Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘zerrendak’

2010

Abenduaren 31 dela dio egutegiak beraz badakizue zer tokatazn den: ordu gutxi geratzen zaizkion urte honi errepasoa egitea. Aurten ez dut lehengo urteko lanik hartu ezta hartuko ere, besterik gabe urteko diska onenen zerrendarekin utziko zaituztet eta diska bakoitzaren generoaren aipamen batekin (batzuetan zaila da baina egokienak aukeratzen saiatu naiz). Egia esan interesgarriagoa litzateke aurten ateratako diskak baino, aurten entzun ditudan disken top bat egitea baina noski, horrek denbora exijitzen du eta nik oraintxe bertan ez daukat gehiegi. Beraz, besterik gabe, hona hemen nere zerrenda, zuk eta nik bagenekien zeintzuk azalduko ziren:

1- Arcade Fire – The Suburbs (rock/alternatiboa/indie)
2- Daughters – Daughters (hardcore/mathcore/experimental)
3- Standstill – Adelante Bonaparte (indie-loquesea)
4- A silver mount Zion – Kollaps Tradixionales (post-rock/experimental)
5- U.S Christmas – Run Thick in the Night (psikodelia/rock progresiboa/folk)
6- Massive Attack – Heligoland (trip-hop/elektronika)
7- Intronaut – Valley of Smoke (metal progresiboa/sludge/jazz)
8- Meido – Munduko kamioirik handiena (noise-rock/math-rock/kaña teknikoa)
9- Anathema – We´re here because we´re here (rock progresiboa)
10- Efterklang – Magic Chairs (post-rock/elektronika/folk)
11- Horseback – The Invisible Mountain (experimental/drone/black)
12- Alcest – Ecailles de la Lune (metal progresiboa/black atomosferikoa)
13- Charlotte Gainsbourg – IRM (bakarlaria/indie)
14- Crippled Black Phoenix – I, Vigilante (rock progresiboa)
15- Oceansize – Self Preserved While The Bodies Float Up (rock progresiboa)
16- The Third Twin – izenbururik gabe (elktronika)
17- Black Breath – Heavy Breathing (hardcore/blackened crust)
18- The Ocean – Heliocentric (post-metal/metal progresiboa)
19- Dark Tranquillity – We Are the Void (death metal melodikoa)
20- Crystal Castles – II (elektrozerbait)

 

Agurtzeko, 2011-ko topean seguru azalduko den talde baten abesti berria, garai hauetarako bikaina.

Urte berri on

Read Full Post »

Top 10 of 2009 (International)

Urte amaierarekin batera ohitura denez, urteko diska honenak zerrendatzeari ekingo diot. Zerrendan egoteak onak direla esan nahi du, baina ez egoteak aurten ez du zentzu kontrakorik, aurten inoiz baina musika gehiago entzun dudanez, diska asko kanpoan geratu baitzaizkit. Russian Circles eta Biffy Clyro (beranduegi entzun ditut eta ez daude guztiz asimilatuta, halere cd bikainak biak), Gallows (desinflatzen joan da) edo Muse (eskatzen zaienetik oso urrun, baina halere genio batzuk dira) izan daitezke aipamen berezi batzuk.

Besterik gabe, hemen doa zerrenda:

10 – Porcupine Tree – The Incident

Ingelesen azkenekoa bi diskaz osatzen da: lehenengoan 51 minutuko “abesti bakarra” aurkitzen dugu, hainbat zatitan banatua entzungarriagoa izan dadin, eta bigarrenean abesti solte batzuk.
Lan biribila: kaña, melodia, paisaia atmosferikoak, psikodelia eta zati poperoak uztartzen dituena Steven Wilson eta kideek ohiko duten klasearekin. Rock progresiboaren zaleentzat entzun beharreko lana.

Abesti bat: Time flies

9 – Sonic Youth – The Eternal

Tipo mitiko hauekin desbirgatzeko aukera ez dut pasatzen utzi eta egia esan izena merezita dutela ondorioztatu dut. Pop melodia gozoak gitarren distortsio zurrunbiloekin nahasten dituzte modu paregabean, abesti errazak eta beste konplexuago batzuk ere sortuaz.

Klasea, kalitatea eta estiloa soberan, hori da tipo hauek dutena.

