Bilbo, hiri industrializatu, grix eta iluna izan da historikoki. Baliteke horregatik Donostiarrak ez bezala, Mikel Erentxun bezalako enteez libratu izana, hiri ederregi batean bizi ez direnez ez baitzaie garuna urtu. Konparaketa eta balorazioak alde batera utziz, garbi esan dezakeguna zera da: Bilbon azken urteetan soinu astunak jorratzen dituzten talde dexente sortu dela, denak kalitate handikoak gainera. Horregatik, inguru hartan sortutako hiru talde komentatzea erabaki dut, guztiz gomendagarriak iruditzen baitzaizkit.
LOAN
Hasiera batean sludge-rock-psikodelia generoen inguruan bueltaka zebilen diska batekin aurkeztu ziren arren, beraien bigarren diskarekin (Hontziria) argi utzi digute nondik joango diren beraien hurrengo pausoak. Izan ere, beti izan duten arren soinu astun eta geldoekiko joera naturala, aipatutako diskan Electric Wizard bezalako talde doom-eroen influentziak askoz ere nabarmenagoak dira, distortsio eta atmosfera ilunez beteriko ureta murgilarazten baikaituzte. Nire ustez bi diskak dire benetan gomendagarriak baina oraingoan Hontziria delakoa utziko dizuet hemen, norbaitek gozatuko duelakoan.
MEIDO
Meido blog honetan iada aipatutako Ximel taldearen errautsetatik sorturiko taldea da, eta Barents bezalako beste talde batzuekin ere taldekideak konpartitzen dituena. Orain gutxi kritika luze bat idatzi dudanez talde honi buruz, enaiz gehiago luzatuko, benetan merezi dutela gogoratzeaz aparte noski. Hemen doa aipatutako kritika.
NEILA
Talde hau ere iada aipatua izan da blog honetan. Musikaren alde ilun, atmosferiko, kontundente eta gogorrenean arreta jarriz, Neilakoek Neurosis bezalako taldeak dituzte influentzia nagusitzat. Intentsitate handiko diska eta zuzenekoak dira eskeintzen dizkigutenak, soinu hauen inguruan dagoen euskal talderik garrantzitsuenetakoa delarik. Horrexegatik, beraien lehengo urteko Danza De Nieblas izeneko diska uzten dizuet hemen eta zuzenean ikusteko aukera baduzue ez galtzeko gomendioa ere luzatzen dizuet, maila handiko taldea baita zuzeneko emanaldietan.