Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘punk-rock’

Bueno, oraingoan Monografikoak izeneko atal berri bat hasteko intentzioarekin natorkizue. Bertan, noizean behin, diska bat edo pare  baten ordez, talde baten diskografia osoa eskegitzen saiatuko naiz, taldearen ibilbide osoa errepasatuz. Atal honetan, noski, benetan merezi duten taldeak komentatzen saiatuko naiz, diskografia osoan zehar maila ona eta kalitatea mantendu dutenak. Horrela ba, gaurkoan aukeratutako taldea The Bronx izango da.

The Bronx 2002-an sortutako talde bat da, ez izen bereko auzoan, Los Angelesen baizik. Beraien musika eta zuzeneko indartsua dela eta izen bat lortzen joan ziren hasiera hasieratik, gaur egun dagoen hardcore-punk giroko talderik onenetariko bat dugularik zihur aski. Halere, orain gutxi mariatxi diska bat kaleratu dute eta berarekin biratzen dabiltza tronpeta eta marakak hartuta. Baina goazen pausoz pauso.

I – Debuta eta La Muerte Viva

Inongo dudarik gabe, hamarkada hontan izan den debut album handienetako bat ekarri ziguten tipo hauek 2003an. Beraien abesti indartsu, zuzen eta aldi berean melodiatsuek arrakasta lortu zuten beraien lehen disko homonimoarekin (beraien diska guztiak dira homonimoak) eta berehala kultuzko diska bilakatu zen, mila aldiz entzun arren indarrik eta potentziarik galtzen ez duen horietakoa. Beraien punk, rock eta hardcore-aren nahasketa bikain honek oraindik ere harritzen jarraitzen du.  Agian beraien diska onena, listoia oso altu jarri zuten hasi eta segidan.

Urte berean La Muerte Viva EP-a kaleratu zuten zaleen gozamenerako, debuteko kalitatea mantenduz Bats! bezalako single-ekin.

DESKARGA

DESKARGA

II- Bigarren diska

Bigarren diskarekin terreno melodikoetarako bidea hartu zuten, hasiera batean zuten potentzia pixka bat alde batera utziz. Dena dela, kalitate handiko diska izaten jarraitzen du eta Shitty Future bezalako abestiak beraien klasikoen zerrendan daude merezimendu osoz. Diska honekin Island Def Jam multi-ra joan ziren eta baliteke biguntze horren kausetako bat izatea. Album benetan gozagarria den arren, lehenengo diskaren itzala handiegia da eta gehiago eskatzen zaie.

DESKARGA

III- Hirugarren diska

2008-an kaleratutako diskak berriz ere taldea merezi duen tokian jartzea lortu zuen. Lehenengo diskaren indarrarekin eta abesti benetan zuzen eta bortitz batzuekin, berriz ere beraien kalitatea erakutsi ziguten, beraiengan dudak zeuzkatenen ahoak itxiz. Urte hartako musika uztaren diskarik onenetakoa nire ustez.

DESKARGA

IV- Mariachi El Bronx

Askok kuriositate moduan ikusten genuen tipo hauen mariatxi proiektua baina badirudi beraiek oso serio hartzen dutela, izan ere aurten proiektu honekin biratzen egongo dira mundu osoan zehar. Bai, putada handia beraien beste izaera punkiagoaren zaleak garenontzat baina zer egingo diogu, azken finean, atera duten diska kuriosoa izateaz gain nahiko ongi egina dago. Nik mariatxi diska bat entzutea lortu dute eta ez da gutxi, udararako benetan egokia da eta Cell mates bezalakoa abestiak temazoak dira.

DESKARGA

Besterik gabe, espero det talde hau norbaiti engantxatzea, benetan onak dira eta merezi dutela iruditzen zait. Gehiago nahi duenak bila dezake hortik zehar duten zuzeneko DVD-a baina nik ere ez daukatenez ez dizuet jarriko.

MYSPACE

Hurrengo transmisiorarte

Read Full Post »

Azken aldian berri triste dexente ari gara izaten musikaren munduan, disken argitarapenak alde batera utziz. Hona hemen, azken aldian utzi gaituzten hainbat musikariren lan batzuk deskargatzeko, merezitako homenaldi xume gixa.

THESE ARMS ARE SNAKES (2002-2010)

Aste honetako berri benetan tristea. Beraien musika hardcore ero eta tekniko bezela kalifika genezakeen, benetan interesgarri eta bakarra. Botch talde mitiko eta handien errautsetatik sortuak, orain ez zaigu berriz beste talde berriren bat sortuko dela deseatzea besterik geratzen. Zuzenean ikusi zituenak badaki nolako piztiak ziren eta plazer hori izan ez zuenak beti izango ditu diskak, 2008-ko Tail Swallower and Dove diska bikaina adibidez, beraien entzungarri eta agian onena.

MYSPACE

DESKARGA

VIC CHESNUTT (1964- 2009) RIP

Egia esan, orain gutxi arte eneukan inolako berririk kanadiar honetaz. Baina bere heriotzak jakinmina sortu zuen nigan, batez ere Constellation Records (blog honetan aipatutako Do Make Say Think edo Godspeed You! Black Emperor bezelako taldeak batzen dituena) zigilupean argitaratu zituela bere lanak ikusita. Musika melankoliko eta intimista, bakarlari honek abesti interesgarriak aurkezten dizkigu gomendatuko dizuedan North Star Deserter honetan, arreta pixka bat merezi duen album bat delarik.

MYSPACE

DESKARGA

MULETRAIN (2003-2009)

Nahiz eta 6 urtez gogor lanean zihoazen iada, ez zen lehengo urterarte iritsi nire belarrietara madrildar hauen musika. Punk-rock eta Hardcore melodiatsuz beteriko abesti sorta benetan paregabea eskaini ziguten lehengo urtean Crashbeat diskoan, lehengo urteko espainiar diskarik interesgarrienetako bat delarik dudarik gabe. Ezin izango dugu beraien soinu zuzen eta energetikoaz berriz gozatu eta ezta beraien zuzeneko bortitzez ere. Fucked up edo The Bronx taldeen zale ororentzat derrigorrez jaitsi beharrezkoa.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »

COME JOIN US!

Bad Religion hitz askoren sinonimoa da: melodia, letra politiko eta sozial landuak, rock-a, punk-a, eta batez ere, kalitatea. Izan ere, bai, onartu beharra daukat, Greg Graffin baliteke gizena eta burusoila egotea, eta baliteke baita ere  iada gaztetako zuzeneko probokatzaile eta punkiak alde batera utzi izana Warped bezalako festival “punk” batetako talde garrantzitsuena izateko, baina gauza bat argia da: Bad Religion-ek iada Rock taldeen zeruan aspaldidanik baduela tokitxo bat gordea meritu osoz.

1980-an sortu zirenetik talde honek 29 urteren buruan argitaratutako (azkar esaten da) 16 disketan beraien soinu karakteristikoa mundu osoan zehar zabaldu dute, hardcore melodikoa-ren sortzailetzat hartu ohi direlarik, beraien gazte garaietako hardcore-punk doinuetatik edan eta beste influentzioa klasikoago batzuei helduta garai hartarako alternatiba melodiko, bizi eta inteligente bat eskeintzen zigutelarik. Horrela ba, nire diskografia pertsonalean funtsezkoa den eta hainbaten ustetan “punka heldutasunera eraman zuen” diska aurkeztuko dizuet oraingoan: Stranger than Fiction.

Askotan esaten da talde kaliforniar honen diska berri bat ateratzen den bakoitzean badakizula zer argitaratuko duten: Bad Religion-en beste diska bat, besterik gabe. Baina hori ez da txarra, ona baizik, kabroi hauek 16 disko izan arren ez baitute inoiz defraudatzen. Soinua ez dute ia ezer ere aldatzen, egia da, riff bizkor batzuk, beraien koro karakteristiko tipiko batzuk hortik zehar, melodia dosi neurtu bat eta punteo batzuk noizean behin. Kitto. Baina hori egiten jenio puta batzuk izan dira betidanik Graffin-enak, eta zaleak konformatzeko nahikoa eta soberan.

Horrela ba, Stranger than Fiction honek formula hori jarraitzen du, beste edozein diskatan baina hobeto gainera nere uste apalean. Kompaktoan aurki daitezkeen himnoak ezin dira eskuko hatzekin kontatu (tiny voices, the handshake, infected, better off dead, slumber, inner logic, 21st century digital boy, news from the front…), 17 abesti izan arren ti-ta batean pasatzen den diska delarik honakoa. Hau gutxi balitz, ez dugu ahaztu behar Greg jaun txit gorenak bere iritzi eta ikuspegiak botatzen dizkigula abesti bakoitzean (antzeko taldeetako letra banal eta sinpleekin konparaziorik ez), diska hau, talde honen itzalean sortutako beste bost mila taldek bibilatzat izan beharko luketelarik.

Horrela ba, mundu guztiak eduki beharko lukeen diska honetaz goza dezazuen espero dut, udarako gainera errtimo hauek ondo etortzen baitira (azalean klikatu deskargatzeko). Besterik gabe, hurrengo emisiorarte, eta azken momentuko brikonsejo bat: Diska onenak supermerkatuetako prezio rebajatuetako apaletan egoten dira, ez ahaztu 😉

MYSPACE

Read Full Post »