Abesti bat: Antenna

8 – Ira – Visions of a landscape

Alemaniarrek bigarren diskoarekin batera beraien estiloari aldaketa ia erabateko bat eman diote eta askotan horrek ezer onik esan ez ohi duen arren, kasu honetan apostua benetan ondo atera zaie.

Lehen diskoan agresibitate dosi kontrolatu bat aurkitu genezakeen arren, oraingoan alde hori guztiz baztertu dute (nahiz eta gitarrek kontundentzia mantendu pasarte batzuetan) rock alternatibo eta joera progresibodun bat adoptatuz. Horrez gain letra pertsonal eta inteligente batzuk ere aurki ditzakegu abesti bakoitzean.

Abesti eder hauek entzute bakoitzean gehiago irabazten duen disko bat osatzen dute, benetan pena merezi duena. Ea hurrengo urtean hona hurbiltzen diren.

Abesti bat: A drop of irony

7- Do make say think – Other truths

Kanadako post-rock eskolako kolektibo honek 4 abesti soilik dituen diska honekin merezimendu osoz lortu dute nire zerrendako 7garren postua. Erraz entzuten diren abesti atseginak aurki ditzazkegu hemen, biolin, gitarra, trompeta eta bestelako instrumentuekin sortuak.

Horrelako diska bat beti etortzen da ondo belarriak pixka bat lasaitzeko eta kasu hontan bezainbeste kalitate gutxitan aurkitzen denez, disko benetan gomendagarria iruditzen zait.

Abesti bat: Do

6 – Mastodon – Crack the skye

Martxoan edo atera zenetik Mastodonen diska berriak ez ditu loreak besterik jaso. Benetan mereziak, noski, baina nire ustez ez da zenbaitek uste duen bezaaaain ona (diskazo bat halere), eta horregatik ez da sartu top 5-ean.

Riff lodiak pixkatxo bat (ez guztiz) alde batera utziz, abesti progresiboagoak egitea erabaki dute bizardun hauek, emaitza oso onekin (the last baron) eta ez guztiz biribliekin (the czar).

Izan kontutan, nahiz eta hemen punta ateratzen ari naizen, diska hau bene benetan ona dela, baina bueno, gauza guztiek dute zer edo zer kritikagarirrik.

Oso ona.

Abesti bat: Divinitations

5 – Baroness – Blue Record

Album gorriaren ondotik grabazio urdina ekarri digute savannah-ko sludge influentziadun eszenako talde interesgarrienetako honek. Abesti benetan biribilak aurki ditzakegu hemen, gitarra epiko eta sekulako klasedunek John Baizley artistaren (azala berak egina da) orruak ezin hobeki laguntzen dituztelarik abesti bakoitzean.

Askok Mastodon “gurasoen” gainetik jartzeak herejia bat dela pentsatuko du, baina nire ustez merezimendu osoz daude zerrenda honetan beraien gainetik. Beraien abesti melodiko, epiko eta kañeroek benetan merezi dute.

Abesti bat: A horse called Golgotha (urteko temoietako bat)

4 – Isis – Wavering Radiant

Isis-en bostgarren diskoa atera aurretik ez zegoen oso garbi zer egingo zuten bere soinuarekin, “Toolizazio” prozesuarekin jarraitu? Erroetara itzuli eta gitarra astunetara jo? Azkenik erdibidean geratu direla esan dezakegu, “In the abscence of truth” kutsuko diska izan arren ez baitira gehiegi bigundu eta oraindik ere pertsonalitate handiko musikarekin darraite.

Egia esan, beraien disko bakoitzak du entitate oso bat izateko izaera, baina baliteke azken hau izatea kompaktoena, ez dago hit handiegirik eta diska hasieratik bukaerara doan osotasun bezala hartu daiteke inoiz baina gehiago.

Diska oso ona, agian ez du lehenengoek bezainbesteko harritzeko ahalmena, baina kalitatea mantentzen dute. Hemendik urte pare batetara ikusiko dugu ea formula agortu zaien eta errepikatzen hasiko diren, baina oraingoz, etxeko lanak ongi burutu dituzte amerikarrek.

Abesti bat: Stone to wake a serpent

TOP 3

3 – Between the buried and me – The great misdirect

Bueno, diska hau komentatzen hasi aurretik garbi utzi nahi dut lehenengo hiru diskoak sekulakoak iruditzen zaizkidala eta ordena gutxi-gorabehera edozein izan zitekeela. Aurten hau da lehengo urtean The Bronx, Burst eta Russian Circles-ek osatzen zuten podiumaren lehenengo jabea.

