Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘metal progresiboa’

Apa gaztek, gaurkoan rock progresiboaz buruz hitz egitera nator. Ez, hau ez da etiketa hau zehatz definitzeko saiakera bat izango, tesi doktoral bat merezi duen gaia da hori. Egia esan, etiketa beraren azpian ia antzekotasun gutxi duten taldeak aurki ditzakegu (baita sarrera honen barruan ere)  baina beti parametro batzuen artean mugitzen direnak: normalean baina abesti luzeagoak, estribilotik aldentzen diren pasarteak, ezoizko estrukturak… badakit esaten hari naizena ezer ez esatea bezalakoa dela eta milaka talde daudela deskribapen hori onartzen dutenak baina zer egingo diogu, ez iezadazue gehiago eskatu.

Egia esan, blogean iada hainbat diska eskegi ditut etiketa merezi dutenak baina bueno, kontribuzio berri moduan nire aldetik diska sorta bat utziko dizuet hemen, generoaren “eduki beharrezko diskak” baino (hori pretenziosoegia litzateke nire aldetik eta talde GEHIEGI falta dira), interesgarri iruditzen zaizkidan adibide batzuekin. Ez dira dauden guztiak baina dauden guztiak badira, eta horrekin nahikoa.

PORCUPINE TREE – IN ABESNTIA

Gaur egungo rock progresiboaren talde handiena seguraski. Steven Wilson abeslariaren gidaritzapean diska oso onak argitaratu dituzte ingeles hauek. Etapa desberdinetatik pasa arren (diska batzuk metaleroagoak dira, besteak klasikoagoak, besteak poperoagoak…) beti maila bikaina mantendu dute eta baliteke diska hau izatea beraien diskografiako biribilena. Abesti benetan ederrak aurki daitezke diska honetan, Trains bikaina esaterako.

DESKARGA

TOOL – LATERALUS

Broma gutxi Tool-ekin. 90 hamarkadan sortutako talderik handienetako bat, guztiz soinu pertsonala dutena. Gitarrak, baxuak, bateriak eta abeslariak bakarka egiten dutena iada sinestezina da eta denak nahastean konposizio konplexu bezain entzungarriak sortzeko gai dira genio hauek. Guztiz mirestutako taldea eta diskoa, ez dira gutxi letretan mezu ezkutuak ere aurkitzera iritsi direnak.

Melomano orok entzun beharreko diska.

DESKARGA

 

PINK FLOYD – WISH YOU WERE HERE

Zer esan hauei buruz. Diska mitikoa eta talde are mitikoagoa. Nire txapa irakurri beharrean galdetu zuen gurasoei ea zer esaten dizueten diskari buruz, nik baina hobeto esplikatuko dizue zergatik diren hain handiak. Bost abesti, Shine on you crazy diamond abestitzarraren bi zatiek hasiera eta amaiera ematen diotenak. Ez naiz taldearen aditurik handiena baina entzun diedan diskarik onena dela esan dezaket bildurrik gabe.


DESKARGA

(Pass: http://tocate-una-loco.blogspot.com/)

 

ANATHEMA – A NATURAL DISASTER

Beste tipo haundi batzuk, pieza ederrak eta klasea bilatzen baduzue hau da zuen taldea (barkatu Sigur Rós). Diska bikaina, jarri ditudan beste taldeak baina sentsibilitate handiagoa erakusten dute hauek abesti emotiboagoak sortzen baitituzte, talde gutxiren esku daudenak. Violence abestiak, berak bakarrik, blogeko sarrera bat merezi du.

Kuriositate moduan aipatu tipo hauek hasieran doom-metal doinu ilunak jorratzen zituztela, ia sinestezina.

DESKARGA

 

THE MARS VOLTA – DE-LOUSED IN THE COMATORIUM

Azken hamarkadako diska onenen zerrenda bat begiratuz gero honako hau aurkituko duzue ia zihur. Eta postu altu batean seguraski, ez da gutxiagorako. Soinu guztiz pertsonala dute hauek, entzungarriak dira benetan baina burua joaten zaienean ere badakite pasarte hipnotiko/aluzinogeno luzeak sortzen (galdetu zuzenean ikusi dituen edonori). Abesti biribilez osatutako diska bikaina.

