Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘indie’

YUCK

Hor daude Yuck, hiri handi bateko kafe alternatibo batean zuzenean jotzen. Lurrera begira, oinei begira, balantzaka beraien instrumentuak astintzen dituzten bitartean. Publikoan My Bloody Vallentine eta Pixies-en kamixetak ikusten dira, besteen artean. Porro bat pizten du ikusle horietako batek, ketan galtzeko asmotan edo, begiak itxita ditu besteak eta badago lehen lerroan dantzan dabilen neska bat ere. Taldekoak tipo introspektiboak dira, ahotsa xuabe batez kantatzen dizutenak, melodia goxoak maite dituztenak beste ezerren gainetik eta aldi berean, distortsioarekin, zaratarekin jokatuz zuzenekoetan abestiak luzatzen dituztenak, gitarrek entzulegoa irensten duten arte. Hit-ak bata bestearen atzetik datoz: Suicide Policeman, Suck, Georgia, bakoitza aurrekoa baina hobea, Rubber amaigabearekin bukatzen duten arte. Nire ondokoak dio ea noizbait aurkituko duen betiko galderaren erantzuna: “deprimituta nagoelako entzuten dut pop musika ala pop musikak deprimitzen nau?”. Batzuetan depresio faltsu hauek baina gauza hoberik ez dagoela erantzuten diot nik.

Hau guztia ez da gertatu, ezta gertatuko ere, edo bai, baina diska hau entzuten dudan bakoitzean nere gela deskribatutako aretoan bilakatzen da. Beraz, existitzen ez den eta inon aurki ez daitekeen areto horretan elkar gaitezke nahi izanez gero, lehen pausoa diskoa deskargatzea izan daiteke. Edo ez.

DESKARGA

MYSPACE

Read Full Post »

June of 44

June of 44 90. hamarkadako talde handi ezkutu horietako bat da. Bizitza labur bezain oparoa izan zuten, 5 urtetan 5 diska, bakoitzean genero desberdinen nahasketa bikain batean sakonduz. Izan ere, berez agian inkonpatible diruditen etiketak esleitzen zaizkie tipo hauei, arrazoi guztiz gainera: post-rock dira zinez, gaur egun etiketa horren pean dauden hainbat talde baina gehiagok merezi baitute horrela sailkatzea, eskema aurrezeaztuak jarraitu ordez, rock-ari beste buelta bat ematen baitzioten. Math-rock ere ba omen dira, nolabait deskribatzekotan, etiketa hori erabiltzen baita beraien erritmo konplexu eta aldakorrak definitzeko. Azkenik, post-hardcore ere badira, noski, eta baita indie ere, nola ez, azken finean, ez dago bi etiketa horiek baina “kajon de-sastre” handiagorik.

Horrela ba, diska honetan denetik aurki dezakegu, bibolinak, gitarra zorrotzak, erritmo aldaketak, jazz-a, abesti guztiz anbientalak eta baita hardcore-aren amorrua baitan dutenak ere. Hori guztia dakar diska honek maisuki exekutatua monstruo hauen eskutik, izan ere, hortik zehar irakurri dudan moduan: kurba ederreko eskulturak ingeniari baten teknikaz eraikiko balituzte bezala jokatzen baitzuten hauek beraien instrumentuekin.

Inoiz entzun dudan talderik eleganteenetako bat, inongo dudarik gabe.

DESKARGA

Read Full Post »

Sebadoh

Dinosaur Jr taldeko Lou Barlow baxulariak bere talde nagusia utzi zuenean eratu zuen taldea da Sebadoh eta baita oporraldi hauetan gehien entzun dudan taldeetako bat ere. Indie/rock/lo-fi omen da egiten dutena, baina errazago deskribatzen saiatuko naiz: rock talde bat da ezbairik gabe, melodia ezer baina gehiago maite duena eta baita melankoliko jartzea ere batzuetan, zergatik ez. Baina, azken finean, gitarrek gidatutako abestiak egiten dira maisuak tipo hauek zerbait izatekotan.

Are errazago ere jar diezazueket agian: udararako diska perfektu horietako bat da honakoa.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Ez, ez dut azala gehiegi haunditu, horren pixelatua da irudia berez. Nueva Vulcano-koei horrelako gauzak gustatzen zaizkie, zer egingo diogu ba. Beraien letra bitxi eta melodiaz beteriko abestien atzean ez dakit zerbait ezkutatzen ote den ala dena pieza inkonexoen batuketa besterik ez den. Agian, beraiek dioten bezala, koloretako arraiengan berriz sinestea besterik ez baitzaigu gelditzen zerbaiti zentzua aurkitzekotan.

