Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘poesia’

Agur t´erdi

Iada denbora asko pasatu da Blog hau ireki nuenetik, baina ohiko moduan nagikeria, lotsa eta beste hainbat arrazoi dela medio, ez dut inoiz berritu nire horri hau. Egoera horri buelta emateko, zerbait idatzi beharko eta zer obeto blog honi hasiera emateko, musika pixka bat baino.

https://i2.wp.com/zerdiok.mundua.com/files/2008/04/lisabo.jpg

Musika entzuteak helburu desberdinak izan ditzake, norberaren asmoen, moentuaren, tokiaren edo beste hainbat ezaugarriren arabera. Fondo moduan, alaitzeko, introspezkiorako… erabil genezake muska baina gaurko honetan beste helburu batekin erabiltzen dudan diska bati buruz hitz egin nahiko nuke, Lisabö taldearen Izkiraturik aurkitu ditudan gurak diskari buruz hain zuzen ere.

Izan ere, diska hau da nik, beste diska batzuen artean, tranze moduko batean sartzeko erabili izan dudana. Lehen abestitik hasi eta azken doinuraino Irundar piztia hauek sortzen duten “soinu horma” benetan interesgarria da beraiek proposatutako kaos, samin eta etsipenez beteriko munduan barneratu eta meditatzen ari bazina bezala sentiarazten didana, burua libre, pentsamendu oro baztertuz, oso osorik harrapatzen nauena.

Kritika bat egiterakoan ez dut uste abestiz-abesti deskribatzea beharrezkoa denik, beraz, norbaitek diskoan barneratu nahi badu, konturatuko da abesti bakoitzak zer eskain diezaiokeen, nahiz eta horrelako diskoak konjunto bezala ulertu beharko liratekeen. Beraien doinu gogorrek ez dute edertasuna bilatzen, barne barnetik ateratzen den melodia imperfektua balitz bezala, bizitza bezala, ulertu behar baitira, erraietatik ateratzen diren letra gogor eta zinezkoez orniturik. Horra eredu bat:

Orain kantu apurtua
Amodioa ogia da, ura da… elikagaia da.
Amodioa desirak zapalduz ibiltzea da,
eta horregatik amodioa mina da ere.
Eta zapalduriko desirak ziztatuz kexu
direnean arintzen duen droga da.
Eta amodio hori, azukrea bezain gozo den droga,
atzerabiderik gabe katigatzen gaituen pozoia da.
Amodioa babesten gaituen azala da,
janzten gaituen ehun ikusezina.
Baina amodioaren larrutik desira,
zeina gabe amodioa irrikatzen
duguna izateari uzten dion,
akabatzen duen ohikeria iragazten da.
Amodio batzuk hil egiten dute;
amodioa ez da maitatzen denean izateari
uzten dioten desiren heriotza baizik.
Amodio batzuk hil egiten dute,
nirea horietako bat da,
baina inoiz ez nizun zurekin bizitza bat
eta sarerik gabeko ez zen ezertxo ere promestu.
Zure isiltasunak bizi ez den desiraren
aurpegia erakutsi zidan. Nire isiltasuna,
bizitza oparitzen duten kantutan bihurtu
ezin izan ziren itotako hitzez bete zen.
Eta horrela gure isiltasunak bakanak
bihurtu gintuen amodioa eraman zuen,
itzuliko ez diren uneak, haragituriko desira,
gure azalen azpian maitale… orain kantu apurtua.
Desira badoan hodei bat da eta ni osorik
erori arte geratzen den euria,
desira eta amodioa elkarrekin egon
ezin duten maitaleak direla
irakatsi zidan bizitzarentzako zerbait izatekotan.
Zu eta ni bezala. Zure oroimenak nire gorputzak,
zu maitatzeari ez uzteko,
ezkutatzen dituen droga arrastoak dira,
ezin izan duten amodio guztien egi mingotsa
gozatzen duen azukrea,
osatu gabeko zauri guztiak lotuz,
jada inoiz kantu maitemindua izango
ez diren doinuei sordina jarriz.

Read Full Post »