Between the buried and me. Gogoratu izen hori, musikaren mundua pixka bat justuagoa balitz iada bazter guztietan entzungo baitzenuke. Tipo hauena ez da normala inundik inora ere. Abesti bakoitzean ahots guturalak, melodikoak eta jarkoretoak aurki ditzakegu eta musika detah metaletik, kaña grindera eta pasarte progresibo landuetara 3,5 segundutan pasatzen da, tartean zati Pattonianoak, zirkoko musika, pianoa eta tarte bizarroak uztartzen direlarik. Benetan tipo hauen kaosa eroa da baina guztiz kontrolatua, sinestezina askotan.

Deskribapena irakurtze hutsarekin nahiko argi dago baina, musika hau ez dela belarri guztientzarako egina, izan ere soinu entsalada gordin hau hasiera batean entzungaitz sorta daiteke belarri zaidlugabearentzat. Halere, beraien aurreko lanetik (Colors handia), pixka bat entzungarriagoak bilakatu dira eta 6 abestiak nahiko azkar pasatzen dira azkenerako.

Sekulako pepinotzarra

Abesti bat: Fossil genera – a feed from cloud mountain

2 – Converge – Axe to fall

Convergek hamarkada hontan egin duena oso talde gutxiren esku dago. Atera dituzten lau diskotatik hiru: Jane Doe, You Fail Me eta Axe to Fall hau, (No Heroes maila pare bat beherago kokatzen dut) maisulanak baitira. Eszena oso baten errespetua eta fanatiko sorta eder bat zerbaitegatik dituzte.

Ez da harrigarria ere, baina jende gutxik espero zuen Dark Horse abestitzarrarekin hasi eta Cruel Bloom eta Wretched World experimentalagoekin amaitzen den diska hau horrenbesterako izango denik. Temazo bat bestearen atzetik, arnasa hartzeko segundu bat ere ez daukalarik entzuleak.

Lan biribil hontan zehar Neurosis, Genghis Tron eta Cave In-eko hainbat partaideren kolaborazioek nire ustez ez dute emaitza oraindik ere gehiago hobetu besterik egiten, bakoitzak bere kutsua ematen baitio takotzen zaion abestiari, diskoari aniztasun gehiago emanez.

Convergek berriro ere egin dute eta badirudi ez dagoela tipo hauek geldituko dituenik. Gaizki ohituta gauzkate.

Abesti bat: Dark Horse

1 – Giant Squid – Ichthyologist

Iritsi gara lehen postura eta bertan niretzat aurtengo talde errebelazioa izan dena aurkitzen dugu. Giant Squid-ekoek urte hasieran zur eta lur utzi ninduten beraien musikarekin, gitarra lodi eta astunak tronpeta, biolin eta antzekoekin uztartzeaz gain, generorako arraroa den abeslari bat ere aruki baigenezakeen.

Beraien bigarren diskarekin iada lehen diskan zuten soinu pertsonalean sakondu dute, instrumentazio post-metalikotik abiatuz bide desberdin askotara joaz (diska hau post-metalean ezin dela enkasilatu deritzot) eta izaera desberdineko abesti sorta ederra sortuaz.

Duten proposamen desberdina eta esperimentaziorako joera izan da, batez ere, iada konsagratzen ari diren taldeen gainetik egotea bultzatu duena, baina hala ere, talde onek oso gutxi du enbidiatzeko zerrendan agertu diren beste hainbat talderi.

Beraien hurrengo pausoari zain egotea besterik ez zaigu gelditzen, adi tipo hauei!

Abesti bat: Sevengill (Notorynchus cepedianus)

Read Full Post »

Bueno, urte amaierarekin batera etorri ohi den zerrenden sukar honi hasiera emateko bertako diska onenak (edo ene ustez oneak direnak) aipatzeari ekingo diot. Baina aurten justu hamarkada amaitzen denez, urtekoekin ez dugu nahikoa eta azken hamar urteotan ateratakoak ere aipatu behar. Horrela ba, zerrenda horrekin emango diot hasiera ondoren etorriko den zerrenda sortari eta oraindik urtekoa ikusteko pixkatxo bat itxaron beharko duzue oraindik.

Zerrendari buruzko iritziak, egileari zuzendutako irainak etabar komentarioetan 😉

10 – Küm – Zure soslaia osatzen duten usain guztiek desorekatzen nautenean

Blog hontan bertan gomendatu izan dudan debut honek benetan inpresio bikaina sortu zuen nigan lehengo urtean. Bidasoar talde gazteak, sekulako kalitatea azaldu zuen eta etorkizunean zeresana emango duela garbi utzi. Adi egon tipo hauei.

.

9 – Gu ta gutarrak – bertso berriak eta lagun zaharrak

Igor Elorza eta Unai Iturriagak bertsotarako baino zerbait gehiagotarako balio dutela argi utzi zuten lagunekin sortutako diska honetan. Xanpe eta Hertzainak-eko Josu-ren laguntzaz, besteak beste, musika dotorea eskaini ziguten hitzekin maisuki jolasten dute lan honetan, letra paregabeak sortuz. Kuriositatea baina gehiago.

8 – Willis Drummond – Anthology

Hau ere blogean iada komentatua. Zuzenekorik onenetako baten jabe, lapurtarrak ez dira brometako kontua, inguruko musika zuzen eta zergatik ez, onenetakoa baita tipo hauek sortzen dutena. Aurten disko berria kaleratu badute ere, biak irduitzen zaizkit aipagarriak maila berean beraz hau gomendatuko dut bestea rtekoan azalduko baita. Min ematen dit “hain atzean” jartzeak. Handiak.

7 – Anari – Irla Izan

Euskal kantaririk pertsonalentakoa dena aipatu beharra neukan, agian hypeatuta nabil baina merezitako postua hala ere. Gehiago nahi baduzu irakurri aurreko sarrera, orain dela gutxi idatzia.

.

.

6 – Naizroxa – Iqharaturic

Pasaia aldetik euskal eszenako “rara avis”etako bat. Beraien musika eskizoide matematikoari esker mila oholtza zapaldu dituzte eta mila musikazale txunditu beraien zuzeneko bortitzekin. Euskal eszenak horrelako talde bat behar zuen eta zorionez hortxe agertu ziren Matxet eta konpainia, geure belarrietatik argizaria kentzeko.

5 – Kuraia – Kuraia

Euskal supertaldea agertu beharrekoa zen zerrendan. Zuzeneko izugarria, kalitatea oparitzeko moduan, eta batez ere musika paregabea sortzeko abilezia paregabea zuten tipo hauek. Disko batekin geratzekotan lehenengoa aipatu behar nahiz eta denak diren gomendagarriak. Maite zaituztegu!

.

4 – Jousilouli – Terrorista

Disko mitikoa, nere diskografian behintzat. Lehenengo minututik azkeneraino hit baten ondotik beste bat gelditu gabe. Darth Vader, Kateak, Tayikistan night fever… diska hontako temazoak ezin dira bi eskuko hatzekin kontatu. Daukadan pena bakarra tipo hauen showa zuzenean ikusi ezin izana da…

.

3- Berri Txarrak – Eskuak/Ukabilak

Euskal talderik entzutetsuena eta famatuena. Askotan fama eta kalitatea ez dira guztiz proportzionalak izaten baina geurean kasu arraro hau ematen da. Beraien diskorik onena al da? Nire ustez, aurten kaleratutako Payolarekin batera beraien diskografiako lanik onena, denak duinak diren arren. Ez dut uste ezer berririk esaten dizuedanik.

2 – Lisabö – Ezlekuak

Lisabören diskarik onena dela esateak nahikoa behar luke eman diodan postua justifikatzeko. Euskal talde pertsonal eta bakarrenetako honek, zuzeneko benetan izugarriak eskeitzeaz gain, estudioan sekulako maisulanak grabatzeko abilezia du eta benetan argi geratzen da azal sinpledun lan honetan. Bidaia paregabea.

.

1 – Dut – Askatu korapiloa

Gutxi dago komentatzeko diska honi buruz. Abesti zuzenak, esperimentalagoak, ilunagoak… eta baita himno bilakatuko ziren pare bat ere. Hasieratik diska hartu eta azken akorderaino gozatzeko disko horietako bat, kaskoak jarri, ohean etzan eta hegan egiteari ekiteko paregabea.

Read Full Post »