Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘post-rock’

June of 44

June of 44 90. hamarkadako talde handi ezkutu horietako bat da. Bizitza labur bezain oparoa izan zuten, 5 urtetan 5 diska, bakoitzean genero desberdinen nahasketa bikain batean sakonduz. Izan ere, berez agian inkonpatible diruditen etiketak esleitzen zaizkie tipo hauei, arrazoi guztiz gainera: post-rock dira zinez, gaur egun etiketa horren pean dauden hainbat talde baina gehiagok merezi baitute horrela sailkatzea, eskema aurrezeaztuak jarraitu ordez, rock-ari beste buelta bat ematen baitzioten. Math-rock ere ba omen dira, nolabait deskribatzekotan, etiketa hori erabiltzen baita beraien erritmo konplexu eta aldakorrak definitzeko. Azkenik, post-hardcore ere badira, noski, eta baita indie ere, nola ez, azken finean, ez dago bi etiketa horiek baina “kajon de-sastre” handiagorik.

Horrela ba, diska honetan denetik aurki dezakegu, bibolinak, gitarra zorrotzak, erritmo aldaketak, jazz-a, abesti guztiz anbientalak eta baita hardcore-aren amorrua baitan dutenak ere. Hori guztia dakar diska honek maisuki exekutatua monstruo hauen eskutik, izan ere, hortik zehar irakurri dudan moduan: kurba ederreko eskulturak ingeniari baten teknikaz eraikiko balituzte bezala jokatzen baitzuten hauek beraien instrumentuekin.

Inoiz entzun dudan talderik eleganteenetako bat, inongo dudarik gabe.

DESKARGA

Read Full Post »

Explosions In The Sky post-rock generoko izenik ezagunenetakoa da. Beraien musika lasai eta emotiboak beste edozein taldek baina hobeto gogorarazten ditu zeru urdin argiak eta zelai berde biziak, beraien azal eta argazki promozionaletan ere antzeko leku imaginarioetara eramatea bilatzen dutelarik. Nahiz eta beraien musikak, berez, nahiko nortasun duen beraien edozein diska gozagarri bilakatzeko, lasai asko esan genezake gaurkoan aukeratu dudan the earth is not a cold dead place dela kaleratu duten lanik ederrena. Abesti ambiental, patxadatxu eta minimalistak eraikitzea ez da generoan berria, ezta iraultzailea ere, baina tipo hauek daukaten klasea eta estiloa ezin dezakegu edozein taldetan aurkitu.

Baliteke, askok dioten bezala, post-rock-ak eman beharreko onena iada eman izana eta talde askok eskema aurrezeaztuak jarraitu besterik ez egitea, askotan beren burua kopiatzen ari direla ematen duelarik. Halere, post-rock abesti “standard”-en hedatze horrez gain, oraindik ere badago izaera propioko talderik eta beti izango ditugu kasu honetan bezala generoari zentzua eman eta kaskoekin ohean etzanda entzun eta gozatzea merezi duten diskak. Noski, ez daukat esan beharrik nire ustez gaurkoan aukeratu dudana disko horietako bat dela, horrelako sensibilidadea duen talderik ez baita egunero aurkitzen.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

(lo:muêso)

ALFONSO

Mejor grupo: Flaming Lips

Mejor disco: “Repeater” – Fugazi

Mejor escritor:Paul Auster

Mejor libro: “La Espuma De Los Días” – Boris Vian

Mejor película: La Naranja Mecánica – Stanley Kubrick

Mejor director: David Lynch

JUANMA

Mejor grupo: My Bloody Valentine

Mejor disco:  “Young Team” – Mogwai

Mejor escritor: Dean R Kuntz

Mejor libro: “American Psycho” – Bret Easton Ellis

Mejor película: “El Club De La Lucha” – David Fincher

Mejor director: Julio Medem

KARLOS

Mejor grupo:  713avo Amor

Mejor disco: “Horrores Varios De La Estupidez Actual” – 713Avo Amor

Mejor escritor: Paul Auster

Mejor libro:”El Palacio De La Luna” – Paul Auster

Mejor película: Amanece Que No Es Poco

Mejor director: Julio Medem

RAÜL

Mejor grupo: Yo La Tengo

Mejor disco: “Confusion Is Sex” – Sonic Youth

Mejor escritor: Boris Vian

Mejor libro: Maus – Spiegelman  (es un comic)

Mejor película: Snatch, Cerdos Y Diamantes – Guy Ritchie

Mejor director: David Cronenberg

(lo:muêso)-ko kideek elkarrizketa batean goian adierazitako influentziak aitortzen dituzte. Egia esan, nahiko heterodoxoak direla esan genezake eta noski, beraien musika ere halakoxea da. Taldearen eta abestien izenak begiratzea besterik ez dago Kataluñarrak inguruko rara avis batzuk direla onodrioztatzeko, musika konparaezin eta originala jorratzen baitute. Entzunaldi bat merezi dute dudarik gabe, sekulako kalitatea erakusten dute eta. Beraien rock bitxiak Lisabö lasaixeago batzuk gitarrekin texturak sortzen jarriko balira bezala sonatzen duela esan genezake, zerbait esateagatik.

Guztiz gomenadagarriak.

DESKARGA

(Aloud Music disketxetik debalde ateratako esteka)

MYSPACE

Read Full Post »

Kuriosoa izan daiteke munduko beste lurralde guztientzat estatu bateko artista famatuenak zein izan daitezkeen. Espainian pentsatuz gero, bailaorak, Almodovar,  Alejandro Sanz?, Bisbal?, Bertin Osborne? izan daitezke artista? horiek, Frantziak zinean historia zabala du eta elektronikan adibidez badauzka artista esanguratsuak, Alemanian pentsatzeak gaur egun musikalki Rammstein ekartzen du gogora (historia osoan diska gehien saldu duen talde alemaniarra da) eta Suedian adibidez metal, rock eta hardcore eszena bikaina dago.

Halere, eta datu horiek guztiak aztertuta atera genitzazkeen ondorioak alde batera utzita gaurkoan Islandiari buruz hitzegiteko asmoa daukat,nahiko lurralde bitxi eta exotikoa berez, oraindik ere erakargarriagoa bilakatzen da bere baitan gordetzen dituen artista bikain eta bereziei arreta jarriz gero. Askori  islandian pentsatzeak bi izen ekartzen dizkigu burura (sumendi famatu eta ahoskatuezin hori alde batera utzita): Bjork eta Sigur Ros. Bi izen handi musika alternatiboaren munduan, bakoitzak bide berriak ireki eta musika benetan original eta imitaezina sortzea lortu baitu, errekonozimendu internazionala lortuz.

BJORK

Islandiar artista famatuena dudarik gabe. Eszentrikoa, bitxia, arraroa… izan ohi dira jendeak Björk Guðmundsdóttir andereari esleitu ohi dizkion adjektiboak eta agian arrazoia izan dezakete baina bakarra, bikaina, berritzailea eta ederra ere badira bere musika deskribatzeko askok ahazten dituzten adjektiboak. Boards of Cannada eta antzekoen elektronika lasai eta experimentala, rock-a, pop-a, jazz-a eta beste hainbat estilo uztartzen ditu emakume honek maisuki, nahiz eta bere ahots berezia izan bere musikaren ezaugarririk karakteristikoena argian. Abesti desberdin eta bakarrak sortzeko abilezia sinestezina du, gaur gomendatuko dizuedan Post diskan argi ikus daitekeen bezala.

Post honetan It´s oh, so quiet, hyper-ballad, I miss you, the modern things, headphones… abesti haundiak aurki daitezke, egia esan abesti guztiak dira bikainak diska bezalaxe. Gainera, letrak sinple eta ederrak dira, musikarekin oso ondo datozenak. Diskazo biribila, prejuizioak alde batera utziz gero flipatzeraino gozagarria.

MYSPACE

DESKARGA

SIGUR ROS

Baliteke askorentzat izen hau aurrekoa baina ezezagunagoa sortatzea baina egiten duten musika estiloko talde ospetsu, errespetatu eta onenetakoa da inongo dudarik gabe. Post-rock generoaren baitan kokatu ohi ditu askok, gauza logikoa beraien musika minimalista eta atmosferikoa kontuan izanda, baina batzuetan gertatzen den bezala, etiketa txikia geratzen zaie eta talde definiezin horien zakuan sartu beharreko kasu bat dugu Sigur Ros-ena.

Musika lasaia eta ederra da talde honek sortzen duena, bibolin eta kitarra ambientalek islandiar hutsean kantatzen duen Jonsi abeslariaren (bakarkako diska berria aurkeztu berri duena) ahotsa laguntzen dutelarik. Atmosfera sinestezinak sortzeko gai dira, argazki eta bideoetan transmititu nahi duten inozentzia eta naturaltasuna ezin hobeki islatzen dutelarik beraien abestietan.

Takk (eskerrik asko islandiarrez) diska gomendatuko dizuet gaur, Glosoli, Hoppipolla edo Milano bezalako abesti ezin ederragoak dituena bere barnean. Benetan diska berezi eta gomendagarria, kaskoak jarrita entzuteko aproposa.

DESKARGA

MYSPACE

Azkenik, nere supertxapa honi amaiera emateko, bi bideo jarriko dizkizuet, izan ere aipatutako bi taldeek bideoak asko lantzen dituzte: Bjork-ek Michel Gondry bezalako zuzendariekin lan egiten du eta Sigur Ros-ek sekulako bideotzarrak egiten ditu. Hona hemen bi adibide: It´s oh, so quiet zinematografikoa  (ikusi bjorken bideoak youtuben, denak dira bikainak) eta Glosoli-ren bideo handia.


PD ortografianazientzat: Bjork-ek o-an dieresis bat du eta Sigur Ros-ek tilde bat o-an ere baina virus puta bat daukat eta ezin ditut jarri

Hurrengo transmisiorarte!

