Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘screamo’

Geroz eta musika libre gehiago dugula geure artean gauza argia da. Copyleft, Creative Commons eta horrelako lizentziak zorionez geroz eta gehiagotan ikusten ditugu eta horretaz jabetzeko aurtengo Durangoko azokan buelta bat ematea besterik ez zegoen. Hainbat disketxeren artean autoekoiztutako hainbat diska biltzen zituen Stand bat aurki genezakeen, inguruko interesgarrienetakoa gainera,  Naizroxa, Küm, Layo Raser edota Akatu bezalako taldeen azken lanak biltzen zituena.

Aipatutako mahai berean, izendatutakoez gain, Adikune eta Argazki bat behelainoan taldeen lanak ere aurki genitzakeen, BI EURO mixerableetan bi diska etxera eramateko prest zeudelarik nahi zituenarentzat. Ni, nola ez, horietako bat nintzen eta aspalditik neukan gogo bat bete nuen. Bi talde hauek Donostin dituzte erroturik beraien sustrai komunak, bataren ondorengoa baita bestea.

Adikune-k hiru abestiz osatutako cd batean 11 abesti luzez osaturiko hamaika album-ek baina gehiago erakusten dute, beraien musika ezin interesgarriagoarekin. Euskal Herrian soinu nahiko berritzaileak dira beraiek eskeintzen zizkigutenak, agian Bidasoa bailarako musika eszenan antzekotasun bat izan dezaketenak, nahiz eta beraiena nahiko gauza pertsonala den. “Lurrean” eta “Itsasoa” bezalako bi abesti biribilen ondotik, izenbururik gabeko azken abesti instrumental eta intimoago bat eskaintzen digute Adikunekoek aurreko bien doinu gogorragoen kontra, post-rock kutxuko melodiez orniturik. Aipatutako abesti bilduma honek,nire ustez, merezi baino askoz ere ezezagunagoak diren talde honen lan ezinobea osatzen dute, KD-aren aurkezpen paregabea ere benetan aipagarria iruditzen zaidalarik.

Argazki bat behelainoan, bestalde Adikuneren errautsetatik sortzen den taldea da, hainbat kolaborazioren laguntzarekin, musikaz haratago doan proiektu bat izateko intentzioarekin sortua. Beraien espresio artistiko oro (musika, hitzak, argazkiak) orain gutxi sortu zuten web-horrian aurkitzen dira, nahi duenaren gozagarri (beherago dago link-a). Explosions in the sky eta antzekoen post-rock musika da aurkituko duguna, lehen aztertutako azken abestiaren ildotik jarraituz, doinu emotiboz josia.

Nola Adikune zein Argazki Bat Behelainoan-ek Creative commons lizentzia dutenez, ez dut nik neuk ezer igo beharrik izan, beraiek iada geure esku uzten baitute goza dezagun. Horrexegatik, eta bene-benetan merezi duten taldeak izanik, nere aldetik goza dezazuen opatzea besterik ez zait geratzen, eta nola ez, horrelako musika babesten jarraitzeko proposamena luzatu: taldeen diskak erosiz, kontzertuetara joanez, edota besterik gabe, gustatzen bazaizu, lagun eta senideekin banatuz.

Adikune-ren “bideoklipa”

Argazki bal behelainoan – “Jaguar”

Adikune Myspace

Adikune Last Fm

Adikune Elkarrizketa gaztesarean

Adikune DESKARGA

Argazki Bat Behelainoan web

Argazki bat behelainoan Last Fm

Read Full Post »