Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘metalcore’

Kaixo gaztek, gaurkoan pepinotzar batekin natorkizue, azken urteotako metal talderik interesgarri, original eta onenetako batekin hain zuzen. Beraien musika deskribatzen ez da erraza egian esan, lehenengo entzunaldietan jasotako kaos metaliko ulertezin horren atzean izugarri landutako piezak aurkitzen baitira, mila influentzia eta detaile desberdin koktelera batean sartzearen ondorio. Abesti bakar batean tipo hauek Opeth-en klasea erakuts dezakete, Botch-en hardcore tekniko kaotikora pasatzeko eta Mike Patton-en burmuinetik ateratakoa diruditen pasarte bizarro batzuk ere aurki ditzakegu. Eta gainera, batzuetan epiko jartzen dira, talde heavy bat bailiran. Eta abeslaria ahots gutural death-metalero batetik falsetera pasatzen da konturatu ere egin gabe. Gainera, hori guztia minutu berberean, eta abesti bakoitzak hamar minutu inguru iraun ditzake. Bai, zaila da imajinatzen eta ejekutatzen oraindik zailagoa, horregatik dira tipo hauek hain handiak.

Diskazo biribila, utzi bastontziloak alde batera eta ezagutu zer den ona hemen beheko estekan sakatuz.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »