Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘monografikoak’

… edo Monografikoak #3: RADIOHEAD

Blog musikal bat izateak ez du zentzu gehiegirik ez baduzu zeure talde gustokoenei buruz idazten, horregatik, banekien aspaldian Radiohead-i buruz idazten bukatuko nuela. Post hau orain dela urte bete idatz nezakeen, edo orain dela bi urte, baita hiru ere. Baina ez, talde honek merezi duen testua idazteko gai izateari itxarotea erabaki nuen. Oraindik ez naiz gai baina hemen doa “Jon, zein da zeure talde gustokoena?” galdetzen didatenean aipatzen dudan talde horri eskaini nahi diodan tributo xumea

Radiohead-i buruz hitz egitea ez da erraza, ordea. Zer da benetan aipatu beharrekoa? Nola musikaren mundua irauli eta aldizkari guztietako azaletan agertzea lortu zituzten? Ala jendea ezagutzea gauza erraza dela ikasi zutela esperientzia horren ondorioz? Beraien bideoklipak ere aipa nitzake eta Michel Gondry eta antzeko zuzendariak ere bide batez, edota Stanley Donwood-en azalak. Eta, behin hasita, artea bezalako hitzak erabili rock talde bati buruz hitz egiterakoan. Edota Radiohead eta integritatea analizatu, nola diskak webean eskegi, multinazional batean egon eta Hugo Chavez-i buruzko dokumentalak gomendatu aldi berean. Egia esan interesgarria litzateke, baita ere, aipatzea talde bat bere itzalak nola ia irentsi dezakeen, beraien abestirik arrakastatsuena zuzenekoetan inoiz ez jotzera iristeraino.

Baina ez, taldearen diskografia osoa jarriko dizuet hemen besterik gabe. Beste guztia segidan etorriko da beraien musikan barneratzea erabakitzen duenarentzat eta hori bakoitzari utziko diot, nere asmoak umilagoak baitira.

PABLO HONEY

DESKARGA

Beraien diskarik txarrena. Bale, taldea saltzen ez naiz oso ondo hasi baina errealitate bat da, beti egon behar da txarrena den diska bat ezta? Hemen daude Creep, You edo Anyone Can Play Guitar esaterako, hemen dago Radiohead-en alderdi normalena, rock alternatiboa jorratzen duen talde ingelesarena. Bueno ez, egia esan,  rock talde ingelesen artean ere disko hau gomendagarria da beraz ez da “erraz entzun daitekeen beste diska bat”  bakarrik. Hasiera besterik ez, ondotik etorri denaren alboan txikia geratu den diska, lan gomendagarri eta ona hala eta guztiz ere.

I don´t belong here

I don´t belong here

THE BENDS

DESKARGA

Rock diska bikaina, biribila eta perfektua bere estiloan. Abesti guztiak dira ederrak, zer nahi duzue esatea, niri zaila egiten zait rock alternatiboan diska hoberik imajinatzea, baina bueno, agian mojabragasegia naiz. Abesti zuzenak eta baita intimistak ere, talde gutxik baitute hauen sensibilitatea. Fake Plastic Trees, High and Dry edo Black Star bezalako abestiak ez dituzte berriro egin ezta egingo ere (ondo deritzot), denborarekin hartzen joan ziren konplexutasuna oraindik ez da hain nabaria eta agian sinpletasun erlatibo horrek egiten du diska hau handia.

Yo do it to yourself

just you, you and no one else

OK COMPUTER

DESKARGA

Serio jar gaitezen, askorentzat istoriako diskarik onenetako batetaz ari bainaiz hizketan, sartu Rateyourmusic-en esaterako. Nik diska honekin hasi nuen ibilbidea eta oraindik gauzak deskubritzen ditut, agian Paranoid Android izango da bizitzan gehien entzun dudan abestietako bat. Rock-a beste konplexutasun batetara eraman zuten, aurreko diskak abesti bilduma bat dira azken finean eta honek gehiago zaintzen dun diskaren osotasun hori. Niretzat ez da entzun dudan diskarik onena baina bai mundu guztiari gomendatu beharreko horietakoa.

Please could you stop the noise, I’m trying to get some rest
From all the unborn chicken voices in my head

KID A

DESKARGA

… eta Thom Yorkek ordenagailuak deskubritu zituen. Errotik aldatu zuten estiloa ingelesek diska onetan eta halere arrakasta mantendu. Wikipediak dioen bezala “Kid A está considerado uno de los álbumes de música popular más desafiantes jamás grabados en tener éxito comercial”. Elektronikoagoa eta esperimentalagoa, minimalista bai musika eta baita letretan ere. Dena aldatu nahi zuten, musikaren munduaren gorenean egoteak ia barrutik hil zituzten eta zerbait berriaren beharra ikusten zuten, kitarrekin jolastu beharrean elektronikaren soinuek entzulearengan izan ditzakeen efektuekin jolasten hasi ziren, musikan sentsazioekin jokatzea funtsezkoa dela ikasi zuten eta irakatsi ziguten.

Sekulako diskotzarra

Oraingoan ez zuten bideklipik atera.

I´m not here

This isn´t happening

AMNESIAC

DESKARGA

Beraien argitarapenik jazzeroena agian zeozer esatearren, influentzia desberdin asko nahasten baitituzte diska honetan maisutasunez. Kid A-ren grabaketa prozesu berean sortu zen arren agian ez da hain etereoa eta gitarrak ere pisu gehiago dutela esan genezake. Batzuetan listoia altuegi jarri izana putada bat da talde batentzat eta agian Radioheadi hori gertatu zitzaion diska honekin, Kid A-k eklipsatu baitzuen diska biribil hau.

I used to think
I used to think
There is no future left at all
I used to think

HAIL TO THE THIEF

DESKARGA

Nere diskorik gustokoenak egunaren arabera aldatzen dira baina media bat eginez gero hau lehen postuan agertuko litzateke. Nere ustez Radiohead-en soinuaren gailurra, nahiz eta ez garen asko hori pentsatzen dugunak. Baina bueno, musikak asko du subjetibotik eta zer egingo diogu ba, nik 2+2=5 abestian kitarrak anplira nola konektatzen diren entzuten dudan momentutik azken segunduraino gozatzen dut beste diska oso gutxirekin egiten dudan moduan.

Hail to the Thief pause botoia sakatzea da, Wolf at the Door abestia amaitzearekin batera berriz play-ri emateko.

I’ll stay home forever
Where two and two always makes five

IN RAINBOWS

DESKARGA

Diska honekin aspaldian ez bezala “rockeatzen” hasi ziren berriz eta berriro ere argi utzi ziguten zergatik diren hain handiak: ABESTIAK egiten onenak direlako. Halere, eta lehen aldiz bere diskografian, nere ustez bi abesti “montonero” egin zituzten, iPod-ean beti pasatzen dituzun horietakoak, barkaezina Radiohead bezalako talde batentzat. Diskazo bat halere

Dedicated to all you, all your needs

THE KING OF LIMBS

DESKARGA

Aurten atera berri da beraien azken diska. Ez naiz rodeoekin ibiliko, gehiago eska diezaiekegu gaina halere disko bikaina da, ederra. Beraien argitarapenik elektronikoena, jakina da Thom Yorkek aspaldian elektronika eta musika klasikoa besterik ez dituela entzuten, eta askoren ustetan diska hau Radiohead-ena baino beraien abeslariaren bakarkako diska bat da, Standstill-en azkenarekin geratu zen antzera. Oso gustora entzuten da baina laburra da eta Radiohead-ez hitz egiten ari gara eta itzala iada handiegia dute beraien lanak justiziaz baloratu ahal izateko. Halere, ni diska oso ona dela defendatzen dutenetakoa naiz

There´s an empty place inside my heart

BONUS TRACK:

Amanda Palmer performs the popular hits of Radiohead on her magical ukelele

DESKARGA

Ba hori, sarrerari falta zitzaion toke bizarroa, Radiohead-en greatest hits antzeko bat ukelele baten laguntzaz jota. Broma bat dirudien arren nahiko ondo dago eta taldearen zale frikientzat kuriosidade polita izateaz gain, gaurko sarrera honi amaiera emateko ginda dotorea ere bada.

Besterik gabe, hurrengoan txapa txikiagoa sartuko dudala zin dagizuet.

Read Full Post »

Bueno, oraingoan Monografikoak izeneko atal berri bat hasteko intentzioarekin natorkizue. Bertan, noizean behin, diska bat edo pare  baten ordez, talde baten diskografia osoa eskegitzen saiatuko naiz, taldearen ibilbide osoa errepasatuz. Atal honetan, noski, benetan merezi duten taldeak komentatzen saiatuko naiz, diskografia osoan zehar maila ona eta kalitatea mantendu dutenak. Horrela ba, gaurkoan aukeratutako taldea The Bronx izango da.

The Bronx 2002-an sortutako talde bat da, ez izen bereko auzoan, Los Angelesen baizik. Beraien musika eta zuzeneko indartsua dela eta izen bat lortzen joan ziren hasiera hasieratik, gaur egun dagoen hardcore-punk giroko talderik onenetariko bat dugularik zihur aski. Halere, orain gutxi mariatxi diska bat kaleratu dute eta berarekin biratzen dabiltza tronpeta eta marakak hartuta. Baina goazen pausoz pauso.

I – Debuta eta La Muerte Viva

Inongo dudarik gabe, hamarkada hontan izan den debut album handienetako bat ekarri ziguten tipo hauek 2003an. Beraien abesti indartsu, zuzen eta aldi berean melodiatsuek arrakasta lortu zuten beraien lehen disko homonimoarekin (beraien diska guztiak dira homonimoak) eta berehala kultuzko diska bilakatu zen, mila aldiz entzun arren indarrik eta potentziarik galtzen ez duen horietakoa. Beraien punk, rock eta hardcore-aren nahasketa bikain honek oraindik ere harritzen jarraitzen du.  Agian beraien diska onena, listoia oso altu jarri zuten hasi eta segidan.

Urte berean La Muerte Viva EP-a kaleratu zuten zaleen gozamenerako, debuteko kalitatea mantenduz Bats! bezalako single-ekin.

DESKARGA

DESKARGA

II- Bigarren diska

Bigarren diskarekin terreno melodikoetarako bidea hartu zuten, hasiera batean zuten potentzia pixka bat alde batera utziz. Dena dela, kalitate handiko diska izaten jarraitzen du eta Shitty Future bezalako abestiak beraien klasikoen zerrendan daude merezimendu osoz. Diska honekin Island Def Jam multi-ra joan ziren eta baliteke biguntze horren kausetako bat izatea. Album benetan gozagarria den arren, lehenengo diskaren itzala handiegia da eta gehiago eskatzen zaie.

DESKARGA

III- Hirugarren diska

2008-an kaleratutako diskak berriz ere taldea merezi duen tokian jartzea lortu zuen. Lehenengo diskaren indarrarekin eta abesti benetan zuzen eta bortitz batzuekin, berriz ere beraien kalitatea erakutsi ziguten, beraiengan dudak zeuzkatenen ahoak itxiz. Urte hartako musika uztaren diskarik onenetakoa nire ustez.

DESKARGA

IV- Mariachi El Bronx

Askok kuriositate moduan ikusten genuen tipo hauen mariatxi proiektua baina badirudi beraiek oso serio hartzen dutela, izan ere aurten proiektu honekin biratzen egongo dira mundu osoan zehar. Bai, putada handia beraien beste izaera punkiagoaren zaleak garenontzat baina zer egingo diogu, azken finean, atera duten diska kuriosoa izateaz gain nahiko ongi egina dago. Nik mariatxi diska bat entzutea lortu dute eta ez da gutxi, udararako benetan egokia da eta Cell mates bezalakoa abestiak temazoak dira.

DESKARGA

Besterik gabe, espero det talde hau norbaiti engantxatzea, benetan onak dira eta merezi dutela iruditzen zait. Gehiago nahi duenak bila dezake hortik zehar duten zuzeneko DVD-a baina nik ere ez daukatenez ez dizuet jarriko.

MYSPACE

Hurrengo transmisiorarte

Read Full Post »