Read Full Post »

Do Make Say Think kanadatik datorkigun talde post-rockero bat dugu, A silver mt. zion disketxkideen soinuaren ildotik jotzen dutenak. Badakizue, instrumentu sorta handi bat erabiliz minutuetan zehar hazten eta osatzen joan ohi diren abestiak, batzuetan intimistagoak, besteetan zaratastuagoak… baina diska osoan kalitate maila mantenduz beti ere.

Horrela ba, lau abesti besterik ez dituen diska hau benetan gomendagarria iruditzen zait, abesti oso onez osatzen baita eta beraien influentzia nagusietako bat izan daitekeen Godpseed you! black emperor taldekoek ez bezala, hauek badakite abestiak noiz moztu eta ondorioz diska hau jartzea ez da pazientzia eta gogo handiak exigitzen duen horietakoa (40 minutu irauten ditu, ez 75…)

Irailean ateratzen ari diren diska guztien artean oraindik norbaitek perla hau dastatzeko denborarik badu, bere belarriek eskertuko diete, aurten argitaratu den diskarik onenetakoa izan baitaiteke nire uste apalean.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

Post-rock pixka bat

Orain gutxi 30 post-rock diska honenen zerrenda honekin topatu naizela aprobetxatuz, nik ere neure blog hontan estiloko bi diska interesgarri komentatzea pentsatu dut. Egia esan ez naiz generoan inolako aditua baina zerrenda ikusi eta gero ateratzen den konklusioarekin bat nator: Godspeed You! Black Emperor benetan handiak dira/ziren, magikoak eta iraultzaileak zentzu guztietan (interesa duenak begira dezala taldekideen ideia politikoei buruz zerbait). Baina talde handi honen diska batez gain, Yakuzi talde elorriotarraren lan bikain bat ere eskegiko dut, benetan talde gomendagarria iruditzen baitzait. Baina guazen pausoz pauso.

Godspeed you! Black emperor izaera benetan markatua duen talde bat da. Estilo hontako errege eta maisutzat hartzen diren arren, egia esan, Mogwai, Mono edo Red Sparowes bezalako taldeekin zerikusi gutxi dute, erlatiboki noski. Berezi egiten dituen ezaugarrietako bat, dudaezinezko kalitateaz gain, bibolina eta celloaren egiten duten erabilera izan daiteke. Instrumentu horien eta betiko gitarra, baxu eta perkusioaren laguntzaz, talde honek atmosfera ezin hobeak lantzen ditu beraien abesti ia amaigabeetan, minutuz minutu hazten doazen melodiak sortuz. Egia esan, ezin esan genezake musika erraza denik Kanadiar hauena, izan ere, beraien abestiak 20 minutuetara hel daitzeke eta ordu laurden inguruko piezak dira gehienak. Horri, esan bezala, duten izaera berezi eta benetan definitua gehitzen badiogu pazientziarik ez duenarentzat agian aspergarri suerta daitekeen talde bat izatea esan dezake baina hasierako traba hori gailen dezaketenek, musika ezinhobe modura saria jasoko dute.

Horrexegatik, lehen pauso bezala, bi abestiz osatutako EP bat oparituko dizuet, Slow Riot For New Zero Kanada izenekoa eta seguraski taldeak sortu duen gauzarik entzungarriena. Eta norbaitek giza ahotsaren presentzia falta botatzen badu, proba dezala A silver mt. Zion-ekin, GY!BE-ko kide batzuen talde paralelo eta nahiko antzekoa. Benetan gomendagarriak baita ere.

MYSPACE

Baina Kanadiar lurralde urrunetatik gurera iztuliz sarreran aipatutako bigarren taldeaz pixka bat hitz egin dezagun. Yakuzi-k nahiz eta zarata geihegi ez duen egin gure eszenan (azken finean post-rock-a ez da lagunekin trago bat hartzen zauden bitartean tabernan entzun ohi den genero bat), Villa de Bilbao musika leihaketaren garaile izanak dira eta maila nahikoa eta soberan daukate. Yakuzi-koek ez dute bibolin ez antzekorik eta, nahiz eta doinu eta melodia landuak aurki ditzakegun beraiena soinu metalizatuagoa da askotan, diskoan bertan paper garrantzitsua betetzen duen Txap handiaren Lisabö intrumental batzuk entzuten ari zarela dirudielarik. Horrela ba, gitarraren arpegio leunak taldekideei hainbeste gustatzen zaien shoegaze estiloko distortsioarekin nahasten dituzte Hot balneario izeneko diska biribil hau sortzeko.

Seguraski ez dira inoiz euskal eszenako gorenera helduko ospeari dagokionez, baina nahiko argi dago kalitateari erreparatuz gero bertako talde interesgarrienetako baten aurrean gaudela.

MYSPACE

Besterik gabe, datozkigun azterketa garai krudel hauetarako erabilgarri izan ohi diren disko hauekin uzten zaituztet, sakatu portadetan deskargatzeko. Hurrengo transmimiorarte.

Read Full Post »

Older Posts »