Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘hardcore’

Kaixo people, gaurkoan azken aldian pixka bat deskubritzen ibili naizen estilo bati buruzko gomendio pare bat egingo ditut, mundu horretan ni bezain ezjakina denarentzat, musika honetan murgiltzen hasi dadin. Elektronika musikaz nabil hizketan baina benetan estilo zabala denez eta nere jakituria benetan mugatua, gomendio pare bat egiten besterik enaiz ausartuko.

MASSIVE ATTACK – MEZZANINE

Diska handi bat dudarik gabe, trip-hop izenez ezagutarazi den beraien estilo honen adibiderik onena. Musika “lasaia”, iluna modu batera, atmosferikoa… eta duda izpirik gabe, bikaina. Oraindik ezagutzen ez dituenak badaki zer egin, eta iada badakienak zertarako gai diren ba proba dezala atera duten diska berriarekin. (Propaganda: kuriositatea duenak irakur dezala Feel The Noise Mag webzinerako neuk egindako kritika: klikatu)

MYSPACE

DESKARGA

GENGHIS TRON – BOARD UP THE HOUSE

Tipo hauena ez da elektronika hitzarekin lehenengoz burura etortzen zaizuna, izan ere, hardcore eszenatik gertuago koka genitzazke. Musika gogorra, azkarra eta bortitza pasarte elektronikoekin ezin hobeki uztartzen dute koktel bitxi bezain erakargarri bat sortuaz. Gainera, zati esperimental-progresiboak era badituzte hortik zehar, beraz argi dago talde berezi xamar baten aurrean gaudela. Benetan gomendagarria belarri zailduentzat.

MYSPACE

DESKARGA

APHEX TWIN – SELECTED AMBIENTS 85-92

Richard David James da Aphex Twin izenaren atzean aurkitzen den gizona eta askori izenak ezer asko esango ez dion arren, elektronikaren munduan eminentzia bat da. Bere lehenengo lana den honetan, elektronikaren alderik lasai eta ambientalena aurkitu dezakegu, momentu lasaietarako edo lasaitzeko benetan egokia. Musikarekin ikasten duenak ez dezala birritan pentsatu eta proba dezala diska handi honekin.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Azken aldian berri triste dexente ari gara izaten musikaren munduan, disken argitarapenak alde batera utziz. Hona hemen, azken aldian utzi gaituzten hainbat musikariren lan batzuk deskargatzeko, merezitako homenaldi xume gixa.

THESE ARMS ARE SNAKES (2002-2010)

Aste honetako berri benetan tristea. Beraien musika hardcore ero eta tekniko bezela kalifika genezakeen, benetan interesgarri eta bakarra. Botch talde mitiko eta handien errautsetatik sortuak, orain ez zaigu berriz beste talde berriren bat sortuko dela deseatzea besterik geratzen. Zuzenean ikusi zituenak badaki nolako piztiak ziren eta plazer hori izan ez zuenak beti izango ditu diskak, 2008-ko Tail Swallower and Dove diska bikaina adibidez, beraien entzungarri eta agian onena.

MYSPACE

DESKARGA

VIC CHESNUTT (1964- 2009) RIP

Egia esan, orain gutxi arte eneukan inolako berririk kanadiar honetaz. Baina bere heriotzak jakinmina sortu zuen nigan, batez ere Constellation Records (blog honetan aipatutako Do Make Say Think edo Godspeed You! Black Emperor bezelako taldeak batzen dituena) zigilupean argitaratu zituela bere lanak ikusita. Musika melankoliko eta intimista, bakarlari honek abesti interesgarriak aurkezten dizkigu gomendatuko dizuedan North Star Deserter honetan, arreta pixka bat merezi duen album bat delarik.

MYSPACE

DESKARGA

MULETRAIN (2003-2009)

Nahiz eta 6 urtez gogor lanean zihoazen iada, ez zen lehengo urterarte iritsi nire belarrietara madrildar hauen musika. Punk-rock eta Hardcore melodiatsuz beteriko abesti sorta benetan paregabea eskaini ziguten lehengo urtean Crashbeat diskoan, lehengo urteko espainiar diskarik interesgarrienetako bat delarik dudarik gabe. Ezin izango dugu beraien soinu zuzen eta energetikoaz berriz gozatu eta ezta beraien zuzeneko bortitzez ere. Fucked up edo The Bronx taldeen zale ororentzat derrigorrez jaitsi beharrezkoa.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Ziklo baten itxiera

Gaur, 2009-ko Urriaren 10ean, Errenterian ekitaldi interesgarri bat izango da, euskal eszenako talde interesgarri batek ziklo bat amaiera emango baitio eta (espero dezagun) beste berri bati hasiea eman. Trigger Travis Oreretarrek, EP bat besterik ez izan arren, iada izen bat lortua zuten euskal underground-ean, beraien zuzeneko energikoei esker batipat. Gaur ordea, taldekide garrantzitxu bat galduto dute, Marga frontman (frontwoman hobe esanda) handia hain zuzen ere. Hori dela eta, blog xume hontatik beraien lan bakarra gogoratu nahi izan dut, oraindik norbait entzun izan gabe geratzen bada, musika on pixkatez goza dezan.

The Zoo diska hontan “Skizo rockin´ hardcore” kalifikatzen duten musika zuzenez bustitako abesti sorta laburra eskeintzen digute Gipuzkoarrek, hasi eta bukatu konturatu ere egin gabe egiten den horietakoa. Diska horri esker, Euskal Herriko eta estatuko eskenatokiak zapaldu ondoren, orain zain egon beharko dugu abeslari berri batekin ea kalitate maila berbera mantentzen duten eta laister ateratzekoa zuten lan berriak aurrera egiten duen. Zorterik onena Oreretarrentzat.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Eguraldiagatik edo pereza izugarri bat daukat azken aldian blog-a berritzeko baina hala ere aspaldian komentatu nahian nebilen EP bat eta benetan harritu nauen beste bat komentatzeko astia hartzea erabaki dut.

Ximel + Weeping minds of silence (Split)

Berez bi taldeen artean konpartitutako split honetan neuri Ximel taldeari dagokiona bakarrik interesatzen zait, baina norbaitek beste taldea ezagutzeko intentziorik badu edo, hemen split osoa eskegiko dut nahiz eta egia esan nik weeping minds of silence taldea oraindik ez dudan inoiz entzun (eskerrikasko elementaryrevolt blogari berriz igo beharra aurrezteagatik).

Ximel talde benetan interesgarria zen, zoritxarrez iada ez baitaukagu gure artean. Musika sendo eta indartsu bat jorratzen zuten, batzuetan geldo eta astuna eta besteetan zuzenagoa. Horrela, lau abestietan zehar, benetan inpresio bikaina sortze duen osotasun bat eraikitzea lortu zuten, jarraitu izan balute zer eskaini izan liguketen pentsatzera garamatzana. Pena handia tipo hauek agur esan izana, bai jauna.

MYSPACE

DESKARGA (1/2)

DESKARGA (2/2)

Cave In – Planets of old

Bueno, tipo hauek disko sorta interesgarri bat daukate iada argitaratua baina aspaldian ezer argitaratu gabe zeudenez atera berri duten EP hau fan-ak pixka bat erlaxatzeko baliogarri izan da neurri batean. Eta ulertzekoa da, izan ere maila izugarria erakusten dute lau abestitan zehar eta nahiz eta gehiagorako gogoarekin geratzen den zalea, beraiei eska diezaiokegun maila ematen dute eta beraien aurpegi guztiak ondo uztartzen dira lan guztian zehar: gordinenetik entzungarrienera.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Koka gaitezen. Boston EEBB, 1991. Kurt Ballou, Jeff Feinburg y Damon Bellorado eta gaurko aktualizazio honen oinarri izango den Jacob Bannon-ek Converge izeneko taldea osatzen dute. Hasiera batean, Black Flag eta antzekoen hardcore-punk-an oinarritutako doinuak jorratzen dituzten arren gerora beraien soinuan influentzia desberdinak hartzen joaten dira, doinu gogorrago eta experimentalagoetara zaletuz.

Etor gaitezen gaur egunera. Converge gaur egungo talde influente eta errespetatuenetako bat da, musika extremoaren garapenean funtsezko garrantzia izan duena. Bai, musika extremoa esan dut, izan ere, talde honek ez du arnasteko denborarik ere uzten, lehenago aipatutako Jakob Bannon-en eztarritik samina lau haizetara zabaltzen duten oihu urratuak ateratzen dira, bateria frenetiko eta kontundente baten golpeak belarria zulatzen dizute eta gitarrek distortsio eta potentzia hitzei limite berriak aurkitzeko asmoa dutela dirudi. Horrela ba, ez badaukazu doinu gogorretarako zaletasunik edota ez badaukazu doinu berriei aukera emateko intentziorik,muga zaitez gero jarriko ditudan marrazki/argazkiei begiratzera.

Baina zentra gaitezen, aktualizazio honen intentzioetariko bat besterik ez da Converge taldeaz hitz egitea. Izan ere, baxulari eta hardcore taldeen produktore errespetatu den Kurt Ballou-z lagundurik Deathwish disketxeko buru den Jakob Bannon-en espresio artistikoa ez da musikara mugatzen. Tipo ultratatuatu honek, bere barrena pinturaren bidez ere askatzen du, benetako artelanak sortuz, horrez gain, musika gogorrean aurki daitezkeen letrarik poetikoenak ere sortzen dituelarik. Azter ditzagun fazeta hauek guztiak banan banan.

Musika

Converge-ren musika gordina da, ez zaituztet engainatuko. Baina hasiera batean zarata hutsa iruditu dezakeen soinu horren atzean kaos zentzugabe bat baina gehiago ezkutatzen da. Taldeak nahiz eta grind eta beste hardcorearen joera extremoetatik edaten duen, esperimentaziorako zaletasun nabaria du eta horrela, kitarra akustikoak, abesti luze eta progresiboagoak eta baita ahots melodikoak ere aurki ditzakegu beraien errepertorioan.

Nire aldetik aukera bat emateko gomendioa luzatzen dizuet eta benetan merezi duen talde honekin saiatzeko eskatu, izan ere, duten izen ona ez dute debalde lortu. Ez dago gaizki eskaintzen diguten bizitzaren, amodioaren eta gizartearen beste ikuspuntu gordin, apaingarririk gabe eta batek baino esango lukeen bezala, natural eta errealistagoari arreta pixka bat jartzea, kuriositatez bada ere. Trataturik gabeko sentimenduak aurpegian ostia bat bailiran, hori da eskaintzen digutena.

Esperientzia hori izateko, aurten aterako duten lan berria kontatu gabe, beraien azken aurreko lana dena utziko dizuet hementxe, You Fail Me handia hain zuzen ere. Ez zaitezte engainatu, lan honen atzean azal eder bat eta garrasiak baina gehiago dago, beraien lan esperimental eta entzungarriena dela esan genezake gainera.

Azkenik, aipatu hainbat taldekidek Doomriders, Old Man Gloom, Cave in edo United Nations taldeetan ere jotzen dutela.

Pintura

Tipo polifazetiko honek, bere talde propioaren azal, poster eta merchandising guztiak eta bere disketxeko hainbat eta hainbat diseñatzeaz gain, margolanak ere egiten ditu, eta ez edonolakoak gainera. Bere musikari ezin hobeto doakio gañera bere artea, izan ere, muskarekin bezala, Jacob jaunak espresatu nahi duena ez da poztasuna, flower power eta horrelakoak, argi gera daitekeen bezala. Besterik gabe, hemen utziko dizkizuet bere pieza batzuk eta norbaitek Converge-ko libretoak eskaneatuta nahi baditu, eskatu besterik ez dauka, hortik zehar dauzkadala uste baitut.

Amaitzeko, abesti baten letrekin utziko zaituztet, espero det Jacob Bannon eta Converge-ren mundua pixka bat zuenganatzeko asmoa antzua ez izatea. Besterik gabe, beheraxeago daukazue informazio gehiago eta beti bezala, goiko azalean klikatu diskoa deskargatu nahi ezkero.

You Fail Me

you fail me with every fatal crush
you fail me with every abandoned love
you fail me with your inferno fuck me eyes
that burn as fuel for my city and its neon lights
burn bright white line fever take them all
you fail me with your new dead end dream
you fail me with your pill box fantasy
you fail me as love’s greatest war
that was never worth
you were never worth fighting for
dying living dying living dying everyday
living dying living dying living everyday
you think you are a poet
in your eyes you are a star
who lives through a fantasy of rising above
you think you’re a victim
but you live as a drunk
that has never sacrificed that has never loved
you think you are tragic but i know you are lost
you have walked the fault lines
and you have crossed them all
this world doesn’t fight you, you fight yourself
thinking we fail you, you fail yourself

Myspace

Converge web

Jacob Bannon web

You fail me diskoaren promozio horria

Read Full Post »

2001. urtean Dut, Anestesia eta El Corazon del Sapo-ko hainbat kide batu zirenean “supertalde” bat egiteko, aurreikuspen ezkorrenek ere zerbait handiaren aurrean geundela zioten. Eta nola ez, ez zeuden batere oker, nahasketa horretatik azken aldian lur hauetan eratutako talde handienetako bat sortu baitzen, beraien zuzeneko bortitzak eta diska biribilak zirela eta, hasiera batean diska batetarako besterik sortu ez zen talde honek musikazaleon bihotz txikietan tokitxo berezi bat irabazi baitzuen.

Orain, disolbatuta edo definitu gabeko “hiato” batean daudenez, ez dago gaizki beraien azken argitarapena  gogoratzea, “Piztu da Piztia” izeneko EP-a hain zuzen ere. Lan honetan, Kuraiaren esentzia bete-betean aurkitzen da, Zebra (RNRHJBD), Piztu da Piztia!, Gizon sikodelikoa edota Birakari potentea bezalako abesti bilduma paregabea eskaintzen digutelarik.

Gaur egun, Mikel Anestesian dagoenez, zaleoi itxaron eta eta beste taldekideek proiektu berriren bati ea ekiten dioten esperantzarik ez galdzea besterik ez zaigu geratzen. Beraz, taldeko partaideek itzulera batekin harritzen gaituzten arte, beraien ondareaz gozatzea besterik ez zaigu geratzen, eta hori, azaldutakoa bezalako diskekin, ez da gutxi.

kuraia myspace

Read Full Post »

« Newer Posts - Older Posts »