Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘instrumental’

Do Make Say Think kanadatik datorkigun talde post-rockero bat dugu, A silver mt. zion disketxkideen soinuaren ildotik jotzen dutenak. Badakizue, instrumentu sorta handi bat erabiliz minutuetan zehar hazten eta osatzen joan ohi diren abestiak, batzuetan intimistagoak, besteetan zaratastuagoak… baina diska osoan kalitate maila mantenduz beti ere.

Horrela ba, lau abesti besterik ez dituen diska hau benetan gomendagarria iruditzen zait, abesti oso onez osatzen baita eta beraien influentzia nagusietako bat izan daitekeen Godpseed you! black emperor taldekoek ez bezala, hauek badakite abestiak noiz moztu eta ondorioz diska hau jartzea ez da pazientzia eta gogo handiak exigitzen duen horietakoa (40 minutu irauten ditu, ez 75…)

Irailean ateratzen ari diren diska guztien artean oraindik norbaitek perla hau dastatzeko denborarik badu, bere belarriek eskertuko diete, aurten argitaratu den diskarik onenetakoa izan baitaiteke nire uste apalean.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Last.fm-k jendeak ze musika entzuten duzun jakiteko edota zure “top”eko artistetaz fardatzeko baina pixkat gehiagotarako balio du, talde hau adibide gisa. Gomendatutako artistetan hasiera hasieratik izan nuen talde hau eta antzeko taldeen maila kontuan hartuta, ezin izan nion hauen azken diska (urte honenan atera berria) jaisteko tentatzioari eutsi, eta dudarik gabe, ez zen erabaki txarra izan.

Izenari erreparatuz beste zerbait dirudien arren, ameriketatik datorkigun taldea da hau, hiru taldekidez osatua, maila handikoak denak, teknika latzarekin nola ez (arreta berezia merezi du bateriak). Beraien musika deskribatzen hasiz gero, rock instrumentaltzat kalifikatzea dela honena deritzot, nahiz eta post-rock/post-metal etiketa esleitzen dieten zenbait lekuetan. Beraien musika genero horien barnean egon daitekeen arren, adjetibo horrez ez dela ondo deskribatzen iruditzen baitzait. Izan ere, diska honetan aurki ditzakegun abestiak ez daukate gorakada eta beherakada estruktura tipikorik ezta paisaia atmosferikorik, benetan entzungarria den formula bat baidarabilte. Horregatik, Station hau erabat gomendagarria dela deritzot abesti instrumental luzeak aspergarriegi iruditzen zaizkienentzat, azken finean 40ta piko minutuko diska bat da, 6 abesti besterik ez dituelarik, beraz, genero honetarako diska laburra dela esan genezake.

Bukatzeko, talde honek These arms are snakes zuzeneko piztiekin emango duten kontzertura gonbidatzen zaituztet (Azaroaren 6an, Barakaldoko Edaska Rock Clubean), nere konpaina ezin hobea izango duzue gainera. Zuzeneko bortitza izateko fama dute gainera, beraz belada rockero bat pasatzeko gogoa baduzue, badakizue zer egin. Besterik gabe, hurrengo transmisiorarte.

http://www.myspace.com/russiancircles

Bideoa: “Harper Lewis” zuzenean

Read Full Post »