Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘experimental’

Kuriosoa izan daiteke munduko beste lurralde guztientzat estatu bateko artista famatuenak zein izan daitezkeen. Espainian pentsatuz gero, bailaorak, Almodovar,  Alejandro Sanz?, Bisbal?, Bertin Osborne? izan daitezke artista? horiek, Frantziak zinean historia zabala du eta elektronikan adibidez badauzka artista esanguratsuak, Alemanian pentsatzeak gaur egun musikalki Rammstein ekartzen du gogora (historia osoan diska gehien saldu duen talde alemaniarra da) eta Suedian adibidez metal, rock eta hardcore eszena bikaina dago.

Halere, eta datu horiek guztiak aztertuta atera genitzazkeen ondorioak alde batera utzita gaurkoan Islandiari buruz hitzegiteko asmoa daukat,nahiko lurralde bitxi eta exotikoa berez, oraindik ere erakargarriagoa bilakatzen da bere baitan gordetzen dituen artista bikain eta bereziei arreta jarriz gero. Askori  islandian pentsatzeak bi izen ekartzen dizkigu burura (sumendi famatu eta ahoskatuezin hori alde batera utzita): Bjork eta Sigur Ros. Bi izen handi musika alternatiboaren munduan, bakoitzak bide berriak ireki eta musika benetan original eta imitaezina sortzea lortu baitu, errekonozimendu internazionala lortuz.

BJORK

Islandiar artista famatuena dudarik gabe. Eszentrikoa, bitxia, arraroa… izan ohi dira jendeak Björk Guðmundsdóttir andereari esleitu ohi dizkion adjektiboak eta agian arrazoia izan dezakete baina bakarra, bikaina, berritzailea eta ederra ere badira bere musika deskribatzeko askok ahazten dituzten adjektiboak. Boards of Cannada eta antzekoen elektronika lasai eta experimentala, rock-a, pop-a, jazz-a eta beste hainbat estilo uztartzen ditu emakume honek maisuki, nahiz eta bere ahots berezia izan bere musikaren ezaugarririk karakteristikoena argian. Abesti desberdin eta bakarrak sortzeko abilezia sinestezina du, gaur gomendatuko dizuedan Post diskan argi ikus daitekeen bezala.

Post honetan It´s oh, so quiet, hyper-ballad, I miss you, the modern things, headphones… abesti haundiak aurki daitezke, egia esan abesti guztiak dira bikainak diska bezalaxe. Gainera, letrak sinple eta ederrak dira, musikarekin oso ondo datozenak. Diskazo biribila, prejuizioak alde batera utziz gero flipatzeraino gozagarria.

MYSPACE

DESKARGA

SIGUR ROS

Baliteke askorentzat izen hau aurrekoa baina ezezagunagoa sortatzea baina egiten duten musika estiloko talde ospetsu, errespetatu eta onenetakoa da inongo dudarik gabe. Post-rock generoaren baitan kokatu ohi ditu askok, gauza logikoa beraien musika minimalista eta atmosferikoa kontuan izanda, baina batzuetan gertatzen den bezala, etiketa txikia geratzen zaie eta talde definiezin horien zakuan sartu beharreko kasu bat dugu Sigur Ros-ena.

Musika lasaia eta ederra da talde honek sortzen duena, bibolin eta kitarra ambientalek islandiar hutsean kantatzen duen Jonsi abeslariaren (bakarkako diska berria aurkeztu berri duena) ahotsa laguntzen dutelarik. Atmosfera sinestezinak sortzeko gai dira, argazki eta bideoetan transmititu nahi duten inozentzia eta naturaltasuna ezin hobeki islatzen dutelarik beraien abestietan.

Takk (eskerrik asko islandiarrez) diska gomendatuko dizuet gaur, Glosoli, Hoppipolla edo Milano bezalako abesti ezin ederragoak dituena bere barnean. Benetan diska berezi eta gomendagarria, kaskoak jarrita entzuteko aproposa.

DESKARGA

MYSPACE

Azkenik, nere supertxapa honi amaiera emateko, bi bideo jarriko dizkizuet, izan ere aipatutako bi taldeek bideoak asko lantzen dituzte: Bjork-ek Michel Gondry bezalako zuzendariekin lan egiten du eta Sigur Ros-ek sekulako bideotzarrak egiten ditu. Hona hemen bi adibide: It´s oh, so quiet zinematografikoa  (ikusi bjorken bideoak youtuben, denak dira bikainak) eta Glosoli-ren bideo handia.


PD ortografianazientzat: Bjork-ek o-an dieresis bat du eta Sigur Ros-ek tilde bat o-an ere baina virus puta bat daukat eta ezin ditut jarri

Hurrengo transmisiorarte!

Read Full Post »

Kaixo people, gaurkoan azken aldian pixka bat deskubritzen ibili naizen estilo bati buruzko gomendio pare bat egingo ditut, mundu horretan ni bezain ezjakina denarentzat, musika honetan murgiltzen hasi dadin. Elektronika musikaz nabil hizketan baina benetan estilo zabala denez eta nere jakituria benetan mugatua, gomendio pare bat egiten besterik enaiz ausartuko.

MASSIVE ATTACK – MEZZANINE

Diska handi bat dudarik gabe, trip-hop izenez ezagutarazi den beraien estilo honen adibiderik onena. Musika “lasaia”, iluna modu batera, atmosferikoa… eta duda izpirik gabe, bikaina. Oraindik ezagutzen ez dituenak badaki zer egin, eta iada badakienak zertarako gai diren ba proba dezala atera duten diska berriarekin. (Propaganda: kuriositatea duenak irakur dezala Feel The Noise Mag webzinerako neuk egindako kritika: klikatu)

MYSPACE

DESKARGA

GENGHIS TRON – BOARD UP THE HOUSE

Tipo hauena ez da elektronika hitzarekin lehenengoz burura etortzen zaizuna, izan ere, hardcore eszenatik gertuago koka genitzazke. Musika gogorra, azkarra eta bortitza pasarte elektronikoekin ezin hobeki uztartzen dute koktel bitxi bezain erakargarri bat sortuaz. Gainera, zati esperimental-progresiboak era badituzte hortik zehar, beraz argi dago talde berezi xamar baten aurrean gaudela. Benetan gomendagarria belarri zailduentzat.

MYSPACE

DESKARGA

APHEX TWIN – SELECTED AMBIENTS 85-92

Richard David James da Aphex Twin izenaren atzean aurkitzen den gizona eta askori izenak ezer asko esango ez dion arren, elektronikaren munduan eminentzia bat da. Bere lehenengo lana den honetan, elektronikaren alderik lasai eta ambientalena aurkitu dezakegu, momentu lasaietarako edo lasaitzeko benetan egokia. Musikarekin ikasten duenak ez dezala birritan pentsatu eta proba dezala diska handi honekin.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Do Make Say Think kanadatik datorkigun talde post-rockero bat dugu, A silver mt. zion disketxkideen soinuaren ildotik jotzen dutenak. Badakizue, instrumentu sorta handi bat erabiliz minutuetan zehar hazten eta osatzen joan ohi diren abestiak, batzuetan intimistagoak, besteetan zaratastuagoak… baina diska osoan kalitate maila mantenduz beti ere.

Horrela ba, lau abesti besterik ez dituen diska hau benetan gomendagarria iruditzen zait, abesti oso onez osatzen baita eta beraien influentzia nagusietako bat izan daitekeen Godpseed you! black emperor taldekoek ez bezala, hauek badakite abestiak noiz moztu eta ondorioz diska hau jartzea ez da pazientzia eta gogo handiak exigitzen duen horietakoa (40 minutu irauten ditu, ez 75…)

Irailean ateratzen ari diren diska guztien artean oraindik norbaitek perla hau dastatzeko denborarik badu, bere belarriek eskertuko diete, aurten argitaratu den diskarik onenetakoa izan baitaiteke nire uste apalean.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Post-rock pixka bat

Orain gutxi 30 post-rock diska honenen zerrenda honekin topatu naizela aprobetxatuz, nik ere neure blog hontan estiloko bi diska interesgarri komentatzea pentsatu dut. Egia esan ez naiz generoan inolako aditua baina zerrenda ikusi eta gero ateratzen den konklusioarekin bat nator: Godspeed You! Black Emperor benetan handiak dira/ziren, magikoak eta iraultzaileak zentzu guztietan (interesa duenak begira dezala taldekideen ideia politikoei buruz zerbait). Baina talde handi honen diska batez gain, Yakuzi talde elorriotarraren lan bikain bat ere eskegiko dut, benetan talde gomendagarria iruditzen baitzait. Baina guazen pausoz pauso.

Godspeed you! Black emperor izaera benetan markatua duen talde bat da. Estilo hontako errege eta maisutzat hartzen diren arren, egia esan, Mogwai, Mono edo Red Sparowes bezalako taldeekin zerikusi gutxi dute, erlatiboki noski. Berezi egiten dituen ezaugarrietako bat, dudaezinezko kalitateaz gain, bibolina eta celloaren egiten duten erabilera izan daiteke. Instrumentu horien eta betiko gitarra, baxu eta perkusioaren laguntzaz, talde honek atmosfera ezin hobeak lantzen ditu beraien abesti ia amaigabeetan, minutuz minutu hazten doazen melodiak sortuz. Egia esan, ezin esan genezake musika erraza denik Kanadiar hauena, izan ere, beraien abestiak 20 minutuetara hel daitzeke eta ordu laurden inguruko piezak dira gehienak. Horri, esan bezala, duten izaera berezi eta benetan definitua gehitzen badiogu pazientziarik ez duenarentzat agian aspergarri suerta daitekeen talde bat izatea esan dezake baina hasierako traba hori gailen dezaketenek, musika ezinhobe modura saria jasoko dute.

Horrexegatik, lehen pauso bezala, bi abestiz osatutako EP bat oparituko dizuet, Slow Riot For New Zero Kanada izenekoa eta seguraski taldeak sortu duen gauzarik entzungarriena. Eta norbaitek giza ahotsaren presentzia falta botatzen badu, proba dezala A silver mt. Zion-ekin, GY!BE-ko kide batzuen talde paralelo eta nahiko antzekoa. Benetan gomendagarriak baita ere.

MYSPACE

Baina Kanadiar lurralde urrunetatik gurera iztuliz sarreran aipatutako bigarren taldeaz pixka bat hitz egin dezagun. Yakuzi-k nahiz eta zarata geihegi ez duen egin gure eszenan (azken finean post-rock-a ez da lagunekin trago bat hartzen zauden bitartean tabernan entzun ohi den genero bat), Villa de Bilbao musika leihaketaren garaile izanak dira eta maila nahikoa eta soberan daukate. Yakuzi-koek ez dute bibolin ez antzekorik eta, nahiz eta doinu eta melodia landuak aurki ditzakegun beraiena soinu metalizatuagoa da askotan, diskoan bertan paper garrantzitsua betetzen duen Txap handiaren Lisabö intrumental batzuk entzuten ari zarela dirudielarik. Horrela ba, gitarraren arpegio leunak taldekideei hainbeste gustatzen zaien shoegaze estiloko distortsioarekin nahasten dituzte Hot balneario izeneko diska biribil hau sortzeko.

Seguraski ez dira inoiz euskal eszenako gorenera helduko ospeari dagokionez, baina nahiko argi dago kalitateari erreparatuz gero bertako talde interesgarrienetako baten aurrean gaudela.

MYSPACE

Besterik gabe, datozkigun azterketa garai krudel hauetarako erabilgarri izan ohi diren disko hauekin uzten zaituztet, sakatu portadetan deskargatzeko. Hurrengo transmimiorarte.

Read Full Post »

Gaurkoan nire ordenagailuak hartutako nire artxibo guztiak ezabatzearen erabakia “ospatzeko”, mp3-ko memoriagatik  ez balitz iada ezabatuta izango nituzkeen bi EP igotzea erabaki dut, zeuon gozagarri.

Lisabö – Egun bat nonahi (2002)

Ez da lehen aldia talde hau hemen aipatzen dudana eta zihur aski ezta azkenekoa ere. Zaletasun honen zergatia taldea maite duen ororentzat ezaguna da, eta beste axolagabeentzat, hemen utzitako opari hau dastatzea besterik ez zaizue geratzen. Zeuon esku dago talde bortitz hau osotasunean gozatzea beraien musika paregabearekin. 17 minutu eta 3 abesti Ep liluragarri honetan.


Klikatu irudia deskargatzeko

Myspace

Spylacopa – Rising pulse ( 2008 )

Hautatutako bigarren EP-aren jatorria aurkitzeko Estatu Batuetaraino joan behar gara. Nahiz eta taldearen izenak ezer askorik esango ez dion askori, bertan Isis, Battle of Mice eta Candiria taldeetako hainbat partaideren instrumentazioaz lagundurik, The Dillinger Escape Plan taldeko Greg Pucciato-ren ahotsa aurkitzen dela esan ostean gauzak aldatu egiten dira. Eta nahasketa horretatik zer irtetzen den? Ba definitzen zaila den musika paregabea, abesti bakoitza bestearen erabat desberdina delarik. Elektronika, oihuak, pianoa, ahots lasaiak eta baita Pink Floyd-ena izan zitekeen azken abesti bat ere. Benetan interesgarria.

klikatu irudian deskargatzeko

Myspace

Besterik gabe, hurren arte, baliteke laister beste EP-ren bat igotzea norki daki. 2008ko errekopilatorioa egiteko asmoa nuen baina dena borratu zaidanez beste batean izan beharko da. 8)


Read Full Post »

« Newer Posts