Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘mariachi’

Bueno, oraingoan Monografikoak izeneko atal berri bat hasteko intentzioarekin natorkizue. Bertan, noizean behin, diska bat edo pare  baten ordez, talde baten diskografia osoa eskegitzen saiatuko naiz, taldearen ibilbide osoa errepasatuz. Atal honetan, noski, benetan merezi duten taldeak komentatzen saiatuko naiz, diskografia osoan zehar maila ona eta kalitatea mantendu dutenak. Horrela ba, gaurkoan aukeratutako taldea The Bronx izango da.

The Bronx 2002-an sortutako talde bat da, ez izen bereko auzoan, Los Angelesen baizik. Beraien musika eta zuzeneko indartsua dela eta izen bat lortzen joan ziren hasiera hasieratik, gaur egun dagoen hardcore-punk giroko talderik onenetariko bat dugularik zihur aski. Halere, orain gutxi mariatxi diska bat kaleratu dute eta berarekin biratzen dabiltza tronpeta eta marakak hartuta. Baina goazen pausoz pauso.

I – Debuta eta La Muerte Viva

Inongo dudarik gabe, hamarkada hontan izan den debut album handienetako bat ekarri ziguten tipo hauek 2003an. Beraien abesti indartsu, zuzen eta aldi berean melodiatsuek arrakasta lortu zuten beraien lehen disko homonimoarekin (beraien diska guztiak dira homonimoak) eta berehala kultuzko diska bilakatu zen, mila aldiz entzun arren indarrik eta potentziarik galtzen ez duen horietakoa. Beraien punk, rock eta hardcore-aren nahasketa bikain honek oraindik ere harritzen jarraitzen du.  Agian beraien diska onena, listoia oso altu jarri zuten hasi eta segidan.

Urte berean La Muerte Viva EP-a kaleratu zuten zaleen gozamenerako, debuteko kalitatea mantenduz Bats! bezalako single-ekin.

DESKARGA

DESKARGA

II- Bigarren diska

Bigarren diskarekin terreno melodikoetarako bidea hartu zuten, hasiera batean zuten potentzia pixka bat alde batera utziz. Dena dela, kalitate handiko diska izaten jarraitzen du eta Shitty Future bezalako abestiak beraien klasikoen zerrendan daude merezimendu osoz. Diska honekin Island Def Jam multi-ra joan ziren eta baliteke biguntze horren kausetako bat izatea. Album benetan gozagarria den arren, lehenengo diskaren itzala handiegia da eta gehiago eskatzen zaie.

DESKARGA

III- Hirugarren diska

2008-an kaleratutako diskak berriz ere taldea merezi duen tokian jartzea lortu zuen. Lehenengo diskaren indarrarekin eta abesti benetan zuzen eta bortitz batzuekin, berriz ere beraien kalitatea erakutsi ziguten, beraiengan dudak zeuzkatenen ahoak itxiz. Urte hartako musika uztaren diskarik onenetakoa nire ustez.

DESKARGA

IV- Mariachi El Bronx

Askok kuriositate moduan ikusten genuen tipo hauen mariatxi proiektua baina badirudi beraiek oso serio hartzen dutela, izan ere aurten proiektu honekin biratzen egongo dira mundu osoan zehar. Bai, putada handia beraien beste izaera punkiagoaren zaleak garenontzat baina zer egingo diogu, azken finean, atera duten diska kuriosoa izateaz gain nahiko ongi egina dago. Nik mariatxi diska bat entzutea lortu dute eta ez da gutxi, udararako benetan egokia da eta Cell mates bezalakoa abestiak temazoak dira.

DESKARGA

Besterik gabe, espero det talde hau norbaiti engantxatzea, benetan onak dira eta merezi dutela iruditzen zait. Gehiago nahi duenak bila dezake hortik zehar duten zuzeneko DVD-a baina nik ere ez daukatenez ez dizuet jarriko.

MYSPACE

Hurrengo transmisiorarte

Read Full Post »