

Seguraski ez dira inoiz euskal eszenako gorenera helduko ospeari dagokionez, baina nahiko argi dago kalitateari erreparatuz gero bertako talde interesgarrienetako baten aurrean gaudela.

MYSPACE

Besterik gabe, datozkigun azterketa garai krudel hauetarako erabilgarri izan ohi diren disko hauekin uzten zaituztet, sakatu portadetan deskargatzeko. Hurrengo transmimiorarte.

Read Full Post »

Gaurkoan nire ordenagailuak hartutako nire artxibo guztiak ezabatzearen erabakia “ospatzeko”, mp3-ko memoriagatik  ez balitz iada ezabatuta izango nituzkeen bi EP igotzea erabaki dut, zeuon gozagarri.

Lisabö – Egun bat nonahi (2002)

Ez da lehen aldia talde hau hemen aipatzen dudana eta zihur aski ezta azkenekoa ere. Zaletasun honen zergatia taldea maite duen ororentzat ezaguna da, eta beste axolagabeentzat, hemen utzitako opari hau dastatzea besterik ez zaizue geratzen. Zeuon esku dago talde bortitz hau osotasunean gozatzea beraien musika paregabearekin. 17 minutu eta 3 abesti Ep liluragarri honetan.


Klikatu irudia deskargatzeko

Myspace

Spylacopa – Rising pulse ( 2008 )

Hautatutako bigarren EP-aren jatorria aurkitzeko Estatu Batuetaraino joan behar gara. Nahiz eta taldearen izenak ezer askorik esango ez dion askori, bertan Isis, Battle of Mice eta Candiria taldeetako hainbat partaideren instrumentazioaz lagundurik, The Dillinger Escape Plan taldeko Greg Pucciato-ren ahotsa aurkitzen dela esan ostean gauzak aldatu egiten dira. Eta nahasketa horretatik zer irtetzen den? Ba definitzen zaila den musika paregabea, abesti bakoitza bestearen erabat desberdina delarik. Elektronika, oihuak, pianoa, ahots lasaiak eta baita Pink Floyd-ena izan zitekeen azken abesti bat ere. Benetan interesgarria.

klikatu irudian deskargatzeko

Myspace

Besterik gabe, hurren arte, baliteke laister beste EP-ren bat igotzea norki daki. 2008ko errekopilatorioa egiteko asmoa nuen baina dena borratu zaidanez beste batean izan beharko da. 8)


Read Full Post »

« Newer Posts - Older Posts »