Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘mathcore’

Mike Patton, el puto amo. Bai, besterik gabe, el puto amo. Ni Montserrat Caballe ni Pavarotti ni ostias, azken garai hauteko ahotsik handiena da tipo hau. Bai, gaur punki jaiki naiz, zer egingo diogu, baina beste munduko tontakeriarik ere ez dut esan. Beti potroetatik atera zaiona egin du gizon honek: Faith No More, Mr. Bungle, Tomahawk, Lovage, Fantômas edo Peeping Tom bezalako taldeen ahots nagusi izateaz gain pelikuletarako garraxiak sortu eta mila talderentzat kolaborazioak eskaini dizkigu (Björk-tik John Zorn-ra). Zarata egiten daki ahotsarekin, animali espezie arraro batenak diruditen hotsak sortzen espezialista da eta badaki trip-hop pasarte lasaietara ere egokitzen, baladak kantatzen eta rapeatzen. Ah, eta pelikularen batean ere azaldu da aktore gisa eta disketxe bikain bat ere badauka (Ipecac recordings).

Baina noski, ahots on batek bakarrik ez du askorako balio atzetik zentzua emango dion ezer ez badauka. Horretan ordea tipoa ere habila izan da eta meritua daukala onartu behar da: bereak dira azken urteetako talde influenteetako asko eta berak hanka sartzen duen proiektu bakoitzak interesgarri egiten duen zerbait dauka. Hemen errepaso bat:

DESKARGA

Faith No More ez da edozein talde. 90 hamarkadako talderik handienetako bat, talde askok asko zor die tipo hauei. Askok Angel Dust beraien diska ezagunena gomendatuko lukete, baina lehenago esan bezala, gaur punki jaiki naiz eta king for a day… fool for a lifetime maisulan hau gomendatuko dizuet nik. Rock abesti zuzenak, gitarra funkiak, talde jarkoreto askok nahiko luketen mala ostia eta klasea gainezka, hori da diska honen errezeta. Diska handietan handia.

DESKARGA

Fantômas ia beste zaku batean sartu beharreko taldea da. Slayer, Melvins eta Helmet-ko kideak ditugu hemen (ez da broma, ez) beraien alde experimentalena adierazteko prest. Pattonen gustuko pelikula friki (eta ez hain friki) batzuetako soinu banden bertsioak hardcore/grind/noise filtro batetik pasata eta beti experimentazioarekin jokatuz. Diskazo latza, edonork asimilatu ezin duena halere.

DESKARGA

Mr. Bungle da Pattonen lehenengo taldea, Faith No More-n ezagutarazi zen arren. Funk-a, rock-a, zirkoko musika,  metala, punk,  ska,  swinga,  Europa ekialdeko musika, okurritzen zaizun edozer gauza (bai, hori ere bai). Talde original eta bikaina inundik inora, esandako guztia ezin hobeto nahasteaz gain erraz entzuteko modukoa egiten zuten eta abesti geldo eta politak ere egitera ausartzen ziren, baita emaitza bikainak lortu ere. Latza.

DESKARGA

The Dillinger Escape Plan-i buruz iada hitzegin dut lehenago eta iada Patton ezagutzen hasiak zaretela esango nuke. Ba orain imajinatu biak batera. Bai? ba hori, la ostia. Seguraski gure matematiko maitatuen argitarapenik onenetakoa eta Pattonen erregistro biolentoen erakusgarri den lan bikaina.

DESKARGA

Zu italiarrak lista hontan sartzea ez zait guztiz justua iruditzen baina aipatzeko gogoa neukan, benetan merezi baitute. Avant-garde jazz edo horrelako zerbait jorratzen omen dute hauek, noise pixkat ere bai, hori diote. Ez dakit, fio naiz horrelako etiketez, sonoritate polit bezain frikia dute gainera. Dena dela, diska ezin hobea da Pattonen lana testimoniala den arren.

DESKARGA

Lehen aldiz blog honen historia luze bezain ederrean entzun ez dudan diska bat gomendatuko dizuet. Bueno, behin spotifyn jarri nuen, balio badizue. Mike Patton “bakarlanean” 50-60 hmarkadako italiar klasikoak kantatzen, hori da Mondo Cane. Hau ere ondo egiten omen du tipo honek, ez dakit zuek baina ni fidatzen naiz eta jaitsi egingo dut.

Besterik gabe, ez daukat tipoaz gehiago kontatzeko. Badauzka diska gehiago, rap eta elektronika diskak esaterako, baina zer egingo diogu, gaztea naiz oraindik eta ez ditut denak ezagutzen. Agian Patton #2 post-a izango dugu laister hemen, nork daki.

Read Full Post »

Harrigarria da hardcore adjetiboaren azpian kokatu izan diren taldeen ezaugarriak nola aldatzen joan diren urteen poderioz. Hasiera batean mugimendu guztia 70 hamarkadako talde progresiboen teknika eta esperimentaziorako joeraren aurka egiteko saiakera izan zen, 15 minutuko abestien ordez, minutu pare batean mala ostia guztia kondentsatu eta 4 riff errezekin musika sortzea zelarik gazte haien asmoa. Noski, orduan ere bazeuden talde teknikoak musika hau jorratzen eta gaur egun ere nonnahi aurki dezakegu filosofia horrekin musika sortzen dabilen talderen bat, baina azpimarragarria iruditzen zait azken x urteetan estilo jonen baitan emandako hardcore teknikoaren gorakada, punki gazte kuadrila batek baino, kontserbatorian zazpi urtez ikasten egondako profesional talde batek sortua dirudiena.

Hardcore eskizoidea, teknikoa edo matematikoa, denetariko adjektiboak jaso ditu musika honek eta mathcore etiketa ere esleitu ohi zaio. Math rock edo math metal generoetan bezala (hortik zehar math pop ere irakurtzera iritsi izan naiz) erritmo aldaketak eta ezohiko estrukturak dira musikaren ezaugarri nagusi baina geure kasuan, hardcore-aren indar eta abiadurarekin. Jazz-etik eta grindcoretik besteak beste edaten duen generoa da hau eta gaurkoan talde interesgarri batzuk komentatuko ditut, doinu hauetan murgilarazteko asmotan.

THE DILLINGER ESCAPE PLAN – MISS MACHINE

Estilo honetako talderik ezagunena dudarik gabe eta sortzailetzat hartu ohi dena. Beraien lehen diskoarekin mundu guztia harritu eta generoaren zutabeak ezarri ondoren, beraien abeslari zen Dimitri Minakakis-ek agur esatea erabaki zuen, taldea abeslaririk gabe geratu zelarik. Halere, Mike Patton genio/rockstar/frikazo/superheroia-rekin elkartu eta Irony is a dead scene EP- akaleratu zuten, trallazo bat bestearen atzetik duen diska laburra, zihur aski inoiz kaleratu duten lanik inspiratuena. Horren ondoren, aurreko txapa guztia idatzi izanari zentzua ematen dion gertaera bat eman zen taldearen barruan, Greg Pucciato frontman handia iritsi baitzen John Dillinger-en omenezko talde honetara eta berarekin batera ordundik gaurdaino darabilten formula ere garatu zuten.

Beraien hasierako baino doinu “entzungarriagoak”, MTV-n jartzeko moduko abestiren bat… baina halere  bortitzkeriaren dosi handi bat mantentzea izan zen beraien apostu berria. Hori da, azken finean,Miss machine diskan aurkitzen duguna, talde hau musika gogorraren mundua konkistatzera eta beste hainbat taldek imitatzera eraman zuen izaera hain zuzen.

MYSPACE

DESKARGA

BOTCH – WE ARE THE ROMANS

Beste pionero batzuk. Aurrekoek bezala sekulako teknika erakutsi arren, abestiak nahasketa eskizoide huts bat izatetik hurrun daude, desarroilo landu eta konplexuak eratzen baitituzte eta baita bortizkeria hutsetik aldentzen diren beste doinu batzuk ere. Egia esan, talde honen errautsetik These Arms Are Snakes, Minus the Bear edo Narrows bezalako taldeak sortu direla esate hutsa nahikoa izan beharko litzateke beraien kalitatea bermatzeko, baina egia esan ez dago diska hau jartzea besterik musika gogorra orokorrean hartuta azken hamarkadako diskarik onenetakoa dela konturatzeko.

Sekulako pepinotzarra, kultuzko diska.

MYSPACE

DESKARGA

NAIZROXA – IQHARATURIC

Euskal matematikoak. Lehenago aipatutakoez gain, Converge edo Fantômas bezalako taldeak influentziatzat hartuta Matxet, Jousilouli ohiak, lideratutako taldea. Beraien herriko kolorea ezin hobeki lau haizetara zabalduz, disko bikain bat kaleratu zuten 2008-n (oker ez banago), doinu hauei dagokionez euskal eszenako erregeak direlarik durarik gabe. Mikel Laboa ezin handiagoaren kolaborazio eta guzti, diska zuzen, labur eta bikaina da tipo hauek aurkeztu zigutena, hainbat talde internazionalek gustora firmatuko luketeena.

EP laburrean beraien aurkezpen maketa ere ez dugu ahaztu behar, nahiz eta zikin eta punkiagoa den seguraski, nahi duenak eska dezala eta igoko diot. Ah, eta hauena da euskal zuzenekorik bortitzenetako bat inongo dudarik gabe.

MYSPACE

DESKARGA

DAUGHTERS – DAUGHTERS

Aurtengo uztakoa. Oraindik nola sortzen dituzten ere ez dakidan soinu batzuk, garraxi ero-tiko batzuk, erritmo dantzagarriak? eta orohar musika bizi eta eskizoidea (zenbat aldiz erabili dut hitz hau aktualizazioan zehar?) da diska hontan aurkitzen duguna. Aurten entzun dudan diskarik onenetakoa, benetan engantxatzen du musika arraro honek, droga adiktiboa dudarik gabe. These Arms Are Snakes speed gaindosi batekin abesti dantzagarriak egiten jarriko balira aterako litzatekeena da gutxi gorabehera hemen aurki dezakeguna.

Hemen diskoari buruzko rollo luzeago bat sartzen dut, norbaiti interesatzen bazaio

MYSPACE

DESKARGA

Besterik gabe, hau da “genero” honi buruz esateko dudana, nahiz eta egia esan azken aldian toke “matematikoak” aurkitzea inguruko generoetan geroz eta ohikoagoa den gehiegi esateko ez duten talde asko “modara” batu direla iruditzen baitzait. Halere, talde dexente utzi ditut tinteroan, ezagutza faltagatik batipat, Deadguy aitzindariak edota The Chariot eta Norma Jean bezalakoak.

Amaitzeko, talde hauen guztien zuzeneko bortitz bat ikusteko aukera baduzue, gonbita luzatzea besterik etzait gelditzen, ez zaituztete indiferente utziko.

Read Full Post »