Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘shoegaze’

YUCK

Hor daude Yuck, hiri handi bateko kafe alternatibo batean zuzenean jotzen. Lurrera begira, oinei begira, balantzaka beraien instrumentuak astintzen dituzten bitartean. Publikoan My Bloody Vallentine eta Pixies-en kamixetak ikusten dira, besteen artean. Porro bat pizten du ikusle horietako batek, ketan galtzeko asmotan edo, begiak itxita ditu besteak eta badago lehen lerroan dantzan dabilen neska bat ere. Taldekoak tipo introspektiboak dira, ahotsa xuabe batez kantatzen dizutenak, melodia goxoak maite dituztenak beste ezerren gainetik eta aldi berean, distortsioarekin, zaratarekin jokatuz zuzenekoetan abestiak luzatzen dituztenak, gitarrek entzulegoa irensten duten arte. Hit-ak bata bestearen atzetik datoz: Suicide Policeman, Suck, Georgia, bakoitza aurrekoa baina hobea, Rubber amaigabearekin bukatzen duten arte. Nire ondokoak dio ea noizbait aurkituko duen betiko galderaren erantzuna: “deprimituta nagoelako entzuten dut pop musika ala pop musikak deprimitzen nau?”. Batzuetan depresio faltsu hauek baina gauza hoberik ez dagoela erantzuten diot nik.

Hau guztia ez da gertatu, ezta gertatuko ere, edo bai, baina diska hau entzuten dudan bakoitzean nere gela deskribatutako aretoan bilakatzen da. Beraz, existitzen ez den eta inon aurki ez daitekeen areto horretan elkar gaitezke nahi izanez gero, lehen pausoa diskoa deskargatzea izan daiteke. Edo ez.

DESKARGA

MYSPACE

Read Full Post »

Jesu, udazkenetako egun grix eta euritsuetako soinu banda ofiziala. Ez da depresiboa, hipnotiko eta iradokitzailea baizik, soinu astuntzat kalifika daitekeen arren etereo eta lasaia. Napalm Death eta Godflesh bezalako talde pionero eta iraultzaileetan aritua, bere ezagutza guztiak proiektu honetarako gordetzen ditu gaur egun Justin K Broadrick ingelesak, arratsalde hotzetan kaskoak jarrita etxeko berotasunean kanpoko ekaitzari begira entzuteko egindako musika eskaintzen digularik.

Silver deitzen da gaur proposatuko dizuedan EP-a, lau abesti bikainez osatua eta gaurko protagonistak azken urteetan kaleratutako lanik borobilenetakoa.

MYSPACE

DESKARGA

Read Full Post »