Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘folk’

Badaude ezereza islatzen saiatzen diren pelikulak. Gertakizun handien ordez, protagonista bazkaltzen, periodikoa erosten eta emaztearekin hitz egiten erakusten dizutenak. Bilera garrantzitsu batera joateko nola prestatzen den detaile guztiekin ikus dezakezu: nola bizarra mozten duen, alkandora gorria jarri eta ondoko auzora nola doan autobusa hartzera. Baina gero ez dizute bilera erakusten, ez da garrantzitsua. Nahita, horrelako ezohiko gertaerak alboratzen dituzte horrelako pelikulek, bidea baita gakoa eta ez helmuga.

Earth-ekin antzeko zerbait gertatzen da. Ez da in-crescendoa inoiz iristen, eta noski, ez da inoiz abeslaririk agertuko ezer transzendentalik esatera. 8 minutu inguruko abestiak dira, inondik eta inora ez doazen soinu pasarteak agian, country-folk musikan oin bat izanda experimentazioan oinarritzen direnak. Lehoi harrapakariaren bizitzan beharrean, bere hezurretan erleek eratutako milaka detaile, soinu eta sentsazio eskaintzen dizkigu lan honek. Joan etorri errepikakorrak, aldaketa txikiko estruktura minimalistak behin eta berriz, gauza asko ezerezerako. Bai, onartzen dut horixe besterik ez dela honakoa, baina ez esan niri ez dela gustura egoten aire bero eta heze honen azpian.

Oharra: akzioa nahi dutenek jo dezatela beste nonbait.

MYSPACE

MEDIAFIRE

Read Full Post »

Diska honekin zerbait kuriosoa gertatzen zait: blogean jartzeko gogo handiak neuzkan aspaldian baina ez nekien zer idatzi berari buruz. Diska bikaina dela deritzot, oso gustura entzuten den horietakoa baina egia esan 6 disko dituzten arren, hau da entzun diedan bakarra. Eta taldearen benetako zaleek beraien disko txarrenetakoa dela diote (nahiz eta oso ona dela onartu). Baina bueno, iada berari buruz idazten hasia naizenez diska pixka bat saldu beharko dut.

The Decemberists folk eta indie poperoaren artean mugitzen den taldea da, klase handiarekin generko batetik bestera salto egiten duena. Halere, The King is Dead honetan beraien alde folkeroa da gailentzen dena, gitarra akustikoak gidatutako abestiekin. Rox in the Box, January Hymn edo Dear Avery bezelako abestiak nire urte hasierako soinu banda izatea lortu dute eta ez da gutxi, benetan diska biribil eta gozagarria baita hau, belarrira guztiz atsegina egiten dena.

Diskaren barnean ezkutatzen dena azalean erakusten dutena bezain ederra dela esatearekin nahikoa beharko zenukete.

 

MYSPACE

DESKARGA

 

Read Full Post »

Leonard Cohen nor den mundu guztiak daki gutxi gorabehera, Hallelujah bere abestia tiporik ezjakinenak ere entzun du noizbait (nahiz eta hainbeste bertsio izanda, batzuei ahaztu egiten zaien berea dela) eta orokorrean tipo ezaguna dela esan genezake dudarik gabe. Halere, ez dira hainbeste noizbait bere diskaren bat osorik (utzi errekopilatorioak alde batera) entzun dutenak eta egoera horri buelta emateko bere lehen diska, eta agian entzun dudan onena, komentatzea erabaki dut.

1968-an kaleratutako diska honetan, Leonard jaunak berak idatzitako poemei musika jartzen die, bere ahots grabe karakteristikoaz eta gitarra huts batez lagundurik. Nahiz eta geroan instrumentazio konplexuagoak eta arreglo gehiago sartzen joan den kanadiarra, diska honetan aipatutako bi elementuak bakarrik aurkitzen ditugu, kutsu intimoago  bat ematen dielarik berez ederrak diren bere abestiei. Suzzane edo One of us cannot be wrong abestiak entzuteko bakarrik iada merezi du diska deskargatzeak, nahiz eta abesti guztiek duten entzule zorrotzena ere asetzeko kalitatea.

Oso jende gutxik du tipo honek bezainbeste klase (eta are gutxiagok bere diska bateko azalean eskuan platano batekin ateratzeko ausardia) eta hori onartu behar zaio. Gaur egun, gazte izateari aspaldi utzita oraindik ere kontzertuak ematen dabil, ea aurten berriz pasatzen den hemendik, lehengo urtean ikusi gabe gelditu ondoren… erreza dezagun

DESKARGA

Read Full Post »