Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘pop’

Portishead/Norah Jones

Aspaldian bloga berritu nahian ibili naiz baina bi disken artean zein aukeratu dudatan ibili naiz, ea zein gomendatu erabaki ezinik. Egia esan, beraien artean antz gehiegirik ez duten bi disko dira baina aurretik iada erabili dudan formula bati helduz, ezaugarri komun bati erreparatuko diot blogean biak eskegitzeko aitzaki gisa eta bakoitzak ikus dezala zein zaion erakargarriago.

Norah Jones eta Beth Gibbons bi emakume dira, bi abeslari, jatorri ezberdinak izateaz gain territorio musikal desberdinetan ibili ohi direnak. Lehenak Grammy sari andana du etxean pilatuta eta azken aldian estatu batuetan sortu den abeslaririk ezagunenetakoa da, Jazz kutsuko abesti entzungarri eta ederrak sortzen habilezia berezia duena. Edonork entzun dezakeen musika da berea, delikatua eta zuzena, piano batek gidatutako piezak dira Norah estatubatuarrak errepertorioko gehienak. Musika intimista izan arren, arina da honakoa. Baina entzungarri izateak ez dio kalitaterik kentzen.

Beth Gibbons ,ordea, Portishead talde britainiarreko buru da. Trip-hop generoaren zakuan dagoen taldea da berau, bai, doinu lasai eta ahots goxoekin barrenak astintzen dizkizun elektronikaren sail hortakoa. Beth-ek ahots berezia du, musika hipnotrikoarekin batera garuna masajeatzen dizuten pasarteak sortzeko eratua izan zela dirudiena. Garbi dago hauena ez dela Norah-k hain gustuko dituen pop estrukturak eta buruan geratzen zaizkizun erritmoak lantzea, musika hau sentsazioekin jokatzea gustoko dutenen eskutik datorkigu eta influentzia eta soinu desberdinez lagundurik, benetan soinu propio eta erakargarria izatea lortu dute urteen poderioz.

Bakoitzak ikusiko du zein proposamen iruditzen zaion interesgarriago, Norah-ren musika fresko eta zuzena ala Beth-en intimitate erreflexiboagoa. Hemen lehenengoaren Come Away With Me eta Third diskak jarriko dizkizuet, bakoitzarekin proba dezazuen.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

MYSPACE NORAH JONES

MYSPACE PORTISHEAD

NORAH JONES – COME AWAY WITH ME

PORTISHEAD – THIRD

 

Read Full Post »

Charlotte Gainsbourg

Apa gaztek, gaurkoan blogaren tematika pixka bat zabaltzeko asmotan musika ez ezik, zinea ere biltzen duen sarrera batekin natorkizue,  Charlotte Gainsbourg frantziar aktoresa ardatz harturik.

Charlotte Serge Gainsbourg mitikoaren alaba da (Je t’aime… moi non plus abestiaren sortzailea, bai erdi-pornoa den abesti hori) eta bere aktoresa lanagatik ezagunagoa den arren, diskoak ere kaleratzen ditu, aurtengo IRM izenekoa adibidez. Bertan abesti ederrak aurki daitezke, eta lasai, ez da nere frikada bat, irratietan egunero agertzeko moduko abestiak dira (oker ez banago diskako abesti bat telebistako iragarki batean agertzen da). Benetan diska gomendagarria iruditzen zait, anitza eta entzungarria. Kuriositatearekin geratu bazarete, jaitsi diska beheko estekatik eta oraindik ez bazaituztet konbentzitu ea, feelthenoisemag horrirako egindako kritikak gehiago motibatzen zaituzten.

DESKARGA

MYSPACE

Dama honen lan zinematografikoari dagokionez, bi pelikula gomendatuko ditut, guztiz tematika desberdinekoak hori bai. La Ciencia del Sueño eta Anticristo. Egia esan bi pelikula hauek dira aktoresa hau azken aldian gorenera eraman dutenak (21 gramos-en adibidez papel bat ere bazuen arren) eta guztiz estilo desberdina duten bi zuzendariren eskutik datoz: Michel Gondry imaginazioz betea eta Lars Von Trieeeeer klasifikaezina.

Lehena, Gondry faktoriako komedia erromantiko haundia da, gizon doilor eta ankerrena unkitzeko modukoa. Baina lasai, ez gara 13 urteko neskatoak maite dituzten pelikula kursi batez hari, Charlotte Gainsbourg-etaz hari gara, ez Sandra Bullock-etaz. Guztiz gomendagarria, jaitsi ezazue, nahiz eta gero nahi baduzue lagunei ukatu komedia erromantiko bat gustatu zaizuela.

Bigarrena guztiz desberdina da, zuzendari daniarra minimoki ezagutzen duenak suposatuko duen bezala. Eromenaren islapen garbi bat azaltzen du pelikulak, eszena gogor eta agian krudelak izan daitezkeenekin. Polemika sortu zuen estreinaldian, nola ez, eta askorentzat kaka borobila den moduan, askorentzan maisulana da. Bakoitzak esango du zer iruditzen zaion, nik bizitzan ikusi dudan pelikularik impaktanteenetakoa dela esan dezaket dudarik gabe. Gomendatuta geratzen da.

Pelikulak jaisten denok dakigu, beraz ez naiz interneten bilatzen hasiko hemen estekak jartzeko, sentitzen dut ;). Ah eta hori bai, hurrengo transmisioan zarata pixkatekin etortzea espero dut, azken aldian akzesibleegi nabil eta hori onartezina da.

Hurrengo transmisiorarte

Read Full Post »