 

 

DESKARGA

 

Egia esan dena idatzi eta gero kionturatu naiz talde hauetako bakoitzak sarrera txukunago bana merezi duela, baita monografiko bat ere. Baina beno, iada idatzia dago eta bueno, ez da fardatzeagatik, baina zaila egingo zaizue hainbeste kalitate biltzen duen sarrerarik aurkitzea blog batean, ez dira edozein talde aipatu ditudanak

Hurrengo transmisiorarte!

Read Full Post »

Kaixo gaztek, gaurkoan pepinotzar batekin natorkizue, azken urteotako metal talderik interesgarri, original eta onenetako batekin hain zuzen. Beraien musika deskribatzen ez da erraza egian esan, lehenengo entzunaldietan jasotako kaos metaliko ulertezin horren atzean izugarri landutako piezak aurkitzen baitira, mila influentzia eta detaile desberdin koktelera batean sartzearen ondorio. Abesti bakar batean tipo hauek Opeth-en klasea erakuts dezakete, Botch-en hardcore tekniko kaotikora pasatzeko eta Mike Patton-en burmuinetik ateratakoa diruditen pasarte bizarro batzuk ere aurki ditzakegu. Eta gainera, batzuetan epiko jartzen dira, talde heavy bat bailiran. Eta abeslaria ahots gutural death-metalero batetik falsetera pasatzen da konturatu ere egin gabe. Gainera, hori guztia minutu berberean, eta abesti bakoitzak hamar minutu inguru iraun ditzake. Bai, zaila da imajinatzen eta ejekutatzen oraindik zailagoa, horregatik dira tipo hauek hain handiak.

Diskazo biribila, utzi bastontziloak alde batera eta ezagutu zer den ona hemen beheko estekan sakatuz.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Gaurkoan berri txar batek behartuta berritu beharko dut blog hau zoritxarrez. Izan ere, azken urteotan metalaren munduan agertu den talde interesgarrienetako baten agurrak aktualizaziotxo bat behintzat merezi du.

Burst Suediakoak dira eta influentzia desberdin askotatik edaten duen metal progresibo bat jorratuz diska biribil sorta interesgarri batez ornitu gaituzte zaleak azken urteotan, bata bestearen ondotik sekulako perlak atera dituztelarik. Horrela ba, Opeth edo Gojira bezalako handiekin batera biratu ahal izan dute, geroz eta publiko gehiagorengana heltzen ari zirelarik. Orain ordea, hiato indefinido horietako bat hartuko dutela adierazi dute eta horrelakoetan gertatu ohi den bezala, berriz eskenatokietara itzultzea ez da oso probablea izango, gure kalte.

Horrexegatik, lerro hauetetaik omenalditxo bat edo eskeini nahiko nieke makina hauei. 3 disko (diskazo) dituzten arren hemen azkenengoa gomendatuko dizuet, lehengo urteko Lazarus Bird izugarria hain zuzen ere, 2008-ko diskorik onenetakoa, onena ez bada. Bertan metal progresibo original bat eskeintzen zaigu, aurreko diskoetako influentzia jarkoretoak geroz eta gutxiago nabarmentzen direlarik. Benetan flipatuta uzten zaituzten abestiak daude bertan, musikari gixa sekulako kalitatea erakusten dutelarik tipo suediar hauek. Abesti luzeak erritmo aldaketa ezin interesgarriago batzuekin, bene benetan merezi duen diskoa da hau dudarik gabe.

Origo eta Prey on life agian ez dira diska hau bezain intrinkatuak baina maila bera erakusten zuten aurreko bi diska horietan ere. Besterik gabe, merezitako post honekin bukatuko dut, norbaiti taldea deskubritu badiot gaitz erdi eta bestela ba zuentzako kalte

¡Larga vida a Burst!

WEB

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »