Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘post-hardcore’

(lo:muêso)

ALFONSO

Mejor grupo: Flaming Lips

Mejor disco: “Repeater” – Fugazi

Mejor escritor:Paul Auster

Mejor libro: “La Espuma De Los Días” – Boris Vian

Mejor película: La Naranja Mecánica – Stanley Kubrick

Mejor director: David Lynch

JUANMA

Mejor grupo: My Bloody Valentine

Mejor disco:  “Young Team” – Mogwai

Mejor escritor: Dean R Kuntz

Mejor libro: “American Psycho” – Bret Easton Ellis

Mejor película: “El Club De La Lucha” – David Fincher

Mejor director: Julio Medem

KARLOS

Mejor grupo:  713avo Amor

Mejor disco: “Horrores Varios De La Estupidez Actual” – 713Avo Amor

Mejor escritor: Paul Auster

Mejor libro:”El Palacio De La Luna” – Paul Auster

Mejor película: Amanece Que No Es Poco

Mejor director: Julio Medem

RAÜL

Mejor grupo: Yo La Tengo

Mejor disco: “Confusion Is Sex” – Sonic Youth

Mejor escritor: Boris Vian

Mejor libro: Maus – Spiegelman  (es un comic)

Mejor película: Snatch, Cerdos Y Diamantes – Guy Ritchie

Mejor director: David Cronenberg

(lo:muêso)-ko kideek elkarrizketa batean goian adierazitako influentziak aitortzen dituzte. Egia esan, nahiko heterodoxoak direla esan genezake eta noski, beraien musika ere halakoxea da. Taldearen eta abestien izenak begiratzea besterik ez dago Kataluñarrak inguruko rara avis batzuk direla onodrioztatzeko, musika konparaezin eta originala jorratzen baitute. Entzunaldi bat merezi dute dudarik gabe, sekulako kalitatea erakusten dute eta. Beraien rock bitxiak Lisabö lasaixeago batzuk gitarrekin texturak sortzen jarriko balira bezala sonatzen duela esan genezake, zerbait esateagatik.

Guztiz gomenadagarriak.

DESKARGA

(Aloud Music disketxetik debalde ateratako esteka)

MYSPACE

Read Full Post »

Argi dago hortik zehar badagoela arreta gehiago merezi duen talde bat baina gehiago. Egia esan ehundaka daude, baina kasu batzuk benetan min ematen dute, sekulako kalitatea izateaz gain, arrakasta izateko dena izan arren, batek daki zergatik ez baitute beharko luketen arrakastarik lortzen. Askok dredg aipatzen dute kasu horietan aipagarriena, baina nire ustetan bada orain gutxi Ingalaterran disolbatutako talde benetan handi bat, zeinak errekonozimendu masibo bat jaso ez arren, dena zuten musikazale askoren talde fetitxe bilakatzeko.

REUBEN taldeak, sandwich baten izena izateaz gain, sekulako abilezia erakutsi zuen hasiera hasieratik abesti biribilak eraikitzeko. Beraien lehenengo lanetik (Racecar is racecar backwards), kaña eta melodia uztartzen inork baina hobeto zekitela erakutsi zuten, abesti sorta bikaina osatuz. Noski, underground-ean izen bat lortu zuten baina beraien musikak ez zuen son gehiegirik lortu beraien sorterritik kanpo.

Halere, nahiz eta bigarren diska dotore bat ere kaleratu zuten, beraien benetako ordua In nothing we trust azken albumean iritsi zela esan genezake, beraien maila gorenera heldu zirelarik. Diska benetan bikaina da aipatutakoa, abesti guztiz biribilez osatua eta inundik inora normala ez den inspirazioari esker sortua. Egia esan, album horrek sona gehiago lortu zuen munduan zehar (nik horrela ezagutu nituen beraz ez dira hain ezkutukoak ere), baina abesti horietan zehar aurkitzen den kalitate izugarria kontuan hartzen badugu, inongo dudarik azpimarra nezake tipo hauek ez dutela merezitako errekonozimendurik jaso.

Horregatik, hemen uzten dizkizuet beraien bi diska eta bi bideo. Diska bat aukeratzekotan aipatutako azkenekoarekin geratuko nintzateke baina egia esan beste diskak ez dira batere gaitzesgarriak. Honakoa bezalako rock talde dotore, indartsu eta aldi berean melodiko asko ez ditut ezagutzen, beraz, rockzale orori diska hau jaistea gomendatzen diot, ez dut uste inor damutuko denik.

MYSPACE

WEB

“Freddy Krueger”, Racecar is racecar backwards diskatik

DESKARGATU “RACECAR IS RACECAR BACKWARDS”


“We´re all going home in ambulance”, In Nothing We Trust diskatik

DESKARGATU “IN NOTHING WE TRUST”

Read Full Post »

Azken aldian berri triste dexente ari gara izaten musikaren munduan, disken argitarapenak alde batera utziz. Hona hemen, azken aldian utzi gaituzten hainbat musikariren lan batzuk deskargatzeko, merezitako homenaldi xume gixa.

THESE ARMS ARE SNAKES (2002-2010)

Aste honetako berri benetan tristea. Beraien musika hardcore ero eta tekniko bezela kalifika genezakeen, benetan interesgarri eta bakarra. Botch talde mitiko eta handien errautsetatik sortuak, orain ez zaigu berriz beste talde berriren bat sortuko dela deseatzea besterik geratzen. Zuzenean ikusi zituenak badaki nolako piztiak ziren eta plazer hori izan ez zuenak beti izango ditu diskak, 2008-ko Tail Swallower and Dove diska bikaina adibidez, beraien entzungarri eta agian onena.

