Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘grindcore’

Kaixo people, gaurkoan azken aldian pixka bat deskubritzen ibili naizen estilo bati buruzko gomendio pare bat egingo ditut, mundu horretan ni bezain ezjakina denarentzat, musika honetan murgiltzen hasi dadin. Elektronika musikaz nabil hizketan baina benetan estilo zabala denez eta nere jakituria benetan mugatua, gomendio pare bat egiten besterik enaiz ausartuko.

MASSIVE ATTACK – MEZZANINE

Diska handi bat dudarik gabe, trip-hop izenez ezagutarazi den beraien estilo honen adibiderik onena. Musika “lasaia”, iluna modu batera, atmosferikoa… eta duda izpirik gabe, bikaina. Oraindik ezagutzen ez dituenak badaki zer egin, eta iada badakienak zertarako gai diren ba proba dezala atera duten diska berriarekin. (Propaganda: kuriositatea duenak irakur dezala Feel The Noise Mag webzinerako neuk egindako kritika: klikatu)

MYSPACE

DESKARGA

GENGHIS TRON – BOARD UP THE HOUSE

Tipo hauena ez da elektronika hitzarekin lehenengoz burura etortzen zaizuna, izan ere, hardcore eszenatik gertuago koka genitzazke. Musika gogorra, azkarra eta bortitza pasarte elektronikoekin ezin hobeki uztartzen dute koktel bitxi bezain erakargarri bat sortuaz. Gainera, zati esperimental-progresiboak era badituzte hortik zehar, beraz argi dago talde berezi xamar baten aurrean gaudela. Benetan gomendagarria belarri zailduentzat.

MYSPACE

DESKARGA

APHEX TWIN – SELECTED AMBIENTS 85-92

Richard David James da Aphex Twin izenaren atzean aurkitzen den gizona eta askori izenak ezer asko esango ez dion arren, elektronikaren munduan eminentzia bat da. Bere lehenengo lana den honetan, elektronikaren alderik lasai eta ambientalena aurkitu dezakegu, momentu lasaietarako edo lasaitzeko benetan egokia. Musikarekin ikasten duenak ez dezala birritan pentsatu eta proba dezala diska handi honekin.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »