Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘no wave’

“Joy Division” izenez ezagutzen ziren naziek beraien kontzentrazio-esparruetan beraien eginbehar sexualak judu giltzapetuekin asetzeko izaten zituzten tokiei. Oso izen atsegina ez dela beraz argi dago, talde punki probokatzaile bat ez bazara bederen. Halere, hasiera batean Warsaw izenez ezagutarazi ziren ingeles hauek izen hori aukeratu zuten beraien abesti bereziak izen horren azpian egon zitezen. Abesti bereziak diot bai, izan ere, tipo hauek beraien istoria laburrean sortu zuten musikak ez baitzuen parekorik, eta gaur egun ere benetan musika paregabea izaten jarraitzen baitu.

Ian Curtis mitifikatuak lideratutako taldeak soinu geldo, melankoliko, intimista eta antzeko adjektiboak merezi dituen soinuak Unknown Pleasures mitiko bezain handi honetan murgilarazten du entzulea, Disorder handitik Remember nothing itxierara bitartean abesti kolekzio paregabea eskaintzen digutelarik. Musika iluntzat hartu izan da beti Joy Divisionekoena, batenbat giza depresioaren islapen garbiena dela esatera iritsi delarik, baina iluntasun horren guztiaren atzean musikazale orok entzun beharko lukeen diska bat ezkutatzen da, benetan merezi duena. Gaurkoa bezalako egun euritsuetarako paregabea, inongo dudarik gabe.

Ah, eta azala benetan bikaina da, kuartoan enmarkatuta jartzeko edo tatuatzeko modukoa.

DESKARGA

Read Full Post »