Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘jazz’

Portishead/Norah Jones

Aspaldian bloga berritu nahian ibili naiz baina bi disken artean zein aukeratu dudatan ibili naiz, ea zein gomendatu erabaki ezinik. Egia esan, beraien artean antz gehiegirik ez duten bi disko dira baina aurretik iada erabili dudan formula bati helduz, ezaugarri komun bati erreparatuko diot blogean biak eskegitzeko aitzaki gisa eta bakoitzak ikus dezala zein zaion erakargarriago.

Norah Jones eta Beth Gibbons bi emakume dira, bi abeslari, jatorri ezberdinak izateaz gain territorio musikal desberdinetan ibili ohi direnak. Lehenak Grammy sari andana du etxean pilatuta eta azken aldian estatu batuetan sortu den abeslaririk ezagunenetakoa da, Jazz kutsuko abesti entzungarri eta ederrak sortzen habilezia berezia duena. Edonork entzun dezakeen musika da berea, delikatua eta zuzena, piano batek gidatutako piezak dira Norah estatubatuarrak errepertorioko gehienak. Musika intimista izan arren, arina da honakoa. Baina entzungarri izateak ez dio kalitaterik kentzen.

Beth Gibbons ,ordea, Portishead talde britainiarreko buru da. Trip-hop generoaren zakuan dagoen taldea da berau, bai, doinu lasai eta ahots goxoekin barrenak astintzen dizkizun elektronikaren sail hortakoa. Beth-ek ahots berezia du, musika hipnotrikoarekin batera garuna masajeatzen dizuten pasarteak sortzeko eratua izan zela dirudiena. Garbi dago hauena ez dela Norah-k hain gustuko dituen pop estrukturak eta buruan geratzen zaizkizun erritmoak lantzea, musika hau sentsazioekin jokatzea gustoko dutenen eskutik datorkigu eta influentzia eta soinu desberdinez lagundurik, benetan soinu propio eta erakargarria izatea lortu dute urteen poderioz.

Bakoitzak ikusiko du zein proposamen iruditzen zaion interesgarriago, Norah-ren musika fresko eta zuzena ala Beth-en intimitate erreflexiboagoa. Hemen lehenengoaren Come Away With Me eta Third diskak jarriko dizkizuet, bakoitzarekin proba dezazuen.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

MYSPACE NORAH JONES

MYSPACE PORTISHEAD

NORAH JONES – COME AWAY WITH ME

PORTISHEAD – THIRD

 

Read Full Post »