MYSPACE

DESKARGA

VIC CHESNUTT (1964- 2009) RIP

Egia esan, orain gutxi arte eneukan inolako berririk kanadiar honetaz. Baina bere heriotzak jakinmina sortu zuen nigan, batez ere Constellation Records (blog honetan aipatutako Do Make Say Think edo Godspeed You! Black Emperor bezelako taldeak batzen dituena) zigilupean argitaratu zituela bere lanak ikusita. Musika melankoliko eta intimista, bakarlari honek abesti interesgarriak aurkezten dizkigu gomendatuko dizuedan North Star Deserter honetan, arreta pixka bat merezi duen album bat delarik.

MYSPACE

DESKARGA

MULETRAIN (2003-2009)

Nahiz eta 6 urtez gogor lanean zihoazen iada, ez zen lehengo urterarte iritsi nire belarrietara madrildar hauen musika. Punk-rock eta Hardcore melodiatsuz beteriko abesti sorta benetan paregabea eskaini ziguten lehengo urtean Crashbeat diskoan, lehengo urteko espainiar diskarik interesgarrienetako bat delarik dudarik gabe. Ezin izango dugu beraien soinu zuzen eta energetikoaz berriz gozatu eta ezta beraien zuzeneko bortitzez ere. Fucked up edo The Bronx taldeen zale ororentzat derrigorrez jaitsi beharrezkoa.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Eguraldiagatik edo pereza izugarri bat daukat azken aldian blog-a berritzeko baina hala ere aspaldian komentatu nahian nebilen EP bat eta benetan harritu nauen beste bat komentatzeko astia hartzea erabaki dut.

Ximel + Weeping minds of silence (Split)

Berez bi taldeen artean konpartitutako split honetan neuri Ximel taldeari dagokiona bakarrik interesatzen zait, baina norbaitek beste taldea ezagutzeko intentziorik badu edo, hemen split osoa eskegiko dut nahiz eta egia esan nik weeping minds of silence taldea oraindik ez dudan inoiz entzun (eskerrikasko elementaryrevolt blogari berriz igo beharra aurrezteagatik).

Ximel talde benetan interesgarria zen, zoritxarrez iada ez baitaukagu gure artean. Musika sendo eta indartsu bat jorratzen zuten, batzuetan geldo eta astuna eta besteetan zuzenagoa. Horrela, lau abestietan zehar, benetan inpresio bikaina sortze duen osotasun bat eraikitzea lortu zuten, jarraitu izan balute zer eskaini izan liguketen pentsatzera garamatzana. Pena handia tipo hauek agur esan izana, bai jauna.

MYSPACE

DESKARGA (1/2)

DESKARGA (2/2)

Cave In – Planets of old

Bueno, tipo hauek disko sorta interesgarri bat daukate iada argitaratua baina aspaldian ezer argitaratu gabe zeudenez atera berri duten EP hau fan-ak pixka bat erlaxatzeko baliogarri izan da neurri batean. Eta ulertzekoa da, izan ere maila izugarria erakusten dute lau abestitan zehar eta nahiz eta gehiagorako gogoarekin geratzen den zalea, beraiei eska diezaiokegun maila ematen dute eta beraien aurpegi guztiak ondo uztartzen dira lan guztian zehar: gordinenetik entzungarrienera.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Gaurkoan nire ordenagailuak hartutako nire artxibo guztiak ezabatzearen erabakia “ospatzeko”, mp3-ko memoriagatik  ez balitz iada ezabatuta izango nituzkeen bi EP igotzea erabaki dut, zeuon gozagarri.

Lisabö – Egun bat nonahi (2002)

Ez da lehen aldia talde hau hemen aipatzen dudana eta zihur aski ezta azkenekoa ere. Zaletasun honen zergatia taldea maite duen ororentzat ezaguna da, eta beste axolagabeentzat, hemen utzitako opari hau dastatzea besterik ez zaizue geratzen. Zeuon esku dago talde bortitz hau osotasunean gozatzea beraien musika paregabearekin. 17 minutu eta 3 abesti Ep liluragarri honetan.


Klikatu irudia deskargatzeko

Myspace

Spylacopa – Rising pulse ( 2008 )

Hautatutako bigarren EP-aren jatorria aurkitzeko Estatu Batuetaraino joan behar gara. Nahiz eta taldearen izenak ezer askorik esango ez dion askori, bertan Isis, Battle of Mice eta Candiria taldeetako hainbat partaideren instrumentazioaz lagundurik, The Dillinger Escape Plan taldeko Greg Pucciato-ren ahotsa aurkitzen dela esan ostean gauzak aldatu egiten dira. Eta nahasketa horretatik zer irtetzen den? Ba definitzen zaila den musika paregabea, abesti bakoitza bestearen erabat desberdina delarik. Elektronika, oihuak, pianoa, ahots lasaiak eta baita Pink Floyd-ena izan zitekeen azken abesti bat ere. Benetan interesgarria.

klikatu irudian deskargatzeko

Myspace

Besterik gabe, hurren arte, baliteke laister beste EP-ren bat igotzea norki daki. 2008ko errekopilatorioa egiteko asmoa nuen baina dena borratu zaidanez beste batean izan beharko da. 8)


Read Full Post »

« Newer Posts - Older Posts »