Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘rock progresiboa’

Apa gaztek, gaurkoan rock progresiboaz buruz hitz egitera nator. Ez, hau ez da etiketa hau zehatz definitzeko saiakera bat izango, tesi doktoral bat merezi duen gaia da hori. Egia esan, etiketa beraren azpian ia antzekotasun gutxi duten taldeak aurki ditzakegu (baita sarrera honen barruan ere)  baina beti parametro batzuen artean mugitzen direnak: normalean baina abesti luzeagoak, estribilotik aldentzen diren pasarteak, ezoizko estrukturak… badakit esaten hari naizena ezer ez esatea bezalakoa dela eta milaka talde daudela deskribapen hori onartzen dutenak baina zer egingo diogu, ez iezadazue gehiago eskatu.

Egia esan, blogean iada hainbat diska eskegi ditut etiketa merezi dutenak baina bueno, kontribuzio berri moduan nire aldetik diska sorta bat utziko dizuet hemen, generoaren “eduki beharrezko diskak” baino (hori pretenziosoegia litzateke nire aldetik eta talde GEHIEGI falta dira), interesgarri iruditzen zaizkidan adibide batzuekin. Ez dira dauden guztiak baina dauden guztiak badira, eta horrekin nahikoa.

PORCUPINE TREE – IN ABESNTIA

Gaur egungo rock progresiboaren talde handiena seguraski. Steven Wilson abeslariaren gidaritzapean diska oso onak argitaratu dituzte ingeles hauek. Etapa desberdinetatik pasa arren (diska batzuk metaleroagoak dira, besteak klasikoagoak, besteak poperoagoak…) beti maila bikaina mantendu dute eta baliteke diska hau izatea beraien diskografiako biribilena. Abesti benetan ederrak aurki daitezke diska honetan, Trains bikaina esaterako.

DESKARGA

TOOL – LATERALUS

Broma gutxi Tool-ekin. 90 hamarkadan sortutako talderik handienetako bat, guztiz soinu pertsonala dutena. Gitarrak, baxuak, bateriak eta abeslariak bakarka egiten dutena iada sinestezina da eta denak nahastean konposizio konplexu bezain entzungarriak sortzeko gai dira genio hauek. Guztiz mirestutako taldea eta diskoa, ez dira gutxi letretan mezu ezkutuak ere aurkitzera iritsi direnak.

Melomano orok entzun beharreko diska.

DESKARGA

 

PINK FLOYD – WISH YOU WERE HERE

Zer esan hauei buruz. Diska mitikoa eta talde are mitikoagoa. Nire txapa irakurri beharrean galdetu zuen gurasoei ea zer esaten dizueten diskari buruz, nik baina hobeto esplikatuko dizue zergatik diren hain handiak. Bost abesti, Shine on you crazy diamond abestitzarraren bi zatiek hasiera eta amaiera ematen diotenak. Ez naiz taldearen aditurik handiena baina entzun diedan diskarik onena dela esan dezaket bildurrik gabe.


DESKARGA

(Pass: http://tocate-una-loco.blogspot.com/)

 

ANATHEMA – A NATURAL DISASTER

Beste tipo haundi batzuk, pieza ederrak eta klasea bilatzen baduzue hau da zuen taldea (barkatu Sigur Rós). Diska bikaina, jarri ditudan beste taldeak baina sentsibilitate handiagoa erakusten dute hauek abesti emotiboagoak sortzen baitituzte, talde gutxiren esku daudenak. Violence abestiak, berak bakarrik, blogeko sarrera bat merezi du.

Kuriositate moduan aipatu tipo hauek hasieran doom-metal doinu ilunak jorratzen zituztela, ia sinestezina.

DESKARGA

 

THE MARS VOLTA – DE-LOUSED IN THE COMATORIUM

Azken hamarkadako diska onenen zerrenda bat begiratuz gero honako hau aurkituko duzue ia zihur. Eta postu altu batean seguraski, ez da gutxiagorako. Soinu guztiz pertsonala dute hauek, entzungarriak dira benetan baina burua joaten zaienean ere badakite pasarte hipnotiko/aluzinogeno luzeak sortzen (galdetu zuzenean ikusi dituen edonori). Abesti biribilez osatutako diska bikaina.

 

 

DESKARGA

 

Egia esan dena idatzi eta gero kionturatu naiz talde hauetako bakoitzak sarrera txukunago bana merezi duela, baita monografiko bat ere. Baina beno, iada idatzia dago eta bueno, ez da fardatzeagatik, baina zaila egingo zaizue hainbeste kalitate biltzen duen sarrerarik aurkitzea blog batean, ez dira edozein talde aipatu ditudanak

Hurrengo transmisiorarte!

Read Full Post »

Oporrak iada iritsi dira baina horrek ez du esan nahi blog honek erritmoa geldotuko duenik printzipioz. Halere, gaurkoan ez daukat sekulako txapadarik idazteko gogorik, baliteke agian gaurkoan aukeratutako taldea saltzeko ez dagoelako asko saiatu beharrik.

Oceansize etiketatzerakoan ikusi dudan adjektibo bat “New Prog” da eta baliteke definitzeko modu on bat izatea. Rock progresiboaren barruan sar genitzake baina, aldi berean, Everyone into Position honetan influentzia desberdin asko nabari genitzake, joera matematiko zaratatsua Homage to Shame izugarrian edota post-rock-tzat kalifika genitzakeen pasarte lasai eta liluragarri batzuk Music for a Nurse abesti ezin hobean, esaterako. Aipatze berezia Ornament/The Last Wrongs abestitzarrari, diskoa isteko modu ezin hobea delarik.

Horrela ba, talde handi honek duen disko biribilena izan daitekeen hau goza dezazuen espero dut eta norbaitek disko oraindik lasaiago bat nahi badu, proba dezala Frames beraien azken disko bikainarekin. Eta bueno, taldea pixka bat gehiago saltzeko, hurrengo taldeen zaleentzat gomendagarria izan daitekeela esatea besterik ez zait gelditzen: Porcupine Tree, Dredg edota, zergatik ez, Muse.

MYSPACE

WEB HORRI OFIZIALA

deskarga


Read Full Post »