Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘experimental’

Aujourd´hui, maintenant

Gaurkoan ez dakartzuet ezer berririk. Distortsioa, melodia, experimentazio pixka bat, musika/letra emozionalak… iada askotan erabili ditudan etiketez deskribatzen den musika da azken finean. Esan bezala, ezer berririk ez. Bueno, bai, Experience talde berria da blog honetan baina eskaintzen dutena hemengo beste diska askok ere eskaintzen du, inoiz ez dut esan tipo inprebisiblea naizenik. Orduan zergatik sakatu hemen beheko esteka? Ba horrelako zarata pilulak noizean behin behar direlako, eta medikamendu onenek ere efektua galtzen dutelako denboraren poderioz. Tristea bezain egiazkoa.

Aspaldian ez nintzela hemendik pasatzen baina sinets iezadazue honakoa ez dela ixiltasuna eteteko edonolako diska bat. Frantziar hauek iada disolbaturik dauden arren, musika paregabea eskeintzen zuten, ez da jazz-a baina beraiek dioten bezala, hau agian pour ceux qui aiment le jazz da, doinu ezagunenak arrotz sortatzen zaizkienentzat.

Txoko honen bisitariren bati gustatuko zaiolakoan, hurrengorarte.

MYSPACE

DESKARGA

Te acuerdas de cuando éramos estudiantes?
Quiero decir inscritos
Por la seguridad social y las tarifas reducidas
De nuestros 30 metros cuadrados
Por 1.420 francos [35.500 pesetas]
Como prima, el papel pintado despegándose
De esas noches interminables
Espaguetis para diez
Manchas de vino sobre el canapé
Voy pasando los ceniceros
¿Te acuerdas de la distribución de propaganda
A la entrada del parking?
Ofertas en radios para coches
De esos golfos que arrancaban BMW
Sin tener las llaves
Luego, un signo con la mano:
¡Suelto!
Qué tonto se es a los veinte años
Está claro
Pero qué placer nos daba
¿Te acuerdas?
Siempre llevando la contraria
Nosotros dos contra el mundo entero
Lo que me reafirma
En que todavía somos capaces de hacer lo mismo
Hoy, ahora
Está claro
También nos hemos llevado bofetadas gordas
De las que quitan la moral y dejan marcas
De ésas que dañan las convicciones
Está claro
No nos han mimado
Mira lo que nos han dejado
Viejos restos de ideologías
Que todos hemos visto plantar
De entrada
Estábamos vacunados contra la esperanza ingenua
El optimismo hueco
Los mañanas mejores
Los días felices
No nos hemos abandonado por ahora
Todavía seguimos siendo intransigentes
Con bastantes cosas
Soñábamos con el peligro permanente
Con tomar riesgos de manera perpetua
Y cuando llega el miedo a la rutina
Las costumbres
El hastío a lo cotidiano
Quiero decirte: Mira, estamos vivos
Me da la impresión que eso basta
Para hacer de nosotros debutantes
Hay tantas cosas que aún no hemos visto
Tantas cosas que aún no hemos logrado
Juntos o por separado
Juntos
Hoy, ahora.

Read Full Post »

SWANS

Swans-ez hitz egiterakoan generoak aipatzea ez da beharrezkoa, ez zaizkigu inporta hirugarren abestiko leloa eta ez naiz hasiko noizbait, diskan zehar, xilofono bat ere entzuten dela aipatzen. My Father Will Guide Me Up a Rope to the Sky bezalako diska baten aurrean gaudenean horrek guztiak berdin du eta ez dut denborarik hortan galduko. Kuestioa lan honek guztiz irensten zaituela da, zulo beltz baten modura. Baina horretarako ez ditu sekulako riff astunak erabiltzen, ezta soinu estridenteak ere, baina ez die inolaz ere horrelakoei muzin egiten. Osotasun bat bezala hartu beharreko lana den arren abesti biribilak dauzka, bakarka lasai asko funzionatzen dutenak eta hori guztia beste talde konkreturik gogoratu gabe egiten dute.

Swans-ez hitz egiterakoan, agian, hobe da argazki bat zuri-beltzean eskegi eta ezer ez esatea. Azken batean, Michael Gira abeslariaren hitzek ez badizue ezer esaten alperrik nabil hizketan.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Mike Patton, el puto amo. Bai, besterik gabe, el puto amo. Ni Montserrat Caballe ni Pavarotti ni ostias, azken garai hauteko ahotsik handiena da tipo hau. Bai, gaur punki jaiki naiz, zer egingo diogu, baina beste munduko tontakeriarik ere ez dut esan. Beti potroetatik atera zaiona egin du gizon honek: Faith No More, Mr. Bungle, Tomahawk, Lovage, Fantômas edo Peeping Tom bezalako taldeen ahots nagusi izateaz gain pelikuletarako garraxiak sortu eta mila talderentzat kolaborazioak eskaini dizkigu (Björk-tik John Zorn-ra). Zarata egiten daki ahotsarekin, animali espezie arraro batenak diruditen hotsak sortzen espezialista da eta badaki trip-hop pasarte lasaietara ere egokitzen, baladak kantatzen eta rapeatzen. Ah, eta pelikularen batean ere azaldu da aktore gisa eta disketxe bikain bat ere badauka (Ipecac recordings).

Baina noski, ahots on batek bakarrik ez du askorako balio atzetik zentzua emango dion ezer ez badauka. Horretan ordea tipoa ere habila izan da eta meritua daukala onartu behar da: bereak dira azken urteetako talde influenteetako asko eta berak hanka sartzen duen proiektu bakoitzak interesgarri egiten duen zerbait dauka. Hemen errepaso bat:

DESKARGA

Faith No More ez da edozein talde. 90 hamarkadako talderik handienetako bat, talde askok asko zor die tipo hauei. Askok Angel Dust beraien diska ezagunena gomendatuko lukete, baina lehenago esan bezala, gaur punki jaiki naiz eta king for a day… fool for a lifetime maisulan hau gomendatuko dizuet nik. Rock abesti zuzenak, gitarra funkiak, talde jarkoreto askok nahiko luketen mala ostia eta klasea gainezka, hori da diska honen errezeta. Diska handietan handia.

DESKARGA

Fantômas ia beste zaku batean sartu beharreko taldea da. Slayer, Melvins eta Helmet-ko kideak ditugu hemen (ez da broma, ez) beraien alde experimentalena adierazteko prest. Pattonen gustuko pelikula friki (eta ez hain friki) batzuetako soinu banden bertsioak hardcore/grind/noise filtro batetik pasata eta beti experimentazioarekin jokatuz. Diskazo latza, edonork asimilatu ezin duena halere.

DESKARGA

Mr. Bungle da Pattonen lehenengo taldea, Faith No More-n ezagutarazi zen arren. Funk-a, rock-a, zirkoko musika,  metala, punk,  ska,  swinga,  Europa ekialdeko musika, okurritzen zaizun edozer gauza (bai, hori ere bai). Talde original eta bikaina inundik inora, esandako guztia ezin hobeto nahasteaz gain erraz entzuteko modukoa egiten zuten eta abesti geldo eta politak ere egitera ausartzen ziren, baita emaitza bikainak lortu ere. Latza.

DESKARGA

The Dillinger Escape Plan-i buruz iada hitzegin dut lehenago eta iada Patton ezagutzen hasiak zaretela esango nuke. Ba orain imajinatu biak batera. Bai? ba hori, la ostia. Seguraski gure matematiko maitatuen argitarapenik onenetakoa eta Pattonen erregistro biolentoen erakusgarri den lan bikaina.

DESKARGA

Zu italiarrak lista hontan sartzea ez zait guztiz justua iruditzen baina aipatzeko gogoa neukan, benetan merezi baitute. Avant-garde jazz edo horrelako zerbait jorratzen omen dute hauek, noise pixkat ere bai, hori diote. Ez dakit, fio naiz horrelako etiketez, sonoritate polit bezain frikia dute gainera. Dena dela, diska ezin hobea da Pattonen lana testimoniala den arren.

DESKARGA

Lehen aldiz blog honen historia luze bezain ederrean entzun ez dudan diska bat gomendatuko dizuet. Bueno, behin spotifyn jarri nuen, balio badizue. Mike Patton “bakarlanean” 50-60 hmarkadako italiar klasikoak kantatzen, hori da Mondo Cane. Hau ere ondo egiten omen du tipo honek, ez dakit zuek baina ni fidatzen naiz eta jaitsi egingo dut.

Besterik gabe, ez daukat tipoaz gehiago kontatzeko. Badauzka diska gehiago, rap eta elektronika diskak esaterako, baina zer egingo diogu, gaztea naiz oraindik eta ez ditut denak ezagutzen. Agian Patton #2 post-a izango dugu laister hemen, nork daki.

Read Full Post »

Jesu, udazkenetako egun grix eta euritsuetako soinu banda ofiziala. Ez da depresiboa, hipnotiko eta iradokitzailea baizik, soinu astuntzat kalifika daitekeen arren etereo eta lasaia. Napalm Death eta Godflesh bezalako talde pionero eta iraultzaileetan aritua, bere ezagutza guztiak proiektu honetarako gordetzen ditu gaur egun Justin K Broadrick ingelesak, arratsalde hotzetan kaskoak jarrita etxeko berotasunean kanpoko ekaitzari begira entzuteko egindako musika eskaintzen digularik.

Silver deitzen da gaur proposatuko dizuedan EP-a, lau abesti bikainez osatua eta gaurko protagonistak azken urteetan kaleratutako lanik borobilenetakoa.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Gauza jakina da telebistan musika ona entzuteko anunzioetara edo erreportaietara (madrilen azken garaipenaren bideoa albistegian, españoles en hungría…) jo behar dela. Egia esan logikoa da: ze soinu banda jarriko zenioke garaipen epiko bati? Enrique Iglesias? Ez, Sigur Rós jartzen dizute, edo Mogwai. Eta hiri baten zoko ezkutuak erakusterakoan Radiohead izan ohi da aukera erabilienetako bat. Logika berberararen ondorioz, gaur aztertuko dudan taldea ere iritsi da gure pantailetara nahiz eta beraien musika telebistako sail batean edo agertzeak utopia absolutua dirudien.

Battles taldea berezia da, Helmet, Don Caballero eta Lynx bezalako taldeetako kideekin osatua, beraien math-rock inguruko proposamena benetan arrotza gerta daiteke lehen entzunaldian, izan ere, beraien karakteristika nabarmenetakoa den ahots kalifikaezin hori segun eta zeinentzat asimilaezina edo zuzenean barregarria sorta daiteke. Baina aurreiritziak alde batera utzi eta musika serio analizatzeko gai denak talde bikain bat aurkituko du, azken urteetako soinurik bereziena duena. Beraien musikaren sorkuntza kotxe alemaniar batenarekin konparatzea ez da tontakeria bat: teknika benetan depuratuaz (espezialista onenen menpe bakarrik dagoena), produktu eder, sofistikatu eta edertasun formal paregabekoak sortzen dituzte biek ala biek. Baliteke horregatik Honda Civic-aren iragarki berrirako aukeratu duten abestia diska hontako pieza bat izatea, esan bezala, telebistako publizistak ez baitira batere ergelak eta irratietako dj-ak baino poztasun gehiago ematen dizkigute.

Soinu berrien bila dabiltzanentzat eta musikan adimen irekikoentzat. Besteek hobeto beste zerbaitekin probatzen baduzue.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Blogaren nondik norakoak pixka bat jarraitu dituenak badaki hemen jarri ohi dudan musika ez dela askotan estribiloa-zubia-estribiloa estilokoa. Sentsazio desberdinak sorraraztea bilatzen duten talde dexente pasa dira iada hemendik eta gaurkoan ere hala izango da. Fuck Buttons-ek elektronika ambiental edo antzeko zerbait jorratzen du, tranze egoerara eramaten zaituen musika berezi batekin. Desarroilo errepikakor eta luzeak dira tipo hauen musikaren funtsa, burmuina masajeatzen dizuten frekuentziak sortzea dela beraien helburua dirudielarik. Dena dela, beraien esperimentatzeko joera horrek ez luke atzera bota behar, izan ere Surf Solar diskako lehen abestia adibidez, garito elektroniko bateko ordu txikietako hit handi bat izan zitekeen arazo geihegirik gabe.

Besterik gabe, hemen uzten dizuet perla/droga natural hau.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

ENABLERS

Enablers talde amerikar bakar eta berezia da, etiketatzen saiatzen denari zailtasunak bakarrik jartzen dizkiona. Spoken-word. Post core. Indie. Noise rock. Post-rock. Experimentala. Alternatiboa. Esan bezala, zaila da laukote honen soinua deskribatzea. Iluna da, intentsitate handikoa, orain lasaia, orain bortitza. Enablers poesia da, abeslariak errezitatzen dituen testu luze eta landuak, eta aldi berean zarata da, distortsioa eta gitarra zorrotzen eztandak baitira taldearen ezaugarri karakteristikoenetako bat.

Neurot  Recordings zigiluko altxorrik ederrenetako bat, hori da Enablers. Eta inongo dudarik gabe, musikaren munduan gaur egun aurki daitekeen esperientziarik interesgarrienetakoa. Hemen, beraien End Note diska uzten dizuet, begiak itxita eta adimena irekita gozatu beharrekoa.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Older Posts »