Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Noise-rock’

Unsane – Visqueen

Unsane 1988an sortu ziren, New Yorken. Agian bertako kale hotzak eta bere azaletan islatzen duten biolentzia are hotzagoa dira beraien influentzia nagusiak baina ,nola edo ahala, norbaiti noizbait entzun nion bezala, lortzen dute “beraien musika entzutea aizto erdoildu batekin nola lepoa mozten dizuten sentitzea bezalakoa” izatea. Gitarra astun, zorrotzek eta taldearen distortsio berezi horrek beintzat laguntzen dute horretan.

Nik ez dakit tipoak eroak diren ala mundu ero batean bizi diren, dakidan gauza bakarra zera da: beraien musika hardcore eta noise inguruan aurki daitekeen gauzarik interesgarrienetakoa dela, zerbaitegatik dira mila talderen erreferente.

Hemen uzten dizuet Visqueen izeneko beraien azken diska, goza ezazue.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

ENABLERS

Enablers talde amerikar bakar eta berezia da, etiketatzen saiatzen denari zailtasunak bakarrik jartzen dizkiona. Spoken-word. Post core. Indie. Noise rock. Post-rock. Experimentala. Alternatiboa. Esan bezala, zaila da laukote honen soinua deskribatzea. Iluna da, intentsitate handikoa, orain lasaia, orain bortitza. Enablers poesia da, abeslariak errezitatzen dituen testu luze eta landuak, eta aldi berean zarata da, distortsioa eta gitarra zorrotzen eztandak baitira taldearen ezaugarri karakteristikoenetako bat.

Neurot  Recordings zigiluko altxorrik ederrenetako bat, hori da Enablers. Eta inongo dudarik gabe, musikaren munduan gaur egun aurki daitekeen esperientziarik interesgarrienetakoa. Hemen, beraien End Note diska uzten dizuet, begiak itxita eta adimena irekita gozatu beharrekoa.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Wikipedia says: Se denomina experiencia psicodélica, viaje o vuelo a las vivencias derivadas del uso de algún fármaco piscodélico de privación sensorial o el control de la respiración. La experiencia psicodélica suele incluir alucinaciones percepciones inusualmente intensas y sinestesia. A menudo se ha comparado la experiencia psicodélica con las vivencias que describen los místicos, las que algunas culturas tradicionales atribuyen a los difuntos en su paso al Más Allá o las propias de ciertas psicosis. La palabra psicodélico viene de la combinación de dos términos griegos: el sustantivo psyche (ψυχή), «alma» y el verbo δήλομαι, “manifestar”. Literalmente significa “que manifiesta el alma”.

Esperientzia psikodelikoa, bidaia astrala edo besterik gabe, diskazo biribila, nahi duzuen bezala deitu Neurot Recordings-ko (Neurosiseko kideen zigilua) zoko ilunenetik ateratako esperimentu/droga honi. Baina mesedez, ondo prestatu zaitezte talde honen atmosfera hipnotiko eta zeure buruaren barruan errepikatzen direla diruditen abeslari baten pasarteez gozatzeko. Izan gertu zuen tripi, azido eta bestelakoak, etzan lasai ohean eta kaskoak jarririk utzi eat the low dogs honek nahi duen tokira eraman zaitzan. Bidaia ona izan.

MYSPACE

DESKARGA

(Eskerrikasko Revengeance blog-ari link-agatik)

Read Full Post »

Eguraldiagatik edo pereza izugarri bat daukat azken aldian blog-a berritzeko baina hala ere aspaldian komentatu nahian nebilen EP bat eta benetan harritu nauen beste bat komentatzeko astia hartzea erabaki dut.

Ximel + Weeping minds of silence (Split)

Berez bi taldeen artean konpartitutako split honetan neuri Ximel taldeari dagokiona bakarrik interesatzen zait, baina norbaitek beste taldea ezagutzeko intentziorik badu edo, hemen split osoa eskegiko dut nahiz eta egia esan nik weeping minds of silence taldea oraindik ez dudan inoiz entzun (eskerrikasko elementaryrevolt blogari berriz igo beharra aurrezteagatik).

Ximel talde benetan interesgarria zen, zoritxarrez iada ez baitaukagu gure artean. Musika sendo eta indartsu bat jorratzen zuten, batzuetan geldo eta astuna eta besteetan zuzenagoa. Horrela, lau abestietan zehar, benetan inpresio bikaina sortze duen osotasun bat eraikitzea lortu zuten, jarraitu izan balute zer eskaini izan liguketen pentsatzera garamatzana. Pena handia tipo hauek agur esan izana, bai jauna.

MYSPACE

DESKARGA (1/2)

DESKARGA (2/2)

Cave In – Planets of old

Bueno, tipo hauek disko sorta interesgarri bat daukate iada argitaratua baina aspaldian ezer argitaratu gabe zeudenez atera berri duten EP hau fan-ak pixka bat erlaxatzeko baliogarri izan da neurri batean. Eta ulertzekoa da, izan ere maila izugarria erakusten dute lau abestitan zehar eta nahiz eta gehiagorako gogoarekin geratzen den zalea, beraiei eska diezaiokegun maila ematen dute eta beraien aurpegi guztiak ondo uztartzen dira lan guztian zehar: gordinenetik entzungarrienera.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »