Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘post-punk’

SWANS

Swans-ez hitz egiterakoan generoak aipatzea ez da beharrezkoa, ez zaizkigu inporta hirugarren abestiko leloa eta ez naiz hasiko noizbait, diskan zehar, xilofono bat ere entzuten dela aipatzen. My Father Will Guide Me Up a Rope to the Sky bezalako diska baten aurrean gaudenean horrek guztiak berdin du eta ez dut denborarik hortan galduko. Kuestioa lan honek guztiz irensten zaituela da, zulo beltz baten modura. Baina horretarako ez ditu sekulako riff astunak erabiltzen, ezta soinu estridenteak ere, baina ez die inolaz ere horrelakoei muzin egiten. Osotasun bat bezala hartu beharreko lana den arren abesti biribilak dauzka, bakarka lasai asko funzionatzen dutenak eta hori guztia beste talde konkreturik gogoratu gabe egiten dute.

Swans-ez hitz egiterakoan, agian, hobe da argazki bat zuri-beltzean eskegi eta ezer ez esatea. Azken batean, Michael Gira abeslariaren hitzek ez badizue ezer esaten alperrik nabil hizketan.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

“Joy Division” izenez ezagutzen ziren naziek beraien kontzentrazio-esparruetan beraien eginbehar sexualak judu giltzapetuekin asetzeko izaten zituzten tokiei. Oso izen atsegina ez dela beraz argi dago, talde punki probokatzaile bat ez bazara bederen. Halere, hasiera batean Warsaw izenez ezagutarazi ziren ingeles hauek izen hori aukeratu zuten beraien abesti bereziak izen horren azpian egon zitezen. Abesti bereziak diot bai, izan ere, tipo hauek beraien istoria laburrean sortu zuten musikak ez baitzuen parekorik, eta gaur egun ere benetan musika paregabea izaten jarraitzen baitu.

Ian Curtis mitifikatuak lideratutako taldeak soinu geldo, melankoliko, intimista eta antzeko adjektiboak merezi dituen soinuak Unknown Pleasures mitiko bezain handi honetan murgilarazten du entzulea, Disorder handitik Remember nothing itxierara bitartean abesti kolekzio paregabea eskaintzen digutelarik. Musika iluntzat hartu izan da beti Joy Divisionekoena, batenbat giza depresioaren islapen garbiena dela esatera iritsi delarik, baina iluntasun horren guztiaren atzean musikazale orok entzun beharko lukeen diska bat ezkutatzen da, benetan merezi duena. Gaurkoa bezalako egun euritsuetarako paregabea, inongo dudarik gabe.

Ah, eta azala benetan bikaina da, kuartoan enmarkatuta jartzeko edo tatuatzeko modukoa.

DESKARGA

Read Full Post »