Estatu osoan aurki dezakegun talde eleganteenetako bat da honakoa, ez baduzue sinesten entzun beheko abestia eta irakurri letra. Hori ez bada klasea, esango didazue

MYSPACE

DESKARGA

Quiero evitar la baldosa que baila

y va y me pisa el pié el invierno.

Tú me dirás que son cosas que pasan

igual que pasa esta otra ambulancia.

Voy a quitar todas estas zetas

de el sopor que te infunden mis letras.

La próxima vez que levantes las cejas de incredulidad

que sea al mundo y no a mí

condición de aturdido.

Encuentro que todo está perdido

Pero como que el mal ya está hecho

lo bueno va a encontrar su oportunidad.

Ahora tú no dejes que hable.

Te debo un baile y no una explicación.

Nunca te voy a pedir que confíes en mí.

Read Full Post »

Diska honekin zerbait kuriosoa gertatzen zait: blogean jartzeko gogo handiak neuzkan aspaldian baina ez nekien zer idatzi berari buruz. Diska bikaina dela deritzot, oso gustura entzuten den horietakoa baina egia esan 6 disko dituzten arren, hau da entzun diedan bakarra. Eta taldearen benetako zaleek beraien disko txarrenetakoa dela diote (nahiz eta oso ona dela onartu). Baina bueno, iada berari buruz idazten hasia naizenez diska pixka bat saldu beharko dut.

The Decemberists folk eta indie poperoaren artean mugitzen den taldea da, klase handiarekin generko batetik bestera salto egiten duena. Halere, The King is Dead honetan beraien alde folkeroa da gailentzen dena, gitarra akustikoak gidatutako abestiekin. Rox in the Box, January Hymn edo Dear Avery bezelako abestiak nire urte hasierako soinu banda izatea lortu dute eta ez da gutxi, benetan diska biribil eta gozagarria baita hau, belarrira guztiz atsegina egiten dena.

Diskaren barnean ezkutatzen dena azalean erakusten dutena bezain ederra dela esatearekin nahikoa beharko zenukete.

 

MYSPACE

DESKARGA

 

Read Full Post »

low

Gaurko sarrera luze, landu eta interesgarri horietako bat idaztea pentsatuta neukan, blogari fundamentu pixka bat emateko. Baina igandea da, ilun dago eta kanpoan euria ari da, zerbait xumeagoarekin konofrmatzeko aitzakia nahikoa. Beraz, betikoarekin nator: musika. Zer egingo diogu ba.

Low da gaurkoan aukeratutako taldea. Zergatik? Ba kanpoan hotz dagoelako, igandea delako eta euria ari duelako, esan dizuet lehen. Zeintzuk diren, nondik datozen eta zenbat urte doazen musikaren munduan? Egia esan ez dakit eta ez zaituztet aspertu nahi horrelako datuekin. Musika ona da, lasaia, geldoa. Aspergarria agian? seguraski askorentzat bai.  Abesti guztiak antzekoak omen dira, ideia berdinaren inguruan bueltaka beti. Baina ze inporta du horrek abesti hori ederra bada?

Azken finean igande ilun eta euritsuak antzekoak izaten dira beti

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Dinosaur Jr 1984-an sortu ziren eta 90 hamarkadako rock alternatibo yankiaren garapeneko funtsezko pieza bezala har genitzazke. Halere, gaurkoan aukeratu dudan diskari buruz hitz egiteko ez dugu hain atzera joan beharrik, Farm diska hau lehengo urtean kaleratu baitzuten (bai, oraindik gerra ematen dabiltza).

Rock-ak noizbait klasea izan badu, tipo hauekin da. Melodia paregabeak, zarata noise dosi neurtuak (aukeratutako diskoan ia agertzen ez diren arren) eta J. Macis genioak bere kitarreko sokekin jolastuz maisuki sortzen dituen punteo eta doinuak, hori da diska hontan aurki dezakeguna. Egia esan, ez zait okurritzen doinu melankolikoko piezak (Macis ilezuriaren ahots karakteristikoan oinarrituak) eta aldi berean, uda arrats baterako perfektuak diren abestiak sortzeko gai den beste talderik.

Dudarik gabe, inoiz entzun dudan rock diskarik onenetakoa, abesti benetan borobilez osatua.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Older Posts »