Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘math-rock’

June of 44

June of 44 90. hamarkadako talde handi ezkutu horietako bat da. Bizitza labur bezain oparoa izan zuten, 5 urtetan 5 diska, bakoitzean genero desberdinen nahasketa bikain batean sakonduz. Izan ere, berez agian inkonpatible diruditen etiketak esleitzen zaizkie tipo hauei, arrazoi guztiz gainera: post-rock dira zinez, gaur egun etiketa horren pean dauden hainbat talde baina gehiagok merezi baitute horrela sailkatzea, eskema aurrezeaztuak jarraitu ordez, rock-ari beste buelta bat ematen baitzioten. Math-rock ere ba omen dira, nolabait deskribatzekotan, etiketa hori erabiltzen baita beraien erritmo konplexu eta aldakorrak definitzeko. Azkenik, post-hardcore ere badira, noski, eta baita indie ere, nola ez, azken finean, ez dago bi etiketa horiek baina “kajon de-sastre” handiagorik.

Horrela ba, diska honetan denetik aurki dezakegu, bibolinak, gitarra zorrotzak, erritmo aldaketak, jazz-a, abesti guztiz anbientalak eta baita hardcore-aren amorrua baitan dutenak ere. Hori guztia dakar diska honek maisuki exekutatua monstruo hauen eskutik, izan ere, hortik zehar irakurri dudan moduan: kurba ederreko eskulturak ingeniari baten teknikaz eraikiko balituzte bezala jokatzen baitzuten hauek beraien instrumentuekin.

Inoiz entzun dudan talderik eleganteenetako bat, inongo dudarik gabe.

DESKARGA

Read Full Post »

Gauza jakina da telebistan musika ona entzuteko anunzioetara edo erreportaietara (madrilen azken garaipenaren bideoa albistegian, españoles en hungría…) jo behar dela. Egia esan logikoa da: ze soinu banda jarriko zenioke garaipen epiko bati? Enrique Iglesias? Ez, Sigur Rós jartzen dizute, edo Mogwai. Eta hiri baten zoko ezkutuak erakusterakoan Radiohead izan ohi da aukera erabilienetako bat. Logika berberararen ondorioz, gaur aztertuko dudan taldea ere iritsi da gure pantailetara nahiz eta beraien musika telebistako sail batean edo agertzeak utopia absolutua dirudien.

Battles taldea berezia da, Helmet, Don Caballero eta Lynx bezalako taldeetako kideekin osatua, beraien math-rock inguruko proposamena benetan arrotza gerta daiteke lehen entzunaldian, izan ere, beraien karakteristika nabarmenetakoa den ahots kalifikaezin hori segun eta zeinentzat asimilaezina edo zuzenean barregarria sorta daiteke. Baina aurreiritziak alde batera utzi eta musika serio analizatzeko gai denak talde bikain bat aurkituko du, azken urteetako soinurik bereziena duena. Beraien musikaren sorkuntza kotxe alemaniar batenarekin konparatzea ez da tontakeria bat: teknika benetan depuratuaz (espezialista onenen menpe bakarrik dagoena), produktu eder, sofistikatu eta edertasun formal paregabekoak sortzen dituzte biek ala biek. Baliteke horregatik Honda Civic-aren iragarki berrirako aukeratu duten abestia diska hontako pieza bat izatea, esan bezala, telebistako publizistak ez baitira batere ergelak eta irratietako dj-ak baino poztasun gehiago ematen dizkigute.

Soinu berrien bila dabiltzanentzat eta musikan adimen irekikoentzat. Besteek hobeto beste zerbaitekin probatzen baduzue.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »